|
[1205]
Canton de Saint Jean-de-Luz
Commune de Biriatou
Haur prodigua
1. Guizon batec etzituen bi seme baizic. Gaztenac erran zuen bere aitari: «Dembora da izan nadin nere nausi eta izan dezadan diru. Behar dut gan ahal izan eta toquiac icusi. Partaya zazu zure ontasuna, eta ekazu izan behar dudana. Bai, nere semia, erran zuen aitac; nahucan bezala. Gaisto bat haiz eta punitua izaen haiz». Guero, idequitziaequin tiroir bat, partayatu zuen bere ontasuna, eta eguin bi pusca berdinac.
2. Egun gutic onduan, seme tzarra gan zen herritic eguitiarequin fierraena, eta adioric erran gabe nehori. Trebesatu zituen larre ainhitz, oihanac, erriberac eta etorri zen hiri handi batetarat nun gastatu baitzuen bere diru guzia. Zembait illabeteren buruan, saldu behar izan zituen bere puscac emastequi zahar bati, eta bera eman mutill izateco; igorri zuten landetarat idiac eta astuac han zaintzeco.
3. Orduan arras malurus izan zen. Etzuen guehiago oheric gabaz lo eguiteco, ez suic berotzeco hotz eguiten zuenian. Hain gose zen batzuetan yaen baitzituen ongui zerriec yaten tuzten fruitu usteldu eta aza hosto hec; bainan nehorc etzion deusic ematen.
4. Arratsalde batez, tripa hutsa, utzi zen erortzeat alqui baten gainerat, beiratziaequin leihotic choriac arinqui airatzen zienac. Guero icusi zituen aguerzen zeruan illarguia eta izarrac, eta zion nigarretan. Hantche, nere aitaren etchia betia da sehiz dutenac ogui eta arno, arroltze eta gasna, nahuten bezenbat. Dembora hortan, ni, gosiac hiltzen nago hemen.
5. Ebien, altchatzerat noa, gaen naiz nere aitaren causitzerat eta erraen diot: Eguin nuen becatu bat, zu quitatu nahi izan nuenian. Falta handia izatu nuen eta behar nauzu punitu, badaquit ongui. Ez nazazula deitu gueiago zure semia, trata nazazu zure sehietaric azquenecua bezala. Faltadun izatu nintzen, bainan sofritzen nuen zure danic urrun.
6. Aita bere baratzian zen, bere loriac arrosatzen finitzen; bisitazen zituen sagarrac eta mahatsac: Icusi zuenian bidiaen gainian, bere semia etortzen dena estalia izerdiz eta herrautsez, zangua herrestan, a penaz sinhets zezaquen. Galdetu zuen bere buruari punitu behar zuen edo barkhatu behar zion... Anfin, nigarra beguietan, zabaldu zaizcon besuac eta harren lephorat eroriz eman zion musu gozo bat.
7. Guero yarreezi zuen bere semia; deitu zituen bere yendiac eta auzuac: «Maithatu nahut lehen bezala, haur gaichua, erran zioten bildu zirenneco. Asqui punitua izatu da; nihorc orai etzaiola eguin erreprotchuric batere. Zatozte icusterat; ekharrozue laster maipulis pollit bat, emozue erraztun bat erhian eta zapata berri batzuec zanguetan. Hartzen ahal tutzue ere ollarbatzuec, ahatebatzuec eta ekhartzen chaal bat ona hiltzeco; edaterat goazi, yaterat elcarrequin eta eguiterat besta handi bat».
8. Sehiec obeditu zuten beren nausiari eta eman zuten dafalla eder bat mahainaren gainian. Memento berian, seme zaharrena heldu zen ihizitic bere zacurrequin: «Zer da bada harroots hori? Oihu eguin zuen yuramentuca hari zelaric. Uste dut cantatzen duzuen emen, ezta lasterregui etor nadin. Errua zare, nere aita?».
9. «Ez, nere semia, eznauc ala, errespunditu zuen zaharrac. Eguiten badiat ori, duc bozcarioz betia naizelacotz. Cantatzen diau eta urus gaituc, zeren baitiagu ongui zertaz. Hic nahi edo ez, beharco duc hic ere cantatu eta bozcariatu gurequin, zeren hire anaia illa zena berriz etorri baita bizirat. Orai sortu balitz bezela duc. Atzo galdua zucan, egun horra arrapatua».
L'Instituteur,
Bonnet
|
|