www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU I

 

Othoitz perfet jeneralki egiñaren, exenplua luzaro

 

        Sartzea

 

Bihotzari idekirik gogoeta banoak,

Iongoikoa entzuntzatzu ene othoitz lanoak.

Hurbilltzen naiz imajin sainduaren onera,

Ohorea har ezazu arren onen partera.

Zure amoreak gatik agur diot egiten,

Zeren zure izatea darotan iduritzen.

Aithortzen dut ez naizela xahu presentatzeko,

Ur sainduaz xahutzen naiz zure begitarteko.

Belhauriko makhurtzen naiz guztia humildurik,

Ene othoitza adizazu hobenak barkhaturik.

Gurutzeaz faboratzen duzulako Mundua,

Hel zakizkit Aita, Seme, Espiritu Saindua.

 

 

        Othoitza

 

Bañan nola harturen dut (Iauna) eskudantzia,

Lehengoaz berze alde orain ere berria?

Galdetzeko dohain eta fabore gehiago,

Izatuez itzultzera esker zordun bainago.

Hanbat ontasunen ordain eztut egin batere,

Eta egin nuelarik ezlizate deusere.

Ezazula othoi beha ene esker gabera,

Ez hain guti ezdeustasun ene baithan denera.

Bañan zeure handitasun xederik eztuena,

Othoi kontenpla dezazu (Iaun guztien gorena)

Eta eske dagoena emozu beharrari,

Ondra diozula zeure ematen buruari.

Ezen zuk zeronek erran darokuzu, Iainkoa,

Galdeturen dugun gauza dukegula osoa.

Ailtxatzen dut bada, Iauna, zure gana bihotza,

Arren othoi adizazu ene humill othoitza.

Zergatik zuk baitakizu zeren dudan premia,

Hartan bada liberalki zu zakizkit balia.

Presentean aithordazu othoitzten zaitudana,

Eta bethi enetzat on daitekeen dohaña.

Ezen bethi zare puxant, eta aberatz moianez,

Orain aldiz etzaitela unha eskatzen naizenez

Hartarakotz on ibarren isurtzera emana,

Oraingo hau egidazu berzeak berze dohana.

 

        Berrizko othoitza

 

Iongoikoa ezta arrazoñ nahi dugun guztia,

Zure ontasuna ganik dugun ardiatsia.

Agien tu desiratzen presuna ez-jakinak,

Kalte baizen ekharriko eztioten dohañak.

Zer nahi den konbeni da ahal handi zurea,

Ager dadin, bai halaber ttipitasun gurea.

Badariak ardiatsi ezbadut galdetua,

Zergatik etzaren aski nitzaz suplikatua.

Hartarakotz berriz ere zaitut, Iauna othoitzten,

Eta zeure ontasunaz entzutera ertxatzen.

Arren bada isur azu (Monarka liberala)

Lehen eskatu natzaitzun grazia berehala.

Gehiago ezazula froga pazienzia,

Gizonena, zeña baita guztiz enea gutia.

 

 

Othoitzaren ondoko eginbideak

 

        Eskerrak

 

Hartarakotz milla esker ditutzula, Iainkoa,

Zeren zu baitzare ene kreatzaille goikoa.

Iaioz gero begiratu nauzu perilletarik,

Eta askotan libratu hobenen gathetarik.

Eroz nendin ere nahi zinduen Iongoikoa,

Bai eta ardiatz nezan plazer sekulakoa.

Ttipidanik sentitutut zure dohain handiak,

Zeñak aithortzen baititut zure ganik guztiak.

Kreatura bizi denak deusen eztu faltarik,

Ezen guztiak ditutzu bizi probediturik.

Gehiago iguzkiak lasterretan bideak,

Zure manuz egitentu arratseko luzeak.

Argi-zagi xeheenak ordenantzaz darraitza,

Eta hek eta zeruak gure gatik dabilltza.

Lurrak eztu ontasunik non eztiren guretzat,

Ez arranik Itsasoak, bai gizonarentzat.

Finean zure eskua ontasunen bidaltzen,

Behin ere, Iongoikoa ez ohi da unhatzen.

Esker bada, eta ezagutza darotzut podoreaz,

Zeren faboratu nauzun ontasun fin gabeaz.

Ezen iaio bañan lehen nitzaz ziñen orhoitu,

Eta gurendu orduko ninduzun obligatu.

