BURU XLII
Biaietako othoitzak, eta lehenik Erromeria Sainduetako
Abisua
Erromeria egiten duk, Giristiñoa, bi moldez,
Bata esker itzultzeko, berzea zerbaiten galdez.
Esker itzultzekoa duk saindu Erromeria,
Dohain ardiatsiaren bihurtzeko grazia.
Ontasun izatuaren noiz ere ordañetan,
Esker itzultzera ioaten baikare orthutsetan.
Othoitz egitekoa duk dohatsuen etxera,
Noiz baikoaz dohain eta fabore eskatzera.
Gehiago erromeria bietan duk berezten,
Bata Iaunari, ziajok berzea Sainduei egiten.
|