www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1354]

Canton de Tardets

Commune de Lichans-Sunhar

Haour houndusa

 

        1. Gisoun batek etzitizun bi seme baizik. Gastenak erran ziezun bere aitari: «Ordu dizu izan nadin ene buriaren buruzagi, eta ukhen dezadan diharu. Behar dit jouan ahal izan, eta ikhousi ahal ukhen kartiel. Phouchkaka ezazu zoure hountarsuna, eta eman izadazut ukhen behar dudana. — Bai, ene semia, erran zizun aitac; nahi dukian gisa. Gachto bat hiz, eta gaztigatuik izanen hiz». Gero, zabaltuik tieta bat, phouchkakatu zizun bere hountarzuna, eta hartzaz egin bi phouchka bardin.

        2. Guti egunen burian, seme gachtoua jouan zuzun heritik, egiten zialarik jaounaren, eta adio erran gabe ihouri. Igan zizun lur huts hanitch, oihan, uhaitz, eta jin hiri handi batetara, noun igorri beitzian bere sosa oro. Hilabete zounbaiten burian, behar ukhen zitizun saldu bere arropak emazte zahar bati, eta mithil sarthu: igorri zizien alhorretarat, han begiatzea astouen eta idien.

        3. Ordian hanitch maloous izana zuzun. Etzizun haboro ukhen oheik lotzeko gaiaz, ez eta suik berotzeko hotz egiten zianian. Zounbait aldiz hagn gose handia zizun, noun jan beitzutukian aza eta frutu gastatu ourdek jaten zutien hourak, bena ihourk etziozun deus emaiten.

        4. Gai batez, sabela hutsik bere buria utzi zizun hoki batetan gagna erortera, so zelarik tchori arhinki hegaltakatzen zirener. Gero, ikhousi zitizun agertzen zelian argizagia eta izarrak, eta bere beithan igaran zizun, nigarrez zagouelarik: «Hantche, ene aitaren etchia betherik duzu michkandiz, zougnec beitie ogi eta ardou, arraoutze eta gazna nahi dien bezagn beste. Ber denboran, ni, gosez hiltzera nouazu heben.

        5. Arren, jaikiko nuzu, jouanen nuzu ene aitaren edireitera, eta erranen diot: Bekhatu bat egin nizun nahi ukhen zuntudanian utzi. Ogen handi ukhen nizun, eta behar naizu gaztigatu, badakit ountsa. Enezazula dei haboro zoure semia, sogidazu zoure azken mithilai bezala. Ogendun izan nunduzun, bena esmeiatzen nunduzun zutarik hurrun».

        6. Aita bere baratzian zuzun, bere lilien hourta urhentzen ari: kousidatzen zitizun sagartziak eta aihenak. Ikhousi zianian bere semia biden gagnen jiten, izerdiz eta erhaoutsez betherik, zankhoua therresta, bortcha sinhetsi zizun. Bere buriari galthatu zizun behar zianez gaztigatu, ala behar zeion pharkatu... Azkenian, nigarrak begian, hedatu ziotzun besouak, eta bere buria egotchirik haren lephoula, eman ziozun pot handi bat.

        7. Gero jar erazi zizun bere semia; deithu zitizun bere etchekoaak eta aizouak. Bildu ziren bezagn sari, erran ziezun: «Nahi dit maithatu lehen bezala, haour gachoua. Aski gaztigatuic izan duzu; ihourkere, orai eztezala mehatcha. Tziaouste haren ikhoustera; ekhar ezozie bertan camisola berri bat, ezar ezozie erhaztun bat erhian, eta oski berri elibat hougnetan. Hartzen ahal dukezie ere ollar, ahate, eta ekharten chahal erhaiteco houn den bat. Edanen dizugu, janen algarreki, eta eginen besta handi bat».

        8. Michkandiek sinhetsi zizien bere buruzagiari, eta ezari mahagn oihal eder bat mahagen gagnen. Ber denboran, seme gehiena arra jiten zuzun ihizetik bere tchakurreki: «Zer da arren herots haou? oihu, egin zizun bourhaoueki. Ouste dit khantuz ari zidela heben; eztuzu goiz egi arra jin nadin. Eho ziadia, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia enuk erho, arrapostatu zizun zaharrak. Hoi egiten badut, boztarioz betherik nizalacoz duk. Khantatzen diagu, eta irous gutuk, zeren badiagu zertzaz. Nahi ala ez, behar dukek, hik ere, khantatu goureki, eta boztariotan sarthu, zeren hire anaie hil zena arra phiztu duk. Sorthu beiliz bezala duk. Atzo galdurik zian, egun haou diala arra edirenik».

 

L'Instituteur,

F. Hastoy

 

Notes explicatives pour la lecture de la traduction

        Les voyelles a, i, o, u se prononcent toujours comme en français.

        La voyelle e a toujours le son de lfrançais.

        Lorsque deux voyelles se trouvent réunies, chacune d'elles conserve le son qu'elle possède isolément, excepté pour la voyelle composée ou, qui se prononce comme en français.

        Les voyelles réunies ai se prononcent a-i —————————— ei ——————- e-i —————————— oi ——————- o-i —————————— ui ——————- u-i c ne s'emploie que devant h, pour fermer le ch français.

        Le g a toujours le son dur, même devant e et i.

        Le j se prononce comme en français.

        k s'emploie pour représenter le son dur de c ou de q. Cette lettre, suivie de h, forme un son complexe, dans lequel le son dur c est suivi d'une aspiration. Il en est de même de p suivi de h.

        Le s en basque a deux sons distints: le son sifflant, qui est représenté par s, et le son doux, correspondant du ç français, rendu par z.

 

aurrekoa hurrengoa