BURU IX
Ama Birjinaren Litaniak
Maria Saindua.
Hemen galdezazu.
Edo esker itzul.
Egundañotik ordenatua.
Profetek aiphatua.
Moisek figuratua.
Sibillek famatua.
Iainkoak agindua.
Mirakuilluz konzebitua.
Bozkarioz iaioa.
Sainduki hazia.
Tenpluan presentatua.
Sekulako birjinitateaz lehenik botu egiña.
Iainkoak Amatzat hautatua.
Gizonek gogoan baharrik etzuten.
Ioseph Iainkoaren manuz esposatua.
Gabrielek salutatua.
Elisabethek begitartez rezebitua.
Birjinarik erdia.
Semea onhetsia.
Maitero hazia.
Iainkoaren Ama.
Herodesen ihesi Semea Ejiptura eramana.
Zeure Semeaz arthatsua.
Hirur egunez Hierusalamen haren billha ibillia.
Doloretan ondotik iarraikia.
Haren penez damu hartua.
Haren hilltzeaz tristetua.
Bitzteaz boztua.
Zeruetara igaterakoan salutatu zintuena.
Hura Zerurat geroztik lurrean egona.
Alharguntza prestuki eramana.
Obra onei iarraikia.
Andre barurdiarra.
Andre erromerietan oñez ibillia.
Semea ibilli zen lekhuak maiz bisitatua.
Hilltzera ungi preparatua.
Azken orenaz Aingeruak adbertitua.
Apostoluak mundu guztitik mirakulluz ethorririk hekin hilla.
Ohorez ehortzia.
Hirurgarren egunean.
Iainkoaren puxantzaz bitztua.
Aingeruak triunfantki Zerura gorputz eta arima iasana.
Semeak bozkarioz rezebitua.
Izarrezko khoroaz khoroatua.
Eskuñean ohorez iararazia.
Zeruko korte guztiaz ohoratua.
Zeure perfekzionen gatik.
Merezien gatik, &c.
|