BURU XXXI
Penitenziazko Sakramenduaren Erietako denaz bezanbatean othoitzak
Apheza kofesatzeko etxean sartzean eriak berak
Zure manua dut, Iainko puxanta, ezagutu,
Arimaren miña lehen behar dela sendatu.
Hartarakotz arimaren deithu dut medikua,
Konplitzeko hark emanen darotan ordenua.
Arren bada egidazu, Iainko fin gabekoa,
Erremedio beharren grazia hartzekoa.
Apheza sartzean berzeek
Medikua sartzean da bozten mundu guztia,
Eta Apheza ikhustean larritzen du begia.
Hala, Iauna, gaitzenari darraio mundanoa,
Hala nola haranetan higoari galgoa.
Alabañan manua da ia aspaldi emana,
Gogo onez errezibi dadin zure ordaña.
Zeren duen arimaren ematen osasuna,
Handiroki zeñak xitzen baitu gorputzarena,
Hala konbeni bazaio are zuk gorputzari,
Osasuna bihurturen diozu hurrenari.
Arren bada eriari egiozu grazia,
Senda dakion lehenik arimako zauria.
Gero gorputz febleari emozu osasuna,
Baldin halako konbeni bazaio ontasuna.
Konfesatu aitzinean eriak
Iongoikoa itzul nadin zu gana noizbat ere,
Zeren hobeago baita ezen ez nihoiz ere.
Hala nola su handitik illkhitzea bizirik,
Parte nobleak oraño kharrak erre gaberik.
Halaber naiz Iongoikoa itzultzen zure gana,
Perill hurbilletik salba nazakenaren gana.
Damu eta urriki dut hunembat beranduaz,
Eta zure ontasunaz hanbat abusatuaz.
Falta hura aithortzen dut baita berze guztiak,
Barkha dietzakidatzu othoi neure gaizkiak.
Eta eskributzat ene har ezazu hitzkuntza,
Hobeagora dudala aldaturen hazkuntza.
Bai konplituren dudala eman Penitenzia,
Egiten badarotazu Sendatzeko grazia.
Bekhatuez orhoitzeko egidazu dohaña
Eta gañerako ikhus azu behar dudana.
Konfesatu aitzinean berzeek
Azkenak khoroatzen du berze obra guztia,
Bai azken fiñak halaber presunaren bizia.
Gure fiñ onaren gatik zinen (Iesus) nekhatu,
Eta hari giñarraizkon giñitutzun manatu.
Arren bada egiozu mugara herstuari.
Falten ungi aithortzeko dohaña eriari.
Moian hartzaz parti dadin bake onez mundutik,
Arrasta eman baduzu hala zeure Thronutik.
Konfesatu ondoan Eriak
Iauna, ene bekhatuen deklarazionea,
Ontzat errezibi zazu othoi antza kabea.
Eta zertan erhasuna kausaz baitut faltatu,
Emetasun usatuaz othoi estal ezazu.
Oraiñ konfesatutudan faltak hobekiago,
Deklaratuko tudala eta xeheroago.
Promez segura egiten darotzut (Iongoikoa)
Egiten badarotazu dohain altxatzekoa.
Barkha dietzakidatzu, ordean huts guztiak,
Ezen agien orain du fiña ene biziak.
Hartarakotz bada (Iainko) pietatez bethea,
Egin darotzudan othoi ahantzazu kaltea.
Kofesatu eta berzeek
O Iongoiko gehiago desira eztuzuna,
Baizen ahal egiñera bortxa dadin presuna,
Ontzat errezibi zazu aithor bekhatuena,
Indar eta denboraren aran egiña dena.
Eta urrikal bekizu, ezin egin handia,
Barkhatzen diozula huts egin duen guztia.
|