ITSASTURI IRAKURTZAILLEARI ABISUA
Ea zer den ez badaki nor debozionea,
Itsasora parti bedi ikhasteko moldea.
Errefauak hala zien araitziña kantatu,
Zeren urtan ohi diren gaitz handiak gerthatu.
Han dabillanak xoill maiz dik ahoan Iongoikoa,
Illkhi eta badu ere ahantzten ondikoa.
Hemen tiat bada othoitz batzuk hangotz formatu,
Mariñel behar duenak gogoan detzan hartu.
Ezen moment oro dituk xoll handi hirriskuak,
Non handiro baitabilltza jendeak izituak.
Mariñelen emazteak goizean tuk senhardun,
Eta titxa aldaturik, arratsean alhargun.
Orain aberatz burjesa, aurkhi moian gabea,
Zeren ureko ona den haizearen parea.
Ofizio gaitzena duk ere Itsasokoa,
Zeñak erraxki ahatzten baitu lehorrekoa.
Nekeez berze alde duk herioa hurbilla,
Zenbat lodi baita untzi belariaren gilla.
Hartarakotz, mariñela, suplikazak Iainkoa,
Egiten dukela othoitz gaitzen eredukoa.
Arren begira diezan perilletik bizia,
Eta segura izerdiz moian irabazia.
Baita trabaillu handiak heure hobenenera,
Pietoski errezibi dietzaken aldera.
Eta hala Iongoikoak Itsasoarenetik,
Guardatuko an puxantza bereaz perilletik.
|