LEHENBIZIKO LIBURUAREN BIGARREN PARTEA. GIZONAREN AZKEN FINEZ
In omnibus operibus tuis memorare novissima
Tua, et in aeternum non peccabis. Eccl. 70. 40.
Azken fiñez orhoit adi heure lan guztietan
Eta huts egiñen eztuk biziko egunetan.
HASTEA
Gizonaren azken fiñez hartzen dut materia;
Iongoikoa, gida zazu arren ene mihia.
Ezen gogoan tuenak gizonen azken fiñak
Falta egin gabe ditu eramanen adiñak.
Ea beraz dagigun hitz hain deus probetxosoaz
Eta lehenik has gaiten mintzatzen Herioaz.
Hau doate aitziñean berze guztiei, hunetzaz
Lehen minzatu behar da naturaren ordenaz.
|