BURU XLV
Biaia lehorretako othoitzak
Biaia ungi egiteko
O Iongoiko arkanjelu Raphaelez Tobia,
Bidetako kaltetarik ungi guardarazia.
Hala ni ere begira nazazu perilletik,
Behin ere apartatu gabe ene bidetik.
Bideari lotzean
Iongoikoa, gidatzatzu arren ene oñhatzak.
Eta urrun dietzadatzu titxa kabe helantzak.
Bidea irakats dazu behar dudan lekhura,
Esker darotzut emanen ahalen eredura.
Ostaturatzean
Hanbat esker ditutzula Iongoikoa munduan,
Zenbat tornu egin baitu Iguzkiak Zeruan.
Zergatik gidatu nauzun salborik ostatura,
Hanbat duzula esker zenbat lurrak baitu berdura.
Ostatutik partitzean
Iongoikoa huneraño gidatu nauzunean,
Arren konpaña nazazu gañerako bidean.
Bide luzean neroni eznabillan bakharrik,
Aitzitik zu zaitudala saihetsean hurbillik.
Lekhu hartara denean
Esker eta laudorio duzula Iongoikoa,
Zergatik gidatu nauzun oso eta salboa.
Hunat zeren gatik egin baitut urrats ariña,
Arren haren konplitzeko egidazu dohaña.
Itzultzean
Iauna egin nauzun legez nahi nuen portura,
Halaber gida nazazu othoi neure lekhura.
Zure maiestateari itzultzeko graziak,
Zeren iduki tuzkeen ene gañean guardiak.
Itzuli eta etxera
O Iongoiko, bidezkoen guardatzaille segura,
Zure nahiz itzuli naiz illkhi nintzen lekhura.
Hanbat beraz ezagutza zaitzula bihurtua,
Egin ditudan urratsen zenbait baita kontua.
|