www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU II

 

Konplitu behar diren manuak

 

Sinhetsteaz berze alde Iainkoaren legeak,

Iduki beharko dituk errespetuz gordeak.

Hemen bada irakurtzak hitz gutitan laburki,

Zein baitire Kathexisman deklaraten anpleki.

 

        Giristiñoaren legea laburki

 

Lege bat xoillki idukak Giristiño aizena,

Eta hura Eliz Amak besarkatzen duena.

Gehiago konplitzak bi prinzipal manuak,

Zeñetara baitirade berze guztiak billduak.

Hirur berthute ardiats etzak Theologalak,

Eta lauda hirur botu halaber prinzipalak

Bañan hirur gaitzets etzak bizio handienak,

Gerla aspreena egin ohi darokutenak.

Onhets etzak ordean laur Kardinal berthuteak,

Eta gaitzetz lau bizio bendeku eskailleak.

Orhoitu ere behar duk gizonaren lau fiñez,

Bai eta lau Kristauaren obra prinzipalenez.

Eliz-amaren ere boz manamendu Sainduak,

Errespetuz beharko tuk iduki guardatuak.

Espiritu Sainduaren halaber kontrakoei,

Ihes eginen daroek sei hoben itsusiei.

Bañan guztiz ohoratzak zazpi Sakramenduak,

Eta Espirituaren galde zazpi donuak.

Gehiago treba adi zazpi berthuteetan,

Eta ez har atsegiñik kontrako gaizkietan.

Urrikalmenduzko obra praktikatzak zazpiak,

Gorputzarenak bezala arimaren zazpiak.

Gutiziatzeko zortzi duk dohatsutasunez,

Nola azaketen egin tixoso ontasunez.

Bihotz guztiaz gaitzeskik bederatzi hobenak,

Falta handitan eragotz ahal azaketenak.

Eta fiñean obratzak hamar manamenduak,

Iongoikoak Israeli hanbat gomendatuak.

 

        Iainkoaren hamar manamenenduak

 

Iongoiko bat onhets ezak eta adora debotki,

Eta haren izenaz ez ziñik egin banoki,

Gehiago begirazak igandea sainduki.

Eta burasoak ondra bizi adin luzeki,

Nihor hill eztezakela, ez bihotzez gaitzetsi,

Ezen bengantzen Iainkoa ni behar nauk sinhetsi.

Paillardiza iguñari egiokek ihesa,

Guztiz ere ez desira lagunaren esposa.

Berzeren ona hain guti beharko duk iduki,

Bañan guztiz hauzoaren ontasuna ez uki.

Fiñean mihiari emok guardia ezten gezurti,

Eta aizen falseria irauztera beldurti.

 

        Elizaren manamenduak

 

Igande eta bestetan largazakek nekea,

Eta Zerukoei eman merezi ohorea.

Meza beraz adizakek egun hekin goizean,

Eta gañerako eguna enplega obra onean.

Ezen berze egunak Iaunak emantik nekhatzeko,

Bañan Igandeak eta bestak othoitzetako.

Aphezei ekhar diezek behar errespetua,

Zeren idukitzen duten Iainkoaren lekhua.

Eztiezela iduki zor daroen fioa,

Zerbi dezaten biziaz artha gabe Iainkoa.

Suiekt errendatzekotzat haragi gudutsua,

Abstinenzia begira albaiteza saindua.

Hartarakotz barurezak Garizuma guztia,

Halaber lau denborekin, Sainduen bijilia.

 

Eztezakela haragi ian aiphatu mugetan,

Ez hain guti Orzirale, eta Larunbatetan.

Gehiago lauda etzak, Saindu zeremoniak,

Kandelero eguneko nola biztu zuziak.

Eta hautsterriz hautsaren burura ematea,

Orhoitzeko hauts bihurtzen dela gorputz maitea.

Baita are arramua eskuan ekhartzea,

Herstu denean arramu sainduko Igandea,

Gañerako Elizaren berze zeremoniak,

Lauda etzak eta onhets haren athun guztiak.

Ezen eztik aitziñatzen deusik progotxu gabe,

Hekin beraz guardatzera eztukela herabe.

 

        Gizonaren lau azken fiñez

 

Ene erranak konplitzeko duen griña gogoan,

Gau eta egun idukitzat hautxek memorioan.

Orhoit adi herioaz orhoit Iuiamenduaz,

Ifernuko doloreez, bai gloria Sainduaz.

Idukitzak gizonaren lau fiñak bihotzean,

Eta huts egiñen eztuk munduko bizitzean.

 

aurrekoa hurrengoa