BURU XXI
Induljenzietako othoitzak
Induljenzia irabazteko egin behar den obraren Aitzinean
O Iongoiko, bethiere faboratzen nauzuna,
Eta niri dagotanik ahantzten eztuzuna.
Berze dohañen artean saindu Induljenzia,
Aldaretik publikoki maiz da irakatsia.
Pena gutiaren ordain hañitzez latzagoa,
Barkhatzekotz mundu, edo purgatoriokoa.
Obra haren konplitzeko egidazu dohana,
Irabazteko erraxki orain Thresor errana.
Eta ezazula egin pasa dadin arratsa,
Irabazi gabetarik hain dohain aberatsa.
Barkha dietzakidatzu aitzitik gaztiguak,
Mundu hunetako edo Purgako goitituak.
Obra haren ondan
Iauna, errezibi zazu othoi obra ttipia,
Eta hanbat huts larrien pagamendu gutia.
Iesus Kristo emearen satisfakzioneak,
Eta Saindu dohatsuek suportatu nekeak.
Arren othoi har etzatzu guti haukin gañera,
Eta zorren kitamendu osoaren aldera.
Haukin bada mereziez egidazu grazia,
Irabazteko eman den saindu Induljenzia.
|