www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa  

[1385]

Commune d'Esquiule

Canton d'Oloron

Haur prodigua

 

        1. Gisun batec etzütin bi seme baizic. Gaztenac erran zeron aitari: «Ordü dizü izan nadin ene bürüzagi eta ükhen dezadan diharü. Behar dit jun eta cartiel ikhusi. Pharti ezazü zure huntarzüna eta eman ezazüt ükhen behardüdana. ­ Bai, ene semia, erran zin aitac: nahi dükian bezala. Gachtobat hiz eta pünitüric hizate». Gero tietabat zabal eta, phartitü zin bere huntarzüna eta egin zütin bi pharte bardin.

        2. Hantic egün aphür baten bürin, seme gachtua jun zen herritic fierraren egitez eta adio erran gabe ihuri ere. Igaran zin landa hanitch, oihan, ühaitz, eta jin zen hiri handi batetara, nun despendiatü beitzin bere diharia oro. Hilabete zumbaiten bürin, behar ükhen zütin saldü bere arropac emazte zahar bati eta acordatü mithil izateco: egorri zien alhorretarat astuen eta idien begiratzeco.

        3. Ordin, izigarri malerus izan zen. Etzin haboro oheric ükhen lotzeco gaiaz, ez süric berotzeko hotz eguiten zinin. Bazin zonbait aldiz hain gose handia nun jan beitzütükin aza osto hurac eta früta hurac zuin jaten beitütie urdec ; bena ihurkere etzeron deüsere emaiten.

        4. Gai batez, sabela hütsic, ützi zin bere büria erortera escabela batetan gaña, sogiten zilaric leihotic chorier zuin hegaltatzen beitziren ahinki. Gero ikhusi zin agertzen zelin argizagia eta izarrac, eta erran zin berartan nigarrez: Zola hartan, ene aitaren etchia betheric da mithilez zuñec beitie ogi eta ardu, arrautze eta gazna, nahi dien bezainbeste. Ber denboran, ni, gosez hiltzen niz heben.

        5. Eta arren, jeikiren niz, junenniz ene aitaren edireitera eta erranen derot: «Eguin nin bekhatü bat, kitatü nahi ükhen züntüdanin. Ogen handi ükhen nin, eta behar naïzü pünitü, badakit untsa. Enezazüla deit zure semia, trata nezazü zure mithiletaric azkena bezala. Ogendün izan nündüzün, bena hurtzen nundüzün zütaric hürrün».

        6. Aita bere baratzin zen, bere lilien hurta ürhentzen ari: bijitatzen zütin sagarzic eta mahatsac. Ikhusi zinin jiten biden gañen bere semia izerdiz eta erhautsez oro betheric, zankhoua therresta, doidoia sinhetsi hala ükhen zin. Galthatü zin berartan pünitü behar zinez hala pharcatü behar zeron... Gerocoz, begitan nigarreki, hedatü zerotzan besuc eta haren lephula ithukitez, eman zeron pot handi bat.

        7. Gero jar erazi zin bere semia: deithü zütin bere jentic eta aizuc: «Nahi dit maithatü lehen bezala, haur gachua, erran zeren bildü ziren bezain sarri. Askin pünitüric izan düzü: ihurkere orai egin eztezon mehatchüric. Ziauzte ikhustera: ekhar ezozie bertan jamüseta ejer bat, ezar ezozie ehaztün bat ehin eta oski berric huñetan. Hartzen ahal dükezie ere ollar, ahate, eta erakharten chahal bat ehaiteco hunic: janen eta edanen dizügü algarreki eta eginen besta handi bat».

        8. Mithilec obeditü ziren beren bürüzagiri eta ezari ziren tahalla ederbat mahañen gañen: Ber denboran lehen semia ützültzen zen ihiztecatic bere horeki: «Zuin da arren herots hori? oihü egin zin jüratzez. Uste dit khantatzen ari zidiela heben; eztüzü sobera sarri jin nadin. Erho zireia, ene aita?».

        9. Ez, ene semia, enüc (erho), arrapostü eman zin zaharrac. Hori egiten badüt, boztarioz betheric nizalacoz düc. Khantatzen ari gütüc eta irus gütüc, zeren untsa beitügü zertzaz. Hic nahi ükhenic ala ez, behardükec khantatü hic ere eta alageratü gureki, zeren eta hire anaia zuin hilic beitzen ützüli beita bizila. Sortzen baliz bezala düc: atzo galdüric zia, egün hori diala arra edirenic.

 

Urrutigoïty instituteur

 

        I. u se prononce ou en Basque, ü surmonté d'un tréma, conserve, en Soule, le son de la lettre u en français.

        II . le g conserve toujours le son du g dans gare.

        III. ll et ñ, comme en espagnol, répondent au ill et au gn français.

        IV. s a un son sifflant ­ z a le son doux de l's française.

        V. c et k conservent toujours la même prononciation. Ch rend le ch français comme dans chant. Kh et th ont le son du k et du t suivi d'une aspiration.

        VI. On trouvera dans la traduction plusieurs mots empruntés au français ou au béarnais: c'est qu'ils sont plus fréquemment employés, dans la commune d'Esquiule, que les mots équivalents du vrai basque.

 

aurrekoa