BURU I
Itsasoko jende guztiaren othoitzak
Biaia ona egiteko
Untziketak benedika detzatzu Iongoikoa,
Urtan ibilltzeko gure hotz eztakin gogoa.
Aitzitik irabazteko egiguzu grazia,
Gure bizitzeak behar duen gauza guztia.
Arrotzei ere emotezu othoi amudioa,
Tratuaren bitartekoz gure alderakoa.
Eta guri ere iguzu bihotz handiagoa,
Ezen trabaillua eta neke Itsasokoa.
Fiñean biaia ona egiteko grazia,
Egiguzu, uhiñaren Manatzaille handia.
Biaia ona egin dutenean
Iauna eskerra duzula bihotzaren ondotik,
Zeren guardatu gaitutzun perill Itsasokotik.
Eta zeren darokuzun eman irabazia,
Mantenatzeko onhetski geure probe bizia.
Hartarakotz bada, Iainko ontasun egillea,
Gure ganikan duzula milla eskerren nonbrea.
Biaia gaixtoa egitean
Iongoikoa konpli bedi zure borondatea,
Ontasun idekitzean eta ematen berzea.
Ezen Zeru, lurrak zure dire eta Airea,
Nola manera berean lur bihotzeko mea.
Hartarakotz bihur ahal zure borondate Saindua.
Arren bada, Iaun puxanta, orain galdu duguna,
Berze aldi batez itzul akezu ontasuna.
Eta gehiago berret ezakezu doblea,
Hala konsola dadintzat gure gogo tristea.
Aitziñera eztezagun guztiz gal esperantza,
Zeren urean itzatu dugun gaixto helantza.
Hala egikezu Iainko munduaren handia,
Itzultzen darokuzula galdu dugun guztia.
|