BURU VI
Elizan sartze eta illkhitzekoak
Elizarakoan
Iauna, Elizara gida tzatzu ene urratsak,
Zuri bihotz xahu batez egiteko othoitzak.
Etxerakoan
Iaun puxanta, Elizatik itzultzen naiz etxera,
Orhoit zaite arren ene othoitza laudatzera.
Elizan sartzean
Ahalkerekin sartzen naiz, Iauna, zure tenplura,
Arren idukazu ene errekestaz ardura.
Elizatik illkhitzean
Illkhitzen naiz (Iaun gorena) zure etxe saindutik
Iduki nazazu othoi bethi zeure eskutik.
Illharrietan sartzean eta illkitzean
Defuntu doloratuak purgatzeko kharrean,
Arren, Iauna, ematzitzu errepausu hotzean.
Ur bedinkatua hartzean
Ur benedikatu sainduz bustitzen dut belarra,
Iongoikoa, ikhuz azu arren ene beharra.
Zinatzean
Gurutzearan merkak du defendatzen mundua,
Hel zakizkit Aita, Seme, Espiritu Saindua.
Iainkoari agurra
Agur diot Iongoikoa, zure iauntasunari,
Othoizteko zuk emozu khar ene bihotzari.
Trinitateari
Hirurtasun Sakratua, zuri khurtzen natzaitzu,
Behar guztietan othoi zuk fabora nazazu.
Gorputz sainduari
Zuri egiten darotzut, Iaun handia agurra,
Errezibi zazu othoi ene ohore aphurra.
Gurutzefikaren aitzinean
Ene gatik gurutzatu ziñen Kristo noblea,
Zure gatik ondratzen dut eman ziñen habea.
Hartarakotz egidazu, Iainko Semea grazia,
Zure odol sakratuaz ungi nadin balia.
Eta zeure oñhazeen othoi orhoitzapena,
Sar diezadazu, gaitzets dezandantzat hobena.
Ama Birjinaren imajinari
Zurea dut satutatzen Birjina Ama itxura,
Arren Zeruetan ene idukazu ardura.
Edozein sainduri
O Dohatsu hañitz nekez gloria irabazia!
Ohoratzera naiz zure tenitu iduria.
Begia arren idukazu ene gatik ernea,
Beharretan othoizteko ontasun fin gabea.
|