www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU IX

 

Andre dona Mariaren Arrosarioa

 

        1. Iainkoaren Ama, ardiats diezadazu grazia Iongoikoaren maitatzeko.

        Bigarren artekoa, ardiats diezadazu grazia, zure eta dohatsu guztien behar legez, eta kortesiaz ertzatzeko.

        Mirakulluz konzebitua, ardiats diezadazu grazia sainduki bizitzeko.

        Burasoek hirur urthetan Iainkoari ofrendatua, ardiats diezadazu grazia, iaiki bezain sarri bethiere zuri neure burua ofrendatzeko.

        Sekulako kastitatea lehenik Iaunari eskañia, ardiats diezadazu grazia kastitatea begiratzeko.

 

        2. Iainkoak Amatzat hautatua, ardiats diezadazu grazia zu neure erregiñatzat hautatzeko.

        Aingeruak salutatua, ardiats diezadazu grazia zure maiz saluta, eta othoizteko.

        Gizonen obrarik gabe Iesus semea konzebitua, ardiats diezadazu grazia inspirazione sainduen ungi rezebitzeko.

        Iosephek gogoan beharrez abandonatu nahi zintuena, ardiats diezadazu grazia suspizione gaixtoen burutik kasatzeko.

        Aingeruak Ioseph itzularazi zarotzuna, ardiats diezadazu grazia neure eginbidera itzulzeko.

 

        3. Elisabeth kusina bisitatzera ioana, ardiats diezadazu grazia lekhu sainduak errespeturekin bisitatzeko.

        Iaun doni Ioanesen amaren sabelean zegoela sanktifikatzeko okasionea, ardiats diezadazu othoi, sanktifikazionea.

        Seme bedinkatuaz erdia, ardiats diezadazu grazia, obra onetan enplega eta trebatzeko.

        Ejiptura Herodesek hill zezan beldurrez eramana, ardiats diezadazu grazia, neure etsaien kolerei alde egiteko.

        Iesus Semea, Tenpluan Doktorekin ahakan aurkitua, ardiats diezadazu grazia, Iainkoaren billha nabillanean, haren aurkitzeko.

 

        4. Semeari ondotik trabaillutan iarraikia, ardiats diezadazu grazia, haren obra onei iarrikitzeko.

        Bethi hartzaz orhoitua, eta hura zerbitzatua ardiats diezadazu grazia, halaber hartzaz orhoitzeko, eta hura zerbitzatzeko.

        Haren pasione sainduko lekhuak askotan bisitatua debotki, ardiats diezadazu grazia lekhu konsekratuak debotki ikhusteko.

        Hill baño lehen arimako egitekoak ungi disposatua, ardiats diezaguzu grazia, halaber azken orenetan nik ere neureak ungi disposatzeko.

 

        5. Apostoluen artean azken orena ikhusia ardiats diezadazu grazia neureen artean hilltzeko.

        Apostoluek ohorez ehortzia, ardiats diezadazu grazia Elizan ehortzteko.

        Hirurgarren egunean bitzturik, gorputz eta arima glorioski Zerura altxatua, ardiats diezadazu grazia azken Iujamenduaren ondoan gorputz eta arima Zerura igateko.

        Gure gatik bethi othoitzez zaudezena ardiats diezadazu grazia zure debotki othoizteko.

 

        Bortzgarren misterioaren konpligarri misterio komuna.

        Andre exzellenta, ardiats diezadazu grazia zure, eta zure Semearen exzellenzien admiratzeko.

 

aurrekoa hurrengoa