BURU VI
Edozein Sainduri errateko Arrosario jenerala
Abisua
Edozein Sainduri errateko Arrosarioa da jeneralki edozein Saindu batari, edo berzeari aplika dakikeona.
Perfekzione eta berthute saindu guztientzat jeneral direnetarik, misterioak atheratu behar dire.
Edozein orduz edozein Sainduri erran ahal dakikeo.
Arrosario hunetan, nola gañerako eskribatzen tugun exenplutan misterio eta othoitza, sinpleki bihi xehean erraten den legez emanen dugu misterio batetan ere doblatu gabe, bihi larrian egiten den legez, fidaturik ezen bihi larrian erraten den misterio doblatzera edozein orhoituko dela, eta bihi xehean ez doblatzera: aitziñago abisua eta exenplua eman dugun bezala.
Sainduen Arrosarioaren aitziñeko
Kortesano Zeruko, eta Saindu gloriosoa, indigne izanez Iaunen Iaunari nerori mintzatzeko, zu dohatsua neuretzat ararteko hautatu zaitut, ene errekesta presenta diozozun eta zeure merezimendu handiez eske nagoena ardiats ezazun. Arren bada Iaun aberatsena enetzat ertxa ezazu eta berze dohatsuak halaber khar handirekin othoitz egitera konbidatzatzu, eta fiñean othoitzez dagotzun beharra zeure ahalaz kontentik bidalarazi zazu.
Halabiz
Sainduen Arrosarioaren exenplua
1. Saindu Iainkoaren zerbitzari handia, ardiats diezadazu grazia haren ungi zerbitzateko.
Saindu relijionea ungi guardatua, ardiats diezadazu grazia haren ungi begiratzeko.
Saindu debota ardiats diezadazu debozionearen berthutea.
Saindu urrikalmendutsua ardiats diezadazu urrikalmenduaren berthutea.
2. Saindu sinhetste handitakoa, ardiats diezadazu othoi sinhestea.
Saindu esparantzaz bethea, ardiats diezadazu othoi esparantzaren ontasuna.
Saindu amulsua, ardiats diezadazu karitatea.
Saindu prudenta, ardiats diezadazu prudenziaren berthutea.
Saindu tenperatua, ardiats diezadazu tenperanziaren berthutea.
3. Saindu borthitza ardiats diezadazu borthitztasuna. Saindu iustua, ardiats diezadazu iustutasuna.
Saindu mortifikatua, ardiats diezadazu mortifikazionea.
Saindu mundua gaitzetsia, ardiats diezadazu haren gaitzetsteko grazia.
Saindu Ifernuko etsaiak ez enganatua, ardiats diezadazu grazia hari defendatzeko.
Berze Arrosarioak formatu nahi baduk, kurritzak berze bertute jeneralak, nola zazpi prinzipalak eta berzeak, eta hala nahi bezanbat materia misterioen formatzeko eta othoitz egiteko edirenen duk.
Sainduen Arrosarioaren ondoko othoitza
O Dohatsu gloriaz gozatzen zarena, eta Iainkoaren adiskide onhetsia, hau da egiteko nuen othoitza eta hau ardiatsi gogo nuen gauza. Arren bada ene errekesta Iainkoaren aitziñean presenta zazu, eta beharra deklaraturik laudarazi zazu, zeure lagun dohatsuak, zurekin batera othoitz dagiten ertxa tzatzu. Bai zuk Iesus arartekoa, nitzaz othoitz egizu, zuk Birjina ama, zuk San Ioseph, zuk Aingeru begiraille iratzarria, Elizako patroñ Saindua, izeneko Saindua, zuek zeñen konfrarietan eskribatua bainaiz, zuek ene ofizioko dohatsuak, ahaide, adiskide salbatuak, fiñean zeruetako titxoso guztien billhua, ene beharra ikhusten duzuela othoitz egizue.
Halabiz
|