BURU VI
Linboez
Bi lurpeko lezez gare unen berzez mintzatu,
Arrazoñ da berze biez dugun zerbait aiphatu.
Hartarakotz argi zazu Iauna ene burua,
Hasi dudana fiñera ekhartzeko kantua.
Zer den Linboa
Linboa da orijinal faltaren azotea;
Adamen ganik gurera egiten du bidea;
Bañan Iainkoaren kontra ezta behar altxatu,
Zere berzeren hobena dugun partizipatu,
Ezen eskua bazuen gu obligatzekoa
Buruzagi gañekoan basollo azpikoa.
Hala nola komunera Semeak Aitarena
Estatuarekin baitu poseditzen izena,
Haren ondraz ondra baitu, bai laidoaz laidoa,
Halaber dugu guk ere gaztigu aitazkoa.
Lekhuaren izenetik deitzen dugu Linboa,
Zeren baita lur gañera hurbiltzen den zilhoa.
Lekhuaren izenetik komunera deitzeak
Berze lezek ere tuzte hartu ohi bereak.
Kausak
Adam bada zela kausa formatu zen Linboa,
Zergatik asiki zuen fruitu debekuzkoa.
Presunak ezbadu hartu behar remedioa
Xahutzeko orijinal faltaren propioa,
Edo dela naturazko legean usatua
Ezperen eskribuzkoan ebakitze mintsua,
Edo graziaz bethean urezko bathaioa,
Linbo belzean behar du etxe sekulakoa,
Ezen Iaunak iustizia nahi du erakutsi
Eta punimendu gabe bekhatua ez utzi.
Lekhua
Ifernu saihetsean da Linboaren lekhua.
Argi ederra non baita ilhunki itzaldua.
Karzela da luze, zabal, gora, eta barrena
Ezin konda ahal gorputz iduki dezakena.
Purgatzeko putzuaren hau ere idurira,
Beheretik hurbiltzen da munduaren hegira.
Arimen estatua
Han denak penarik eztu tristeziaz berzerik,
Zeren dagoen karzela halakoan hertsirik;
Tristezia hark ordean eztu hagitz penatzen
Zeren baitaki ezdela bere faltaz punitzen.
Haren estatua ordean prezatzekoagoa
Da, ezen purgatorioan beti egotekoa,
Zeren purgan daudezenek pena latzak dituzten
Eta suaren dolore miñak sentitzen tuzten.
Linboetakoen pazienzia
Pazientki suportatzen dute bere karzela,
Zeren baitakite Iaunak ordenatua dela,
Eta eztute egiten haren kontra plañurik,
Bañan pazientki daude gloriaz etsiturik,
Eta hala daramate ilhunbean denbora
Esportzu eztutelarik ilkhitzeko lekhora.
Deusik ordean eztute hargatik merezitzen
Eta horrek gehiago ez ohi tu izitzen.
Merezitzeko denbora da gu gauden lekhuan,
Esparantza behar ezta (izan) berze munduan.
Aita zaharren Linboaz
Bi Linbo dire aiphatu bata Patriarkena,
Remedio hartu gabe berzea haur hillena.
Aita zaharren Linboan sartzen ziren iustuak
Falta orijinalaren narriotik hutstuak
Haur ttipittoak bezala, presuna adintsuak,
Zeñak egin baitzituzten Iainkoaren manuak.
Ilkhitzeko zuten desira
Iainko Semea zeudezen lurreratu artean
Eta hark Linboetarik alxazetzan ustean,
Desira zuten presunak ezin kondatuzkoa
Salbatzaillea zethorren noizbait ethortzekoa.
Esparantza hartan bada Zeruraño plañua
Iongoikoari altxatzen zioten dolutsua;
Ezen ungi zeakiten zela prometatua,
Halakotz egiten zuten othoitza hain khartsua.
Linboetako Aiten othoitza
Iauna, othoi egorrazu egorriko duzuna,
Bidalduko zinduela prometatu duzuna;
Arren othoi ezazula gehiago balia
Preso gaudezen, ikhusi gabetarik argia;
Muga onez idokazu Zeru safirezkoa
Eta isur gure gana ihintz salbatzekoa;
Zabal etzatzu portale noizbait ilhunbekoak,
Dasta detzagun atsegin Zeru gorenekoak.