Hanbat egin darotazu ontasun liberalki,

Non ezin orhoit bainate guztiez hain xeheki.

Gogoa premiatzen dut aurkhitzeko azkena,

Bañan ezin aurkhi dirot ez hain guti lehena.

Ontasunen rezebitzen ioanda ene mendea,

Hartarakotz badagotzu milla eskerren nonbrea.

Millionza beraz, Iauna, ditutzula eskerrak,

Eta faboratu duzun arenganik aithorrak.

Hala ere pagatzera eznaizela hurbilltzen,

Zure aitzinean (Iauna) llanoki dut aithortzen.

Kaptibu naiz beraz, eta ezin ninte berzela,

Ezen aithor dut bizia zure ganik dudala.

Arren bada, Iaun puxanta, haukin guztien aldera,

Ezagutza har ezazu aphurra, onen partera.

 

        Adorazionea

 

Ianko handia, errespetuz burua agerturik,

Eta lur behereraño belhauna makhurturik.

Bi eskuak iuntaturik bulharren aitziñean,

Eta guztiz humilldurik zure begitartean.

Gehiago gorputz, eta arimaz aphaldurik,

Eta zure izatea handi ezagututik.

Fiñean, Iauna, hondaturik ezteusean barrena,

Adoratzen zaitut Iainko Iaun guztien gorena.

Zuri ekhartzen darotzut ohore handiena,

Nola ere zu baitzare Monarka puxantena.

Ezen zu zarade ene biziaren iabea,

Eta berzek ere dute zure ganik berea.

Zeru eta lurrean ezta halako buruperik,

Kreaturekin gañean zutzaz berze duenik.

Hartarakotzat dagotzu adorazionea,

Zeña baita berzetarik handien ohorea.

Hura da gizon biziak zor darotzun Fioa,

Arren bada ene ganik har ezazu osoa.

Ezen asko aldez duzu ene gañean Iauntasun,

Eta lehen bizikorik zeren kreatu nauzun.

Zeren begiratu nauzu milla perilletarik,

Hala nola amak haurra errotzekoetarik.

Ezin konda faboreez gero berriz estali,

Gutiena ungi egille aithortzeko baita aski.

Hauk guztiez egin nauzu (Iauna) zeure azpiko,

Eta obligatu naizen zure Muthill bethiko.

Halarikan utzten nauzu, allegia libroa,

Eta hala nola ez ni guztiz zure esklaboa.

Ezen eztuzu bortxatzen ene libertatea,

Bañan uzten darotazu libro borondatea.

Ordean illki nintela ere zure azpitik,

Borondaterik ez nuke, Iaun emea, iagoitik.

Zeren den zure azpian hobe muthilltasuna,

Ezen zutzaz lekhorean berzeren Iauntasuna.

Ezen zure ontasunak dirade hain ioriak,

Itzultzen zaizkitzularik ezagutza urriak.

Zuregana non baitire zordun gizon guztiak

Ematera laudorio ahal bezain handiak.

On hekin bada aldera belhauriko iarririk,

Adoraten zaitut (Iauna) ahal bezain humillik.

Zeren gatik ene iabe ezten zutzaz berzerik.

Arren bada har ezazu Adorazionea,

Iaio denak zor darotzun zuzenki ohorea.

 

        Laudoria

 

Laudatzen zaitut, Iainkoa, neure ahal guztiaz,

Bañan prinzipalki zeure Saindutasun handiaz.

Iongoiko bat zare, baña gehiago presuna,

Aita, Seme, Espiritu amudios kharduna.

Ailltxatzen dut hedoiera zure izen gotia,

Zerengatik zu baitzare guztiz egiatia,

Ontasun, eta atsegin guztien itsasoa,

Zeñez edaraten baita arima titxosoa.

Lekhu guztietan zare urrun, bai hurbillean,

Egundañotikakoa Zeruen aitziñean.

Nihork etzintuen egin, ezta zeronek ere,

Halaber iraunen duzu zeurenez bethiere.

Hasterik eztuzu: eta finik ere ez izanen,

Egun baten balde duzu mendea estimatzen.

Berzeren ganik eztuzu nihola dependitzen,

Bañan berzeak ditutzu hagoan idukitzen.

