www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1256]

Canton de Mauléon

Commune de Chéraute

 

        1. Gizon batec etzizun bi seme baïzic. Gaztenac erraïten diozu bere aïtaï: «Ordu duzu izan nadin ene buiaren buruzagi eta ukhen dezadan diharu. Behar dizu joun ahal nadin eta ikhous dezadan bazter. Partaja ezazu zoue hountarzuna, eta emanezadazut ukhen behar dudana. — Baï, ene semia, dio aïtac; nahi dian bezala. Gaïchto bat hiz eta punituic izanen hiz». Gero zabaltziarekin tieta bat, phartitu zizun bere hountarzuna eta hartaïc egin zizun bi pharté bardin.

        2. Hantic egun gutien buïn, seme gaïchtoua joun zuzun herritic fierraena egitez eta erran gabe adio ihouri. Trebesatu zizun hanitch landa, oïhan, uheitz eta jin zuzun hiri handi batetara, noun despendiatu beïtzin bere diharia oro. Zoumbaït hilabeteren burian, behartu ziotzun saldu bere aropac emaste zahar bati eta bere buia logatu baïlet izateco: igorri zizien alhorretat han beguiatzeco astouen eta idien.

        3. Ordin, izan zuzun hanitch maleous. Etzizun haboro ukhen oheic lotzeco gaïaz, ez eta ere suic beotzeco hotz egiten zinin. Bazizun zoumbaït aldiz gosia haïn handi janen beïtzutin ourdec jaten dutien aza osto eta frutu hiotu houac: bena ihour ere etziozun deusere emaïten.

        4. Arrats batez, sabela hutsic, utzi zizun bere buïa eortera cacheta baten gagna, so egiten zilaïc leïhotic tchoïer zouïgn hégaltatzen beïtziren ahinzki. Geo ikhousi zizun zelin agertzen argizagia eta izarac eta bere buïaï erran zizun nigarretan: han, ene aïtaen etchia, betheic duzu michcandiz zouignec beïtie ogi eta ardou, arraoutze eta gazna, nahi dien bezaïn beste. Demboa hartan, ni hiltzen aï nuzu gosez heben.

        5. «Eh bien, jeikico nuzu, jounen nuzu ene aïtaen edireïtera eta erranen diot: egin nizun bekhatu bat, nahi ukhen zuntudanin kitatu. Ogen handia ukhen nizun, eta behar naïzu punitu, hori bazakit ountza. Ene zazula haboro deith zoure semia, trata nezazu seme azquen baïleta bezala. Ogendun izan nunduzun, bena ehelegatzen nunduzun zutaïc hurrun».

        6. Aïta bere barratzian zuzun lilien arroshat urhentzen: aï zuzun sagartzen eta mahatsen bijhitatzen. Ikhousi zinian bidiaen gagnen bere semia oro gordeïc izerdiz eta errhaützez, therestatzen zilaïc zankhoua, bortcha sinhetsi ahal ukhen zizun hoï. Bere buïaï galthatu zizun behar zinetz punitu ala behar zen pharcatu... Azquenin nigarrac begietan, zabaltu ziotzun besouac, eta jaousten zelaïc haren lephoula, eman ziozun pot handi bat.

        7. Gero jarazi zizun bere semia; deithu zititzun bere jentic eta aïzouc: «Nahi dit hoï maïthatu lehen bezala, gaïcho haoürra, eran ziezun juntatu zienin. Izan duzu aski pounituic: ihourc ere ez dezón egin oraï erreprotchu bat ere. Tzaïste horren ikhoustea; ekharezozie bertan casabet ejher bat, ezarezozie erhaztun bat erhin eta oski berrielibat zankhouetan: Ahalco tutzie ere hartzen oillar, ahate, eta ekharten chahal bat houn dena ehaïteco: edanen dizugu, janen alkharrekin eta eginen besta handi bat».

        8. Baïletec sinhetsi zizien been buruzagia eta ezarri zizien tahailla eder bat mahagnen gagnen. Ber phuntin seme gehiena utzultzen zuzun ihizeic bere tchakhurreki: «Zer othe da heots hoï? oïhu egin zizun juatzen zilaïc. Ouste dit cantatzen duziela heben; ez duzu goïzegi arrajin nadin. Ertzo zieya, ene aïta?».

        9. «Ez, ene semia, enuzu hala, arrapostu eman zizun zaharrac. Egiten badut hoï, hori duzu bostaïoz betheic nizalacotz. Khantatzen dizugu eta ious gutützu, ceren eta beïtugu ountza zertzaz. Nahi baduc edo ez, behar ukhenen duc khantatu hic ere eta alageatu gouekin, ceren eta hire anaïe hilic zena arrajin beïta bizilat. Sortzen balitz bezala duc: atzo galduic zia, egun horduc edienic».

 

L'Instituteur de Chéraute (Bourg),

J. Errécart

 

aurrekoa hurrengoa