BURU I
Laudorioak lehenik Iainko berari berak ordenatu gauzez
Laudatzen dut, Iongoikoa, zure maiestatea,
Eta aithortzen espiritu mirakulluz bethea.
Laudatzen dut izate bat presuna hiruretan,
Aita, Seme, Espiritu Saindua, deithuetan.
Aita bezain semea zare zuhur, puxant, fingabe,
Baita zu espiritua halaber duda gabe.
Lauda bada eta othoizten zaitut Iainko handia,
Presunarik hirur eta izate bat guztia.
Munduari zuk ziñotzan eman, lege hirurak,
Naturazko, skribuzko, graziazko segurak.
Orain dugu Giristiñoek zerbitzatzen azkena,
Eliz ama katholikak besarkatzen duena.
Kristau guztiak egin tutzu obra onetan partale,
Baldin zure manuaren badire guardatzaille.
Lege hunek iraunen du fiña artean mundua,
Eta orduan daiteke azken iuiamendua.
Hauk guztiak zeren tutzun ordenatu hunela,
Orain eta bethiere laudatua zarela.
|