Zure izate perfeta ezin daite ganbia,

Ezta niholatan berez partetan Esenzia.

Adimendua ere duzu bethi iratzarria,

Egiten duzula erne gure gañean guardia.

Zure borondatea da amudioz bethea,

Eta gizonei ontasun komunikatzaillea.

Deusik ezta, non eztezan obra zure puxantzak,

Arranoa hain erraxki nola arin illhantzak,

Majeztatez ere zare kiderik gabekoa,

Eta perfekzionetan guztien gañekoa.

Emetasunaren ezin agortu ithurria,

Eta iakintasunaren leiñhurutsu zuzia.

Munduaren egillea baita begiraillea.

Ezin finean aski lauda daite zure izatea.

 

        Berze laudorioa

        Te Deum eskaraz

 

Zu zaitugu, Iongoikoa, bihotz osoz laudatzen

Eta mundu guztiaren Iaun puxanta ait-horen.

Iaiotzerik egundañoz eztuzuna bezala,

Lurrak ohoratzen zaitu (Aita zu Eternala).

Zuri bethi dagozkitzu Aingeru Arkanjeluak,

Kerubinak, Serafinak, baita ere Tronuak.

Saindu, Saindu, eta Saindu, munduaren Iainkoa.

Zure gloriaz betheak dire zeru, Lur, Itsasoa.

Apostoluen anaiatasun guztiz gloriosoak,

Profetekin konfraria nola laudatzekoak,

Gehiago Martirien armada triunfantak,

Berze sainduekin tuzte erraten zure kantak.

Munduaren bazteretara Eliza da hedatzen,

Zenbat ere baita handi zu ordean aithorzen.

Aita Maiestatez, eta gloria handiz bethea,

Nola manera berean zure Seme maitea.

Espiritu Saindua du halaber konfesatzen,

Zeruetako konseilluan presuna hirurgarren.

Fin gabeko gloriaren, o Iesus Erregea,

Bethiereko Aitaren nola Seme maitea.

Gizonaren libratzeko etziñaden nardatu,

Birjinaren sabelean egitera ostatu.

Bentzuturik herioa berze garratzagoaz,

Eta almaka idekirik lizarrezko dardoaz,

Zure baitan nork baitzuen sinhestea iduki,

Hari ziñotzan Zeruko portalea ideki.

Majestate handiz zaude fin gabeko glorian,

Aita haste gabearen eskuñeko alkhian.

Azkeneko denboretan badugu sinhetstea,

Iautsiko zarela zeure iuiatzera jendea.

Belhauriko gagozkitzu isuria begian,

Arren fabora gaitzatzun beharrezko premian.

Bekhatuak gindutzanak zepoan uzkaldurik,

Handik athera gintutzun odola isuririk.

Zure gloria gozatzen da asko Saindu aralde,

Egin gaitzatzu gu ere arren hartan partale.

Kaltetik defenda zazu zeure poplu maitea,

Eta zorionez bethe primezazko jendea.

Zuk goberna zazu, eta bai mukurra faborez,

Ezen ezta zuk bezala daidikenik ohorez.

Iguzkiak ez ohi du egun batre klaratzen,

Ohorezki ez baitzare gure ahotan aiphatzen.

Zure izena aiphatzen da eta egiñen sekulan,

Hasta har dezakeguño bizi garen lekhutan.

Egiguzu, Iongoikoa, egungo egun guztia,

Bekhaturik egin gabe arratsteko grazia.

 

        Arrats aldean laudorio hau erraten baduk. Errakek

 

Egiguzu, Iongoikoa, dathorren gau guztia,

Bekhaturik egin gabe pasatzeko grazia.

Duzun othoi urrikari zeure jende gaxoa,

Haren ganik aldaratu gabe begi mansoa.

Esparantza ere badut eztuzula egiñen,

Eta halakotz ahalkek eznauela harturen.

 

        Gonbidatzea berzeak laudatzera

 

Laudorioak emanik neure antze aphurraz,

Berzeak deitzen tut aharantza laburraz.

Hartarakotz (Iongoikoa) zuk indazu indarra,

Urruitian ene entzun dadintzat deihadarra.

 

O gizon egin-bidera alfer eta beranta,

Iabearen laudatzera ez aizela marranta.

Laster egik kantatzera hik ere podoreaz,

Kreatzaillearen ondrak berak eman antzeaz.

