BURU VII
Parabisuaz
Huneraño ibilli naiz bethi tristezietan.
Noizbat bedere sar nadin alegerantzietan.
Parabisuaren bada aiphatzeak, Iainkoa,
Handiroki bozten darot neure triste gogoa.
Hartarakotz Profeta sainduen nausia,
Libra ezazu eskalgaitz othoi ene mihia;
Ezen hain plazer handia nola dirot deklara
Non grazia eztezazun isur ene baithara?
Behiala haur ttipiak Augustiñen mendean
Itsasoa sarthu nahi zuen zilho batean.
Nitzaz ere halaber da, zeñen adimendua
Ezin heda baitaiteke kondatzera Zerua.
Arren bada podoroso Aingeruen Iainkoa,
Zuk egidazu fabore ungi mintzatzekoa.
Sujetaren eredura hitz dagidan ederki
Eta ohore dakizun zuri itzul zuzenki.
Zer den Parabisua
Parabisua da sari dohatsuei emana,
Zeren obran eman duten Iainkoaren errana.
Sari hura da atsegin ezin kondatuzkoa
Zeñen berdiña ezbaita mundu beherekoa.
Parabisua fiñean hunetan da zarratzen:
On guztiak dire eta gaitzik ezta balsatzen.
Nork ematen duen
Iongoikoak ematen du erran dugun saria,
Ezen berzek ezin diro eman hain on handia.
Nola Errege bailegoke lasterkako lekhuan
Zaldundeari begira iustetako orduan,
Azarkatzen duenari emateko saria
Edo erhaztuna bera edo xarpa horia,
Halaber dago Iainkoa bethiere begira
Lurrean bizi direnen presunen merezira,
Hats gabetu zainean erhasunaz ahoa
Ungi bizitu direnei emateko gozoa.
Arimaren Zeruetara igatea
Arima ona denean gorputzetik athera,
Hurbiltzen zaio Aingeru guardaria aldera.
Berze Aingeruak ere hersten zaizko pagurik;
Ordean begiraillea du bethi hurbillenik.
Kantaz eta eresiaz daramate zerura,
Iongoikoak prometatu zioen ostatura;
Aireak ihardasten du kantuaren aradaz,
Baita Sainduak zerbitzen kantatzeko paradaz.
Eta gero ezariaz Zerura hersten dela,
Iduri zaio izarrak handitzen diradela.
Miretsten du Zeruaren edertasun handia
Eta hanbat planetaren klaritate argia.
Guztiz hain ederra denaz geroztik lekhorea,
Ederragoa dela du iuiatzen barrenea.
Bozkarioz gero sartzen dute parabisura,
Sekulako atsegiñak gozatzeko lekhura.
Arimaren Parabisuan sartzea
Arima denean bada sarthu Zeruetara,
Dohatsuak heldu zaizko arraiki aitziñera.
Ungi ethorri, erraten diote, iustua,
Zeñak konplitu baituzu Iainkoaren manua.
Guk bezala gozatzatzu Zeruko atsegiñak
Eta plazerki eraman fin gabeko adinak.
Iesus berak ere dio agur handi egiten
Eta urrezko alkhian badu iarrarazitzen,
Baita burura altxatzen preziatu khoroa,
Milla harri preziatuz argiturikakoa.
Arrotz orrek itzultzen tu begiak hara huna
Eta handiro miretsten Zeruko ontasuna.
Parabisuko lekhuaz
Sekulako o plazeren gozatzeko lekhua!
Hitaz zerbait errateko denbora duk herstua.
Lau kantoñkara egiña da zerurik gorena
Ungi bizitu presunen ostatu behar dena.
Gañera distiatzen du nola milla iguzkik
Beherera ezta ageri ez mintzeko begirik.
Barrenean da xoil eder noiz ere lekhorea
Zuziz oñhaztua baita itsusien partea.
Bazter batetik berzera hainberze da hedatzen
Arkanjelu berek ere non baitute miresten.
Arima dohatsuak han izanen du parterik
Zenbat erresuma batek baitaduka lehorrik.
Atsegin jeneralez
Deusen ere Zeruetan ezta eskastasunik
Baizen plazer eta ontasun guztien bethetasunik.
Bethiereko bakea, ezta gerlen aiphurik,
Ezen karitatez daude bihotzak gurendurik.
Gehiago atsegiñak eztire higunduren
Ezta gozatzeaz ere puxantzak hebainduren.
Bañan guardaturen ditu indarrak Iongoikoak
Oren oro sentitzeko plazer fin gabekoak.
Hek gal detzaten Sainduek eztukete beldurrik,
Bañan gozatuko tuzte bozik eta segurik.
Damurik eztu izanen nihork berzeren onaz,
Bañan frankia osoa, zale den ontasunaz.
Arima eta gorputza sariztatzen dire
Gorputz eta arima dire elkharrekin nekhatu,
Elkharrekin ere biek behar dute pagatu.
Bakhotxak sentituren du dagokan ategiña,
Nolakoa puxantzari baitagoka berdina.
Arimaren sariaz edo dohatsutasunaz
Arima da orhoituren iraganez xehero,
Ezen eztu ahantziren deusik adituz gero.
Endelguak iuiaturen du halaber zuzenki
Eta ezta egiatik urrunduren falsoki.
Zuhurtzia ere duke are handiagoa
Zuhur deithu Salomonek zuen bañoagoa.
Iauna, orain lurrekoek dakusagu ilhunki
Bañan Zeruetan dugu ikhusiren klaroki.
Borondatearen xede ohi da ontasuna
Hartzaz ere ezta izanen arima alharguna.
Ordean Iongoikoa da on ibarren burua
Eta izanen da hartzaz bethiere ondua.
