BURU XIII
Edozein Sainduren Arrosario komunari hurbilltzenago zaionaz
Abisua
Nola Sainduen bizitzean baita hastea, erdia eta fiña, hala hekin Arrosarioak diferenzia hekin eredura, hirur partetan erraxki berez daitezke.
Eta nola biziaren lehen partea deitzen baita gaztetasuna, berzea gizatasuna: Halaber Arrosaio edo misterio gaztetasunekoak, gizatasun edo adin onekoak, eta zahartasunekoak deit daitezke, misterio edo obra on Sainduak egin tuen eta perfekzione izatu tuen denboren ereduz.
Baldin eta gaztetasunean hasi bazen Sainduki bizitzen, nola Iesus Kristo, Birjina Ama, Iaun doni Ioanes, &c. Misterio lehenak gaztetasunekoak erranen diren propioki. Baldin eta ia adinetan sarthurik nola Magdalena ez hain propioki.
Guztiarekin metaforaz sainduki eraman zuen denboraren lehen partea, deit daiteke gaztetasuna: ondokoa, adin ona: azkena, zahartasuna, diferenzia hauk Saindu guztien arrosariotan zein bere moldez begiratzeko.
Sainduen Arrosarioaren exenplua
Arrosario lehena
Saindu bizi ona Iaunari agindua, ardiats diezadazu grazia, niri ere halaber bizi ona fermuki hari agintzeko.
Saindu promesen obraz konplitzaillea, ardiats diezadazu grazia halaber neure hitzen konplizeko.
Saindu berthuteei iarraikia, ardiats diezadazu grazia, halaber ni ere berthuteei iarraikitzeko.
Saindu bizioa gaitzetsia, ardiats diezadazu grazia, bizioen gaitzetsteko.
Saindu perfekt errendatua, ardiats diezadazu grazia perfekzionea billhatzeko.
Bigarren Arrosarioa
Saindu mirakulluak obratua, ardiats diezadazu grazia, obra onak egiteko.
Saindu ontasunetan irauna ardiats diezadazu grazia ontasunetan irauteko.
Saindu karitatez munduaren gana usatua, ardiats diezadazu karitatea.
Saindu bizitze espiritualaz arthatsua, ardiats diezadazu halaber grazia ni ere hartzaz arthatsu izateko.
Saindu berthuteen exenplua, ardiats diezadazu grazia zure imitateko.
Hirurgarren Arrosarioa
Saindu hilltzera ungi preparatua, ardiats diezadazu grazia, hilltzera ungi preparatzeko.
Saindu grazian partitua, ardiats diezadazu grazia halaber grazian partitzeko.
Saindu Zerura igana, ardiats diezadazu grazia Zerura igateko.
Saindu gloriaz gozatzen zarena, ardiats diezadazu grazia halaber ni ere gloriaz gozatzeko.
Saindu lurrekoen arartekoa, ardiats diezadazu grazia zure digneki othoizteko.
|