Hogoi eta lau zaharrak ziaudezek zeruan,

Saindu, Saindu, eta Saindu, Iauna bere Thronuan.

Zazpi puxant Espiritu zutik eskaleretan,

Gorenari laudorio, demogun hañitzetan.

Beherago bederatzi Angeruen herrunka,

Lauda zagun Eternala bethiere kantuka.

Zeru gorek deklaratzen die haren gloria,

Eta berze kreturek eskuaren aldia.

Zuhaitzetan kontenplatzak xori bele guztiak,

Bere kreatzailleari formatzen eresiak.

Ardura duk beharrian oihu oilaharrarena,

Atzartzen duela lehoin Prinze animalena.

Lar abreek ziotzatek hari heltzen oihuak.

Baita ureko tormentek ere bere soñuak.

Ondotik ur gañeratuk izurdeak faltatzen,

Iainkoaren ohoretan hala dituk dantzatzen.

Laur haizeek ere egin ohi die musika,

Bata kalmatu, eta duk berzeak hasten aldika.

Suak ere harengatik egitentik zarzoak,

Bai halaber gurguraia txirripa mortukoak.

Iauna gatik ziaraunstek dorretarik ezkillek,

Nola muga iakinetan oren mihi gurbillek.

Haren gatik Elizan tuk organoen kantuak,

Baita Aphez kantarien akorduzko tonuak.

Hauk guztiek puxantaren ondra die ailtxatzen.

Zer hari aiz non eztuen hekin balsan laudatzen.

Aire herrietan entzun ezak iborziria,

Hi iratzartzea gatik egiten dik aihia.

Iainkoa laudatzea duk errax gizonarentzat,

Zer hark estimatzen baitu present handiarentzat.

Ea beraz lauda zagun errepikaz Iainkoa,

Eta kopla sainduetan trebarazi mintzoa.

Izarrera ailtxa zagun utzirik berze mañak,

Eta ofizio hartan ahi geure ezpaiñak.

Ohore eta laudorio demogun Iainkoari,

Nola munduaren iabe ezin hillezkoari.

Hunat beraz mendi gorak Liban eta Kaukasa,

Laudorioz Iainkoari egiozue solasa.

Zathoztea zuek ere o Zelhaiak orobat,

Egiozue iaunari laudorioz khoro bat.

Non zarete oihan, eta alzifredi gorenak?

Eresia eta kopla emotzitzue zuzenak.

Lehenbizi kalitate lanekin harmonia,

Musikazko egizue zerurat aheria.

Zuek ere Maiatzeko xuri gorri iliak,

Emotzitzue iabeari husu koplen aldiak.

Perla bezala airetik iaurtsten aizen ihintza,

Berzeekin konpañian hi ere adi mintza

Hunat lezetako meak, hunat harri biziak,

Iainjoaren laudatzera zaikidete guztiak.

Fiñean kreatura mutu, eta are hitztunak,

Iaun puxantaren laudatzen ematzitzue egunak.

 

Haukin balsan adizazu ene laudorioa,

Ohore eta Maiestatez pare gabe Iainkoa.

Ezen dago zu ohore guztiez gañekoa,

Bizi den guztia zeren den zure azpikoa.

Hartarakotz gizon, eta Aingeruen iabea,

Arrazoin da lauda dadin zure Majestatea.

 

        Ofrenda

 

Gehiago ofrendatzen darotzut bizitzea,

Zeña enea ez baita, bañan guztiz zurea.

Bañan eskaintzen darotzut guztiz zeure bezala,

Errendatzeko zerbitzu bethiere leiala.

Hartarakotz har ezazu ene arima zeuretzat,

Eta haren podoreak zeure zerbitzukotzat.

Memorio, adimendu, eta borondatea,

Eta hekin obren zenbat handi baita nonbrea.

Onen partez har etzatzu (Iaun ona) hek guztiak,

Ontasunez direlarik ezteus, eta gutiak.

Deusik fiñean neuretzat eztut, Iauna, gordetzen,

Eztarozkitzudan non hek, neurorekin eskaintzen.

Gehiago har etzatzu obra onen partera,

Pena hartuko tudanak hemendik aitziñera.

Gurutzean zegoela nola Seme Sainduak,

Eskani baiterozkitzun neke eta trabailluak.

