BURU III
Edozein Sainduri egiteko othoitz perfet eta jenerala
Sartzea
Saindu handia, indigne naiz mintzatzeko Iaunari,
Hartarakotz zu neuretzat harten zaitut gidari.
Ezen zuri zaitzu eman fabore hain handia,
Iauna ganik ardiasteko eske zauden grazia.
Arren bada dohatsua nitzaz othoitz egizu,
Eta haran penatsuan zuk fabora nazazu.
Othoitza
Hartarakotz dohatsua arren Thronu argira,
Ene othoitza ailtxa zazu Iaunaren beharrira.
Eta insensua ioaten den bezela gañera,
Ene othoitza ailtxa zazu halaber hedoiera.
Eta ardiatz ezazu galde dudan dohaña,
Haren aithortzeko Iaunak fin gabe du moiana.
Berrizko othoitza
Dohatsua, aithortzen dut sekulan idekia,
Iduki ohi duzula gure gana begia.
Bai suplikatu duzula enetzat Iongoikoa,
Bañan eznaizela digne dudan on halakoa.
Hartarakotz, Saindu handia, berriz othoitz egizu,
Eta ene indignetasuna, othoi, istal ezazu.
Othoitzaren ondoko eginbideak
Eskerrak
Milla esker ditutzula orañoko graziez,
Zure faborez Iaunaren ganik ardiatsiez.
Guztiz ere azkenenik inpetratu tutzunez,
Milla esker ditutzula halako ontasunez.
Frogatu dut eznuela othoitz egin banoki,
Zeren galdeak nituen ardiatsi osoki.
Ohorea
Hartarakotz ohoratzen zaitut, Saindu handia,
Ta badut egiteko sekulan gutizia.
Zergatik merezimendu hanbat diren zureak,
Non Elizan baitzaizkitzu ailtxatu aldareak.
Bai halaber imajina suziatuak pintatu,
Zeñak zure kausaz nahi baititut ohoratu.
Laudorioa
Gehiago laudorio gizonpean dagotzu,
Zeña itzala bezala, ondotik baitarraitzu.
Ezen mundu gaixtoaren trebesien artean,
Iauna bistatik eztuzu galdu bizkitartean.
Ordañez gozatzen tutzu Zeruko atseginak,
Eta oñen azpian Zeru begietzten urdinak.
Gonbidatzea
O munduan gorputzetan zauntzatenak,
Aphurtxo bat utzkitzue egiteko gaitzenak.
Mirets etzatzue Saindu handiaren eginak,
Eta laudatzen enplega zeuen ahal eginak.
Ezen munduaz gañetik Iauna onhetsiari
Arrazoin da derrozuen hitz eder sainduari.
Ofrenda
Gehiago ofrendatzen darotzut zerbitzoa,
Ene podore ttipiak iraun dezañokoa.
Hartarakotz idukazu hala nola zeurea.
Ene ahal eginaren bethiere xedea.
Hitz hauk obretan segurki nahi ditut athera,
Zeren ezagutzen bainaz zordun zure aldera.
Agintza
Halaberki prometatzen darotzut titxosoa,
Zu Saindua zaradela aithor izatekoa.
Bai banaturen dudala zure obren ospea,
Eta zure alde neure emanen bizitzea.
Halaber tudala zure Bestak ohoraturen,
Eta aldare Sainduak maizki bisitaturen.
Othoitza dobla
Hartarakotz dohatsuen batzarrera igana,
Othoi urrikal bekizu beharraren auhena.
Eta ene othoitza Iaunari diozozu presenta,
Pietatez diezadan galdetua errenda.
Hala egizu dohatsu kredit handitakoa,
Eta zeruan zakizkit gertha arartekoa.
Iaikitzean
Trunpaturen ez naizela sinhetste dut segura
Bañan izanen duzula ene othoitzaz ardura.
Ea beraz gomendioz nihor hartzen duzuna,
Orain aldiz har ezazu premian den presuna.
Eta egizu bedinka zaitzadan hurrenean,
Zurekien mintzatzera itzultzen naizenean.
Halabiz
Othoitz inperfetez
Abisua
Othoitz inperfeta ohi duk, non orazioneak
Ezbaitirade guardatzen guztiz lege zuzenak.
Nola baitugu komunki lurrekoek usantza,
Iongoikoari premian egiteko othoitza.
Gañerako othoitzaren zuzen egin bideak,
Esker eta alabantzen gorde gabe legeak.
Othoitz xoillak hartarakotz hemen tiak formatu,
Gañerako iarraikiei eman gabe ostatu.
Lehenik eginen diat hitza jeneralez,
Eta ondoan laburki partikular direnez.
Othoitz inperfetarentzat har ezak konseillua,
Ahalas begiratzeaz perfetaren modua.
Edo ezbazaik hain guztiz gogoratzen antzea.
Berehala konplitzeko eskaz egin bidea:
Eman tudan exenpluez zerbitzadi ordañez,
Perfeta deklaratzeko eskribatu tudanez.
Baldin egin gogo baduk othoitz partikulara,
Jeneralean iduki begirazak manera.
Lehen erratzikek othoitz komunaren pontuak,
Gero partikulararen berret artikuluak.
Galde bakhotxen idukak hala beraz legea,
Aditzera daroagun eman legez gordea.
Othoitzaren egiteko hau duk antze iustua,
Aprendizkoa egiten enplega zak burua.
|