 |
BURU II
Litanien hasteko abisua
Nola hastetik othoitza ungi moldatu behar baita, hala hastean abisuak emanen tugu.
Litanien ihardasteak gauzen eta erraten zaiztenen eredura, diferenziatu behar dute.
Ontasuna galdetzean erran behar zaio Iainkoari, Arren othoi indazu, edo berze, hau erran nahi duen hitzik. Eta Sainduari Arren ardiats azu, Arren othoitz egizu, &c. Gaitzen gibelatzeko, Iainkoari, Arren gibela zazu, &c. Sainduari, Gibelarazi zazu, &c. Esker itzultzeko Iainkoari, bai Sainduei, milla esker hartzatzu, eta presuna bat edo hanitz mintzo bada, galdez nagoena edo gaudezena, Kirieleisonen lehenbiziko hitzaren ondoan ematen dela.
Orain ontasun galdetzekoak, eta gaitz gibelatzekoak dire espiritualak, edo korporalak.
Zein diren hek presunak ikhasi behartu.
Kirieleisonak hasi baño lehen zer galdegiñen duen gogoan iragan behar du, edo zertzaz eskerrak itzuli behar dituen, eta gero lehenbiziko Kirieleisonen hitzaren ondoan gauza hura aiphatu, eta espezifikatu behar du.
|
 |