BURU XXVI
Ordenetako othoitzak ordenatzen ikhustean
Iongoikoa, zutzaz dire puxantzak ifiniak,
Eta zure ganik tuzte guztiek ethorkiak.
Nahi duzunaz geroztik estatu gorenera,
Presentekoa altxatu Aphezekienera.
Arren bada egiozu, Iaun puxanta, grazia,
Ontasunez argi dezan biziko den herria.
Eta nola ezkaratza holtzean den argiak
Klaratzen baitu, bai eta han diraden guztiak.
Hala huni berthuteen emozu Iguzkia,
Klaratzeko gerthaturen non baita konpania.
Berze othoitza
O Aaron aphez handi Iuduek altxatua,
Halaber biz beretarik hau ere hautatua.
Zure izen sainduaren laudatzeko digneki,
Eta zure othoizteko gure gatik debotki.
Arren bada (Iongoikoa) egiozu grazia,
Bere eginbide ungi konplitzeko hertsia.
|