Presentatzen darozkitzut nik halaber neureak,

Biziarekin batean izerdi, eta nekeak.

Bañan deuz gutiak dire dagotzun eredura,

Hargatik naiz ez izanez berzerik errenkura.

Neure eskuan nituela munduaren ibarrak,

Elementa, eta argi Zeruetako izarrak.

Guztiak betan nekhazke zure oñen azpira,

Aingeruz inguraturik non zaudezen alkira.

Bañan deusik eztut, eta nerori naiz zurea,

Obrarentzat har ezazu othoi borondatea.

 

        Agintza

 

Hauk ofrendaturik banu moian handiagoa,

Presenta niezakezu dohain gehiagoa.

Hartarakotz badarotzut sekulako aginza,

Zuri, eta ez berzeri, gordetzeko bihotza.

Zure ganik partituren eznaizela ephetan,

Lurrean bizi nadilla utziko nauzunetan

Zuk onhetsiren duzuna dudala onhetsiren,

Bai gaitzetsiren duzuna, halaber gaitzetsiren.

Zuk manatzen tutzun hitzak nahi ditut obratu,

Eta zure nahiari neurea azpiratu.

Nihoiz galduren etzaitut neure begietarik,

Bañan egonen naiz zure aldera itzulirik.

Fiñean estimaturen zaitut neure gañetik,

Zerengatik bizitzea baitut zure eskutik.

Zure aldean dirade gero gizon flakoak,

Haize sendoaren kontra nola xehe ostoak.

Hargatik zure baithan dut ematen esparantza,

Ez itzultzeko hetara nihoiz neure bihotza.

Beraz lehen eznadilla orhoit neure buruaz,

Ezen obran emateko neure hitz aginduaz.

Iduzazu othoi, Iauna, obligazionea,

Zeruetako guthunetan beregainki gordea.

Huneraño izatu naiz promesen hautsaillea,

Bañan izanen naiz orain obrez konplitzaillea.

Ahoz ere milla esker darotzut bihurturen,

Eta liberalitate zurea kantaturen.

Har ezazu, othoi, ezin itzul daiten promesa,

Ezen hartan eman nahi dut bizitze ezteusa.

 

        Dobla othoitza

 

Ea bada (Iongoikoa) egin bideen aldera,

Ene errekesta zathoz, othoi, aboatzera.

Zeronek nauzu galdean egotera manatzen,

Hargatik natzaizu lehen galdetua eskatzen.

Lehenen gañera othoi indazu Eternala,

Zutzaz ungi errateko okasione zabala.

Ez nazazula arbuia othoi, Iaun aberatsa,

Bañan indazu frankoki eskatzen naizen gauza.

Ezen dohañik eztuzu bidalduren enetzat,

Hek guztiak halaberki non eztiren zuretzat.

Ea beraz azienda Zerukoen iabea,

Kontentik bidal ezazu kreatura gabea.

Lehen ere zure eskutik aithortzen dut bizia,

Arren orain lauda zazu ez hain gauza handia.

Huneraño egin tutzun dohañez orhoiturik,

Eta dohatsuen obra onez agradaturik.

Zure ontasunen kausaz gehienik ordean,

Ene othoitza lauda zazu Thronuaren oñean.

 

        Idikitzean

 

Iaikitzen naiz beraz, Iauna, esparantzaz bozturik,

Galdea doratazula aithorturen bertarik.

Zeren agradatzen zaren frankoki emateaz,

Eta gabe den presuna dohañez estaltzeaz.

Hargatik dire probeak othoiztera gurentzen,

Zeren ditutzun ontasun aberatsez bethetzen.

Eta zeren gonbidatzen duzun mundu guztia,

Zuri galde diezazun behar duen premia.

Hartan bada, fidaturik hanbat naiz atrebitu

Neure gabea non zuri baitarotzut agertu,

Arren bada, Iauna, ene adizazu othoitza,

Eta bozkarioz bethe ene triste bihotza.

Bethi iduki nazazu zeure esku Saindutik,

Behaztopa ez nadintzat nabillala mundutik.

Ur-benedikatu Sainduz hezatzen dut belarra,

Iongoikoa ikhuzazu arren ene baharra.

Gurutzeaz halaber dut armatzen bekhokia,

Kaltetik defenda zazu othoi ene bizia.

 

aurrekoa hurrengoa