|
[1286]
Commune de Garris
Canton de Saint-Palais
Haur galdia
(Dialecte Bas-Navarrais)
1. Gizon batec etzitien bi seme bezic. Gaztenac erran zien bere aitari: «Ordu da ene nausia izan nadin eta dihuretan sar nadin. Nahinuke hementic yoan eta bazterrac ikusi zure huntasuna beheichzazu eta eman ukan behardutan hura. Bai, ene semia, erraiten du aitac. Gaichto bat hiz eta gaztigatia izain hiz». Gero tiret bat, zabal ziarekin, bere huntasuna beheichi zien eta egin zien hartaz bi puchi berdinac.
2. Hantic guti egunen burian, seme gaichtoa herritic yoan zen balentria handian, eta nihuri agur egin gabe. Curritu zitien larre, oyhan, erreca biziki eta sartu zen hiri handi baterat nun ere bere dihuria chahutu bitzien. Zunbeit hillabeteren burian, bere hatiac saldu ukhan behar zitien emazte atso bati eta sartu zen muthil; igorri zuten elgetarat astoen eta idien beiratzeco.
3. Ordian biziki gaizki izan zen. Etzien gehiago oheric lo egiteco gauaz, ez suic berotzeco hotz egiten zienian. Hain gose chamina zien zunbeit aldiz, nun urdec yaten tuzten aza osto eta frutu ustel hec, yanen bitzituen: bainan nihoren ganic etzuen frits bat ukaiten.
4. Ats batez, sabela hutsa, utzi zuen bere buria alki baterat erorzera, soiten zielaric lehoitic ahinki hegaldaca ariziren choriac. Gero ikusi zitien argizaitia eta izarrac zeilian agertzen eta erran zien nigarretan zagolaric: Hanchet, ene aitaren etchia betia da sehiz ogian eta arnoan, arolzetan eta gasnan, asian direnac. Ni, denbora berian gosez hilzen ari niz hemen.
5. Beraz, yekico niz ene aitaren ganat yoanen niz eta erranen dacote: Huts bat eginien zurekilatic behechi ninzanian. Obendun handia izan ninzan eta behar nuzu gaztigatu, badakit unza. Enezazula gehïago zure semia izengla, ibil nezazu zure azken muthila bezala. Obendun izan niz, bainan aiharzen ninzan zure ganic urrhun.
6. Aita baratzian zen, bere lilien urtatzen bururatzen: sagartzen et mahatsen soiten arizen. Noizere ikusi baitzien, bidiaren gainian, bere semia arras izerdiz eta erhautzez betia, zangoa herestan, etzuen aise sinhetsi. Bere buriarekin ari izanzen heia behar zirenez gaztigatu edo barkhatu. Azkentan, nigarrac begiretan, hedatu zascon besoac, eta lephotic lotziarekin eman zacon pot gozo bat.
7. Gero yarriaraazi zien bere semia; etchecoer eta aizoer oihu egin zien: «Lehen bezala nahi dut maitatu, gaizo haurra, erran zien horier, bildu zirenian. Aski gaztigatia izan da: orai nihorc ez gaizkiric erran horri zatozte ikusterat; ekhar zakozie laster chamar pullit bat, ezhar zakozie ehaztun bat erhian eta oski berriac hoinetan. Hartico ahalzue oraino oilar eta ahate eta yinaaz aratche bat hilzeco huna: edanen, yanen dugu elgarekin eta phesta handi bat eginen».
8. Beren nausia obeditu zuten muthilec eta ezarri zuten dahail eder bat mahanaren gainean. Denbora berian, seme geihena, izulzen zen ihizitic bere ihiztorrekin: «Zerda beraz calapita hori? Oihu egitendu, arnegatux. Uste dut kantuz ari zirezten hemen; ez niz goize ethorzen. Erhotia zirea, ene aita?».
9. «Ez, ene semia, ez niz hala, ihardesten dio zaharrac. Hori egiten dut zeren bozcalenzia osaan bainiz. Kantuz ari gira eta allegrantzian gira, zeren hala gertatzen bita orena. Nahi edo ez, beharcoduc hic ere kantatu eta allegeratu gurekin, zeren hire anaya hila zena bizirat itzuli duc. Sortzen bezala duc: atzo galdia zucan, egun hor duc arra hatzemana».
L'Instituteur,
Laulhère
|
|