www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

OTHOIZTEKO ANTZEA,
OTHOITZ GISA,
OTHOITZ GUZTIEN AITZIÑEAN
ERRATEKO PREPARAZIONETZAT

 

Ante orationem praepara animam tuam, &
non sis quasi homo qui tentat at Deum.
Eccl. 18. 23.

 

Aphaindurik bethiere ohake othoiztera,

Eztidurien hoala Iaunaren tentatzera.

 

        Othoizteko preparazionea

 

Iongoikoa, arren othoi, egidazu grazia,

Othoiztera aphaintzeko arima nahasia.

Ungi kontenpla dezadan ea zer den othoitza,

Eta prepara legeen guardatzera bihotza.

Halakoa egidazu arren, othoi, dohaña,

Ezen eztakit, zurekin mintzatzeko fazoña.

 

        Zer den othoitza

 

Othoitza da, Iongoikoa, zure erranen ereduz,

Zerbait zuri galdetzea behar den errespetuz.

Premian gaudeneño da gure egin-bidea,

Debozione handirekin zure suplikatzea.

Ezin dukegu deus bortxaz zure eskuetarik,

Bañan othoitz onez dugu ardiatsten bertarik.

Zerengatik zu baitzare Ianko podorosoa,

Zeñak izitzen baituzu bakharrik herioa.

Gizona ere zuk zinduen ezteusetik formatu,

Eta Zerura ailtxatzeko grazia onez dotatu.

Faboreak diotzute ematen aitzinera,

Ezen handik nahi duzu ohorea athera.

Fiñean deusen ere ezta falta zure aldetik,

Bañan hutsak egitentu kreaturak beretik.

Gero gizon biziaren hau da egin-bidea,

Ohore eman diezazun, eta egin eskea,

Haren ordain diotzotzu deus guztiak aithorzen.

Ezen ohoreaz zare hainberze agradatzen.

Baña ordean othoitzaren egiteko bidezki,

Eranen ditudan gauzak behar dire iduki.

 

        Edozein othoitzen kondizioneak

 

Guri bada mintzatzeko behar da humilltasuna,

Bai halaber arimetan handi aratztasuna.

Ezen etzinduen gizon urgullua aditu,

Bai ordean Publikano humillari barkatu.

Gehiago behar dugu adimendu ernea,

Eta bihotz barrenetik egin geure eskea.

Ezen ezpañez solament ondratzen zaituztenei,

Erantzuki ziñaroen egin iudu batzuei.

Behar dugu gauza bada bidezko esportzua,

Frankoki darokuzula emanen galdetua.

Behingoaz ezbadugu ardiatsi galdea,

Berritz egin behar dugu gauza beraz eskea.

Deusik ezta Zeruetan hain barrena gorderik,

Ematen eztuzun, othoitz onaz agradaturik.

Baldin eta begiratzen baditugu legeak,

Zeñak ifiñi baititu zure Maiestateak.

Akordatzen ez baduzu errekesta gurea,

Hura daite, zeren baita hobe ez aithortzea.

 

        Othoitzaren dibisionea

 

Gero zure othoizteko biritxi da moldea,

Bata perfeta da, eta inperfeta berzea.

Perfeta da othoitzaren ordenantza hertsiak,

Non begitatzen baitire pontuz pontu guztiak.

Inperfeta, non hetarik zeinbait baitu faltatzen,

Nola maizkienik hala bitzaitugu othoizten.

Haukien gero artean bia dire famatu,

Bata jenerala berzea partikular da deithu.

Othoitz jenerala ohi da, non gouzak jeneralki

Galdegiten baititugu, eta ez partikularki.

Partikulara da berriz, non gauza bereziak,

Galdegiten baititugu aiphaturik premiak.

 

        Othoiz perfetaren legeak sartzeko eta illkhitzeko

 

Othoitz perfetaren bada hauk dirade legeak,

Iauna, arren indatzitzu errateko antzeak.

Lehenbizirik kaphaindu behar dugu arima,

Eztirudigun presuna ergel eta ariña,

Gero herstu Imajina Sainduaren oñera,

Geure lagunen artetik illkirik apartera.

Bihotzetik khasaturik gogoeta banoak,

Gero zuregana ailtxa geure bihotz osoak.

Gehiago agur egin behar zaitzu hastean,

Bai halaber othoitzetik illkhitzeko fiñean.

Gurutze sainduaz ere behar gare ziñatu

Bai ur benedikatuaz halaberki hezatu.

Fiñean lurreraturik ahal bezain humillki,

Egin gehar darotzugu orazione debotki.

 

        Othoitz bereko legeak

 

Othoitzean begiratu behar diren legeak,

Erratera noa, othoi indatzitzu moldeak.

Imajina Sainduaren ethorririk oñera,

Hau da othoitz egiteko behar dudan manera.

Galdegin behar darotzut gauza eskaz dudana,

Gero eskerrak itzuli lehen izatuena.

Behin jeneralez, eta gero partikularez,

Bañan prizipalki ontasun azkenenik emanez

Errespetuz zu adora, eta lauda debotki,

Eta berze kreaturak gonbida halaberki.

Ethorkizuneko ere egin gerthu agintza,

Eta hastean egiña gero dobla othoitza.

Gero iaiki behar dugu lur baxotik korteski.

Eta othoitz guztietan hauk guardatu moldezki.

 

        Erran diren legeen berze legeak

 

Bañan hautan ere berze badirade legeak,

Zeñak baititugu behar, guk iduki gordeak.

Sartze danik behar dugu onzeko gutizia,

Eta othoitzean bethi guardatu khar hankia.

Dohain errezibituez itzul esker frankoa,

Podoreaz orhoitzera bortxaturik gogoa.

Guztiz ere adoratu behar duzu humillki,

Eta perfekzioneez laudatu handiroki,

Berzeak ere gonbidatu behar tugu hartara,

Zeren zure laudatzeko kreatuak baitira.

Baita halaberki geure eskañi podoreak,

Bai berriz ere doblatu lehen egin galdeak.

Fiñean iaikitzean gorde behar errespetua,

Eta han da othoizteko molde zuk laudatua.

 

Hauk begiratzen baitugu arrazoin den maneraz,

Rezibituren gaitu zu bekhoki allegeraz,

Hala bada (Iongoikoa) nahi zaitut othoiztu.

Eta othoitzean lege hauk guztiak guardatu,

Hartarakotz indignerik egiten dut othoitza,

Eznazazula arbuia zeren naizen ezteusa.

 

aurrekoa hurrengoa