www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU VIII

 

Arrantzale guztientzat otoitzak

 

        Arrain atzemateko

 

Iauna zuk eman ziñoen Adami Iauntasuna,

Lar abrea manatzeko bai arraiñ hegatz duna.

Gizonari orain zaizko muthiriki ondartzen,

Zerengatik zure kontra duen hain maiz faltatzen.

Alabañan eztiozu leheneko eskua,

Idekitzen guztiz, badu bere faltez dolua.

Bañan hetarik athera dezala zerbitzua,

Utzten diozu Iauntasun hekien ganekoa.

Eta animale ttipi eta handiarenik,

Hanbat ardura eztuzu nola gizonarenik.

Ezen perill handitarik hura duzu guardatzen,

Eta behar duten gauza guztiez probeditzen.

Arren bada orhoit zaite kostumatu usantzaz.

Eta kaltetarik guarda zazu zeure puxantzaz.

Gehiago egiguzu, Iaun puxanta, dohaña,

Urari idekitzeko igelduri arraña.

Zergatik arrantzaleak duen bere bizia,

Mantenatzen, itsaspetik atheraz arraindia.

Emaguzu beraz, Iauna, othoi hartzaz frankia,

Lauda dezagun bihotzez zure izen goitia.

 

        Atzematen badute

 

Million esker duzula o Iongoiko handia,

Zeren eman darokuzun arrañezko frankia.

Zuk gizonei baliatzen daroezu nekea,

Eta dohaña ematen zure ganik ustea.

Hala ere gehiago heldu da ontasuna,

Nahiz azienda dela ezperen osasuna,

Zure esku zabal eta ontasunez bethetik,

Ezen gizonaren pena eta handi neketik.

Hala Iauna ezagun da oraingo dohañean,

Emateko baitzegoen zeña esku zurean.

Hartarakotz zaizkitzula milla esker kantatu,

Zeure liberaltasunaz zeren duzun usatu.

Ene ganik beregainki ditutzula graziak,

Zeren baitarozkidatzu eman dohain nahiak.

Eta zenbat kreatura baita lehor baxoan,

Hek ere laudorioa dizutela gogoan.

 

        Atzematen ez badute

 

Iongoikoa zurei egin arren othoitz handia,

Eztarokuzu aithortzen bethi gauza nahia.

Zerengatik zuk zeronek dakizu sekretua,

Eta berzek misterio eztaki hain saindua.

Agien da gure arima zeren den indignea

Aithor diozozun, zeren egin baitu eskea.

Edo zeren gauza duen galdetzen halakoa,

Zeñaren kontra harentzat baita hobeagoa.

Eta hala eztakigu maiz nolakoarena,

Buthoiki egiten dugun galde dohañarena.

Hartarakotz othoi faltak barkha dietzagutzu,

Eta zer galdetu behar dugun irakatsguzu.

Gero hura, Iaun puxanta, igukezu aseki,

Gure othoitzak entzuten ditutzula emeki.

Oraingo izatu dugu titxa kabe aldia,

Hurrenean igukezu hobeago zoria.

Ezen arrantzaz hagoan dadukagu bizia.

Eta berzela zarratu behar zaitzu begia.

Arren bada ekharkezu arrain peita zalea,

Itsasoko ontasunez berret dadin gabea.

Zuri itzultzeko esker hanbatez gehiago,

Zenbat orain tristezia baitugu handiago.

 

aurrekoa hurrengoa