www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XLIII

 

Iainkoaren etxetarako
Erromeriako othoitzak

 

 

        Erromeria othoiztekoaren promesa

 

Iaun zerukoa, ikhus azu desolatu presuna,

Eta urrikal bekizu mintzo zaitzun erthuna.

Zuk othoi indakedazu gauza hura etxean,

Halakoak non ematen baititutzu Zeurean.

Pagurik harerañoko harturen tut nekeak,

Arren lauda detzaketzu ene plañu tristeak.

 

        Eskerrak itzultzekoarena

 

Etsiturik Iongoikoa, munduko faboreez,

Zure gana itzultzen naiz nigar eta suspirez.

Arren ikhus azu ene ezin egin handia,

Eta eskua emateaz idukazu antsia.

Milla darozkitzut esker itzuliren etxean,

Erromerietan ioanik urruiti datzanean.

Partiadan konfesioz purgaturik arima,

Iongoikoa ikhus azu arren ene lastima.

 

        Promesa konfirmatzeko

 

O Iesus Krist, Palestinan desertura igana,

Eta Garizuma othoitz handitan iragana.

Zeruetan lauda zazu arren othoi botua,

Kreatura ezteusenak lurrean formatua.

Ezen Erromerietan ioateko dut gogoa,

Bihotza diezadazu othoi eman beroa.

Eta nekean iragan zinduena bizia,

Arren aitziña ezazu entrepresa ttipia.

 

        Partitzerakoan

 

Iesus Kristo Nazaretik tenplura partitua,

Arren fabora nazazu bideko prestatua.

Eta ene oñ urratsez idukazu ardura,

Aitziñera emateko unheari ioaidura.

Eta oñez ibillia sinpleena bezala,

Ene saihetsetik othoi aldara etzaitela.

 

        Harakoan bethi bidean

 

Iesus Kristo obra onen exenplu berezia,

Eragin diezadazu arren urrats bizia.

Deliberatu lekhura heldu gabe, nihola

Bidean eznadin geldi ezin ioanez gibela.

Bañan eskunetik gida nazazu aldarera,

Erromeria sainduan ioan gogo dudanera.

 

        Erromeriako lekhura eta

 

Laudoriak ditutzula, eta esker guztiak,

Zeñak ahal baitetzake forma ene mihiak.

Desiratu lekhuraño zeren nauzun gidatu,

Eta bidetako perill handitarik guardatu.

Milla ditutzula esker bai eta gehiago.

Zeren eznauzun kitatu ioan gogo lekhuraño.

 

        Othoitza zerbait galdetzeko

 

O Iainko lekhu guztiak bethetzen ditutzuna,

Eta guztiz Elizetan ostatua duzuna.

Arren Zeruetan adi zazu ene othoitza,

Zein egiten baitut menak khexaturik bihotza.

Zeren gatik huneraño egin baitut bidea,

Eztezazula iduki dohain hura gordea.

Bañan indazu frankoki eskatzen natzaitzuna,

Eta aspaldion dudan desira ontasuna.

Kontenplaturik trabaillu hunat ethortzekoak,

Nola manera berean etxera itzultzekoak.

Halaber zuri darotzut Iaun puxanta promesa,

Hemendik partitu gabe entzutekoa Meza.

Bai eta gogoan tudan falten aithortzekoa,

Eta Gorputz sainduaren humillki hartzekoa.

Gehiago hobeturen dudala bizitzea,

Eta gaitzetsiren bihotz guztiz bidegabea.

Arren bada adizazu, Iauna, ene othoitza,

Eta indazu zergatik egin baitut urratsa.

 

        Eskerrak itzultzeko

 

Iongoikoa, kreatura baxoenak eskerrak,

Ahal bezanbat itzultzen darozkitzut ederrak.

Zeren aditu ninduzun beharrezko premian,

Zure dejez nengoela isuria begian.

Ordañez promes narotzun bide egitekoa,

Erromerietan ioanik zure etxerañokoa.

Hararik bada darotzut itzultzen ezagutza,

Egiteko nola emen bainarotzun agintza.

Ditutzula beraz hanbat esker, nola harea,

Kostan baita, urtan hola, eta lurrean mea.

Zeren aditu zinduen ene auhen tristea,

Eta zeren zinarotan eman neure galdea.

Zure ontasunek dute laudorio merezi,

Hartarakotz behar zaitzu bethi etiesker.

 

        Handik partitzerakoan

 

Adiu beraz Iaun zeruko hemen ohoratua,

Ene debozionea arren biz laudatua.

Hunerañoko bidean egin nauzun bezala,

Etxerañokoan othoi lagun nazazu hala.

Handik ere kantatzeko zure esker handiak

Ioan ethorri guztiaren ditutzuntzak graziak.

 

        Itzultzean bethi bidean

 

O Iainko, sejoraleen kargu dadukazuna.

Arren adizazu ene othoitz suspiraduna.

Eta begira nazazu bideko gaitzetarik,

Senjorale nabillala etxetik kanporarik.

Egin dietzakidatzu zelhai eta mendiak,

Eta ur eta zubien pasatzeko graziak.

 

        Etxera eta eskerrak

 

Iainko puxanta, zaitzula esker hanitz, itzuli,

Zeren nauzun etxeraño zeure eskutik iduki.

Ezin ordean zaitzaket aski erremerzia,

Zeren egin darotazun hain fabore handia.

Badariak laudorio duzula gizartean,

Gomendioan iduki zeren nauzun bidean.

 

aurrekoa hurrengoa