Aita zaharren librantza
Othoitz hunek iraun zuen harik Iainko Semea
Linboetara iauts zedin guztiz bihotz emea.
Gurutzean zuenean bada ondikoz pairatu,
Presondegitik zituen Patriarkak libratu.
Haren arima sainduak athe eta gondeak
Bortxaz irauzi zituen eta hautsi gatheak.
Ifernua nahasi zen, Deabruak izitu
Eta hondale ilhuna habarrotsaz khiritu.
Patriarkak hegaldatu ziren Zeru gañera,
Hanbatetan desiratu plazerezko etxera.
Nola usoa ilkhitzen baita usategitik,
Nahi baño gehiago egon presondegitik,
Abiaduraz bolatzen gero kanpoetara,
Libertaterekin nahi ianhariz bazkatzera,
Aita zaharren arimak hala ziren hegatu
Zarrategia Iesusek zuenean bortxatu.
Hedoiera igan ziren asetzera gloriaz,
Fiñik izanen eztuen nihoiz ere astiaz.
Geroztikan idekia dago Parabisua
Falta gabe hil direnek har dezaten pagua
Eta nihor iautsten ezta Aiten Linbo hartara,
Zeren zabalik dagoen dohatsuen ganbara.
Bathaiatu gabeen Linboaz
Berze Linboa ere bada lehenaren aldean
Iaun puxantak formatua muduaren hastean.
Ifernuaren kontra da hura ere etziña
Gañera hedatzen dela nola Aitentzat egiña;
Ezen lurraren azpiko daude presondegiak
Non baitaude defuntuen espirituak hertsiak.
Ifernuko ingurutan hura da xoil handia
Eta bazterretan ditu Linbo Purgatoria.
Sekulakotzat han daude batahiatu gabeak,
Nola Adamen faltatik ez libratu berzeak.
Jende batzuen egia da ohi dela errana,
Bañan segurantza gabe aitziñera emana,
Iujamendua egin eta munduaren gañera
Ilhunbetik ethorriko direla egotera,
Bañan sentenzia hunen hagitz kontrarioa
Ilkhiko eztirela da laudatzekoagoa.
Bathaiatu gabeen errenkurak
Iaunaren kontra eztire haurrak errenkuratzen,
Bañan burasoei zaizte arrazoñez khexatzen:
O buraso (diostee) gutzaz antsikabeak,
Zeñen faltaz baititugu ilhunbean etxeak!
Zuen gatik gu gaudezen lezean zarratuak
Eta ditugun Iauna ez ikhusteko damuak,
Zeruetara iragan gabe Ilhun Linboan
Bethiereko gaudezen argi gabe zilhoan!
Ideki zuenaz geroz Iesus onak Zerua
Hura ethor zeitekeño gakhoaz egotua,
Traburik etzenaz geroz Zeruaren aldetik,
Baizen antsikabe eta laxo zuen partetik!
O buraso ondra guti gu ganik mereziak,
Zeren tugun zuen kausaz sekulako garriak.
Burasoei mehatxuak
Zer erranen dugu orain burasoen hobenaz,
Zeñen kausaz ez baitire haurrak busti uhiñaz,
Iongoikoak hekientzat pena tormentatsua
Arrazoñki dadukala baizen ordenatua?
Ezen Iainkoak egiten tu arimak Zeruko
Eta ez hetzaz lurpeko lezeak bethetzeko,
Alabañan Iainkoaren nahiaren gañetik
Hanbat bathaiatu gabe partitzen da lurretik,
Egotekotz bethiere harroki lurpekoan,
Aingeruen desiratu batzarretik kanpoan.
O umeen hiltzailleak! o odolsu Aita-Amak!
Zeñen faltaz ioan baitire hala haurren arimak.
Arrazoñ da Ifernuak zuentzat doloreak
Preparaturik dadutzan min eta fin gabeak,
Bai burreu kruelak diren zuen penatzailleak,
Zeren izatu zareten hain axolagabeak.
|