BURU X
Meza Sainduaren ungi entzuteko abisua
Deusik iakin behar badu giristino presunak
Guztiz Meza sainduaren entzuteko athunak.
Hemen bada irakurtzak hitz gutitan emanak,
Hirur lerroetan hirur misterio dauntzanak.
Aphezaren akzionea lehen eta bizirik,
Zer signifikatzen duen gero haren ondotik,
Hirur garrenean gero othoitz eredukoa,
Ontasunen iabeari humillki egitekoa,
Aldarean egiokek Aphezari guardia,
Edirenen duk dutela xoill akordu handia.
Akzione luzeago bada aphezarena,
Ezen bakhotxeko kopla eskribatua dena,
Bethiere doblazakek Aphezak aldarean,
Misterioa osoki akhabatu artean.
Bakhotxean hala bethi egikek errekesta,
Eta miserioaren ereduz adi eska.
Lehenik bada egikek gauza haren galdea,
Eta gero nahi duken dohañaren eskea.
Arrosariokoaren eredura othoitza,
Denboren arauez egin beharko duk bakhotxa.
Meza aitzinean, eta ondoan Iongoikoa,
Othoizturik, konplitzeko eginbide osoa.
Erran misterioetan ago abertitua,
Begiratu behar dela ia aiphatu modua.
Meza saindua entzuteko debozionez arterik,
Ene ustez aurkhitzea gaitz duk hobeagorik.
Bañan sakrifiziotan bata duk jenerala,
Eta berzea duk berriz meza partikulara.
Jeneralean othoizten duk Iauna jeneralki,
Eta partikularean berriz partikularki.
Gehiago aurkhitzen duk edozein ordukoa,
Denboraz gobernaturik baita denborazkoa.
Edozein ordukoa duk zerbaiten galdetzeko,
Orduko beharrak zertzaz baitau premiatuko.
Eta meza denboraren ereduko saindua,
Duk denboren eredura othoizteko Zerua.
Berze Meza ere baduk debozionezkoa.
Debozionezko Meza deitzen diat saindua,
Zer nahi den Iainkoari galdetzeko donua.
Meza haukin hain duk, handi eta hanitz nonbrea,
Nola gauza zeñez egin baiteiteke galdea.
Obligazionezko deitzen diat sakrifizia,
Gauzen ereduz othoitzten noiz baita Iaun handia.
Nola Bazko egunean hilletarik bitztua,
Ene arima faltatik biz resuszitatua.
Meza sainduak ohi tuk obligazionezkoak,
Batzuk Igandetakoak berzeak bestetakoak.
Bi fazoñez gehiago besta burutakoak,
Edo Iainkoaren, edo sainduen izenekoak.
|