www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XVIII

 

Mezan gerthatezn diren gauza batzuetako othoitzak

 

        Ura bedinkatzerakoan

 

O Kreatura guztien benekikatzaillea,

Arren benedika zazu ur element sinplea.

Haragiaren iraungi detzan xinta biziak,

Eta xahu bekhatuek zikhin iratxakiak.

Gehiago odolaren emarazitzaillea,

Entzun ezazu othoitzez dagotzun nerhabea.

 

        Gatza bedinkatzean

 

Zure maiestatea da belhauriko othoizten,

Eta benedikatzera gatz bihia ertxatzen,

Iratxaki diozozun berthute hain handia,

Non batbederari demon desiratu grazia.

Ezen nola Israelen Elisea Profetak,

Zure manuz etxaturik urera gatz pillotak.

Hala khendu baitzioen lehen zuen pozoña,

Eta eman ithurriek zuten gustu pikaña.

Hala eman diozozu berthute hure ere,

Zeñak ez baituzu orain gutiago bothere.

Indar espiritualaz garait detzan Furiak,

Ezin baketu Sathanek deskargatu nahiak.

Gehiago garaiturik haren krueltasuna,

Bekhatuen xahu zazu othoi likitstasuna.

 

        Ura bera bedinkatzean

 

O Iongoiko, ur hotzean guztiz miragarria,

Eta hartan sakramendu lehena ezarria.

Arren bada zuk emozu urari berthutea,

Urrutira khasatzeko ifernuko ostea.

Eta norat egotziren baita sinhetsterekin,

Arren balia dakigun zure faboreekin.

 

        Ura gatzarekin nahastean

 

Orain ura nahasten da gatzarekin batean,

Iongoikoa, zuk emazu indar elementean.

Zertara ere ur saindua baita aplikaturen,

Gauza bereko balia othoi dakigun arren.

 

        Ur bedinkatuaz zerbitzatzean

 

Ur benedikatuaren Deabruak berthutez,

Eternala, khasatzatzu hala nola azotez.

Iratxaki diezezu ezin iraungi sua,

Bazterrera egotztean ur benedikatua.

Eta Purgatorioan dauntza Espirituak,

Ihintzaz bezala freska tzatzu suz penatuak.

Bizien ere arima xahutzatzu lohiak,

Eta egitzitzu elhur luma bezain xuriak.

Gehiago hezaturen den hunetzaz lekhua,

Lejione belzetarik biz, othoi, purgatua.

Hunen beraren berthutez khentzatzu erhasunak.

Hunek bustiak bedinka gauzak eta presunak.

Gibela dezazu etsai herrosen entrepresa,

Eta biziaren kontra den airea ere khasa.

Zer bailizate fiñean gauza kontrariorik,

Hunen moianez gaitzatzu othoi guarda hetarik.

 

        Ogia bedinkatzean

 

O Iesus-Krist Aingeruen mana saporetsua,

Eta desertuan ogi borzak bedinkatua.

Arren benedika zazu presenteko ogia,

Hartzen duenari demon osasuna handia.

Gorputzarena bezala espirituarena,

Hala egizu, Iongoiko bethi puxant zarena.

 

        Ogi bedinkatua hartzean

 

Zure gorputz sainduaren ez naiz digne hartzeko,

Ogi bedindatuaren ez errezibitzeko.

Badariak ausartzen naiz Mana haren lekhuan,

Othuruntza egitera ogi bedinkatuan.

Gorputz eta arimari emotzitzu indarrak,

Ikhusirik kreatura gaxoaren beharrak.

 

        Prediku aitzinean

 

Iauna, prepara ezazu arren ene bihotza,

Errezebitzeko behar legez zure hitzkuntza.

Irakatsiren hark darot neure eginbidea,

Eta zertan behar dudan eraman bizitzea.

Hartarakotz (Iongoikoa) nola landa bihiko,

Ene arima presta zazu zeure solaz eztiko.

 

        Prediku ondoan

 

Iongoiko puxanta arren prediku adituak,

Ene ganik khasa betza bizio ohituak.

Eta nola soñu gorek Hierikoren harriak,

Hala othoi etxa betza usantza gaizkitiak.

Eztezazula permeti predikuen hazia,

Alferrik den kadiratik aphezaz egotzia.

Bañan hala mobi zazu ene bihotz barrena,

Non geldi dakion hazi zure solasarena.

 

        Eskumikua aiphatzean
        edo Elizatik egotztean

 

Batasuna Eliz-Aman desiratzen duzuna,

Permeti eztezazula, othoi, hanitztasuna.

Guztiz ere Elizatik eznaizen egotzia,

Hala nola arropatik ihetzetu horria.

Hartarakotz othoi hastan nazazu hobenetik,

Eskumiku odolsura egotz nazakenetik.

 

aurrekoa hurrengoa