BURU XVI
Arrosario komunaz
Orain daraño erran tugun guztiak, Arrosarioaren errateko fazoñ berriak dire: ethorri gare orain Arrosario komunaz hitz egiteko denborara.
Arrosario hark misterioak Iesus Kristo eta Birjina Amaren bizien gañean atheratuak ditu.
Misterio hek hamabortz dire beherago ageri den bezala.
Misterio hek edo Arrosario oso hura hirur partetan berezten da.
Berezte hura Iesus Kristen, eta Birjiña Amaren hirur adiñen eredura egiten da.
Eta nola hekin adiñak hirur denbora izatu baitzituen, gaztetasuna, adin ona, eta zaharzea, edo azken adina, hetan gerthatu gauza Sainduetarik, Arrosario haik atheratuak dire.
Gehiago nola hirur denboren arauera, hirur gauza mota gerthatu bitziren hekin bizian. Gaztetasunarekin, gauza gozoso edo allegeranziazkoak; adiñetakoarekin dolorosak; eta zahartze edo azken denborarekin gloriosoak, hala Arrosario haren lehen partea deitzen da gozoso, edo allegeranziazkoa, berzea dolorosoa, eta berzea gloriosoa.
Arrosaio komunaren lehen partea
zein baita Misterio gozosoen gañean
Aingeruaren salutazionea. Elisabethen bisita. Iesus Kristoren sortzea. Tenpluan presentatzea. Doktoren disputa.
Bigarren parteko misterioak
Baratzean preso hartzea. Pilatusen etxean azotatzea, khoroatzea. Kalbariara gurutzearen eramatea. Han gurutzefikatzea.
Hirur garren partekoak
Iesus-Kristen biztea. Zerurat igatea. Espiritu Sainduaren bidaltzea. Andre dona Mariaren Zerurat igatea. Haren khoroatzea.
Arrosario hau lehen erran dugun legez, Iesus Kristo eta Birjinaren bizien gañean fundatua da eta hei biei ukitzen zaie.
Hartarakotz misterio hautarik bi Arrosario athera daitezke, bata Iesus Iaunaren izenean, eta berzea Birjina Amarenean, guk egiñ tugun bezala, eta edozeñek hobeki daidizken bezala.
Eta nola Arrosario hau Iesus-Kristo eta Birjina Amaren bizien gañena egiña baita hekin biziko gauzen ereduz, hala berze Sainduen bizien gañean berzeak egin daitezke hekin bizitik haukin eredura misterioak atheratuz.
Hau da ordean lehenbiziko Arrosarioa, eta berze guztien egiteko okasione eman duena.
Duela berza ohore hunen asmatzailleak, zein baitzen San Dominiko, duela Iesus Kristok, halaber Birjina Amak, zeñen bizien gañean egin baitzuen.
Halabiz
|