Gorputzaren donuez
Kopla gutiz arimaren onak ditut laudatu,
Gorputzarenak ditudan orain aldiz kantatu.
Zeruetara iganen gorputz bedinkatuak
Sentituren tu atsegin onhest eta xahuak.
Gutiziarik eztuke plazer lehenekoen
Iate, edate, lo egite, berze gañerakoen.
Fiñean huts egiteko eztuke desirarik
Bañan guztiz egonen da onera itzulirik.
Miñik ezta aiphaturen, gose ez egarririk,
Desplazer edo erhasun eta ez heriotzerik,
Ezen sendo izanen da hara doan presuna
Bethiereko halaber duke gaztetasuna.
Gorputzaren doteez
Laur dote hauk prinzipalki Zeruratuenean
Señale izanen dire handira gorputzean.
Ezen hark oñhaztaturen du gehiago zazpitan
Urre izpi iguzkiak baño eguralditan;
Amen batez pasaturen ditu bide luzeenak,
Gora, behera, saihetsera, eskuiñ ezker direnak.
Nola arranoa baita hegaldatzen Zerura,
Eta gero berriz iautsten behereko mortura,
Halaber da higituren iustuaren lohia,
Alegia espiritu haragiez billuzia.
Airea ere eztaite subtil hura bezanbat
Ezen golardo emanen du Iaun puxantak hanbat.
Marbolarik ere eztaite harrobitan batere
Non arinki pasa eztezan nahi badu hura ere.
Bortz sensuen atsegiñez
O begi gorputz tristeen iguzki arraitsua!
Hitaz ere mintzatzeko nahi nikek donua.
Kontenplatuko duk Zeru zabalaren kanpoa,
Baita sentituren plazer ezin kondatuzkoa.
Iesus Krist ikhusiren duk iustuen konpañian
Bortz zauriek distiatzen diotela lohian.
Saindu guztien halaber sakratu konfraria
Merezi arau dutela zeñek bere alkhia.
Iesusek argituren dik berze guztien artean
Ilhargi betheak nola izar xeheen gañean.
Beharriak izanen tu bere plazer iakiñak
Boza eta instrumenta musikako egiñak;
Urrenak entzunen du aparteko soñua
Hala nola hurbillean kantatzen den tonua.
Gehiago entzunen tu diferente mihiak
Bere eta erdaldunen zenbat diren guztiak.
O usain on Zerukoak! O arrosa liliak!
Nolakorikan iasaten ez baitu uda berriak.
O halaber aire mehe batre ez korrunpitua
Bañan maiatzeko lore guztiz urrindatua!
Zutzaz dire gozatzen dohatsuak plazerki
Eta hotzturen belarra daroezu emeki.
Ahoak ere ian gabe izanen du gustua,
Zeruetako sapore onez kontentatua,
Eta hala dohatsuen bortz korporal sensuak
Zein berze ereduz dire izanen dohatsuak.
Atsegin partikularez
Huneraño erran tugu atsegin jeneralak.
Guti batez aiphatzagun orain partikularak.
Nolako baitiratezke bakhotxaren egiñak
Hekin eredura zaizko emanen atsegiñak.
Zer obraz salbatu garen iakiñen da orduan
Ezen guztiek izanen tugu merkak buruan.
Martir, birjina, Doktorek guztien ederrenak,
Aureola komunera deithatzen diradenak.
Zarratzea
Ene arima, zer hari aiz enganoso munduan,
Egun oro nahastatzen aizela bekhatuan?
Bekhokia goraturik kontenplazak Zerua
Eta ungiez irabaz Parabisu Saindua.
Bortxa adi arimaren ahal egin guztiaz
Propio errendatzera gozatzeko gloriaz.
Othoitza
Eternala arren othoi egidazu donua,
Egun batez ikhusteko zu zaudezen Thronua.
Aingeruen balsan ene lauda detzan mihiak
Zure maiestatearen perfekzione handiak.
Hartarakotz halakoa gertha zazu orena
Zeña ene bizitzeak behar baitu azkena.
Non enetzat gertha dadin eme Iuiamendua
Bereziki eman behar darotazun iustua.
Hala biz
Gizonen azken fiñen zarratzea
Hauk nitien gizonaren azken fiñez gogoan
Iongoikoak duela esker obra guztien ondoan.
Giristiñoa, ago erne azken orenetara,
Hala begira adintzat erortzetik faltara.
Iaunak eztik nahi iakin detzagun azken fiñak
Eginbidean gadutzan hekin orhoitu miñak.
Konpli bedi bethiere haren borondatea
Zeren baitaki guretzat ea zer den hobea.
Gu gaudezen arrozoñ den legez iratzarririk
Ustekabez ez gaitezen aurkhi atrapaturik.
Pentsa zagun moment oro hura dela azkena
Gure bizi lazeriaz bethearen orena.
Etxekoak inguruan senti badu ohoña
Atzarririk beillatzen dik noiz sar dezaken oña.
Guardia egin gabez dik gaitzak hartzen erhoa.
Orhoit adi nola ioan zen bortz Birjinen leloa.
Ikhasia aizen gero eztagien faltarik
Iainkoaren aitziñean eztuken mehatxurik.
Neskatoen ahalkeaz egikek probetxua
Eta hekien kalteaz heure salbamendua.
Ezen zuhurra duk zeñak berzearen kalteaz
Aprendizkoa egiten baitu nola bereaz.
Ago beraz bethi erne hitz haukien gañean
Faltetan eror ezadin munduko bizitzean,
Hala ardiats dezaken sekulako gloria,
Halakoa Iaunak egin diezela grazia.
Amen
|