|
[1214]
Canton d'Ustaritz
Commune de Halsou
Haur hondatzailea
1. Guizon batec etzituin (ez zituin) bi seme baizic. Gaztenac erran zion bere aitari: «Ordu da izan nadin neure buruaren yabe, eta ukhan dezadan diru. Yoan ahal behar dut, eta ikhus dezadan berri. Zathi zazu zure onthasuna eta eman dezadazu heldu behar zautana. Bai, ene semea, dio aitac, nahi duyan bezala. Gaichto bat hiz, eta gaztigatuia izanen hiz». Guero idekiric tireta bat zathitu zuin bere onthasuna eta eguin zituien hartaric bi zathi bardinac.
2. Egun gutiren buruan, seme gaichtua yoan zen herritic, buruia goraric eta ikhus artio erran gabe nehori iragan zituien hainitz larre, oyan, ibaia, eta yo zuin hiri handi batetara, non chahutu baitzuien bere diru guzia. Cembeit hilabetheren ondoan, saldu behar izan zituien bere soinekoac emazte chahar bati, eta bera yarri sehi: Egorri zuten landetarat han zaintzeco astoac eta idiac.
3. Orduian izan zen guziz dohacabe. Etzuien (ez zuien) ukhan guerostic oheric gabaz lo eguiteco, ez eta suric berotzeco hotz eguiten zuienian. Batzuietan hain gose handia zuien, non gogotic yan baitzitzazkien halaco aza hosto eta fruitu ustel cherriec yaten dituzten hec; bainan nehorc etzioen (ez zioen) deus emaiten.
4. Arrats batez tripa hutsic, utzi zuien bere buruia erortzera alkhi baten gainerat, leihotic behatzen ziotela chorier, zoinac hegaldaka baitzohazin arinki. Guero ikhusi zituien aguertzen zeruan ilharguia eta izarrac, eta bere baitan erran zuien nigarrez: Hara han ene aitaren etchia bethia da sehiz, zoinec baitute ogui eta arno, arroltze eta gasna nahi duten bezembat. Dembora berian ni hemen gosez hiltzen hari niz.
5. Heia bada, chutituco hiz, yoanen niz ene aita gana, eta erranen diot: «huts handi bat eguin nuien, zu utzi nahi izan zintuanian. Hoben handi bat izan nuien, eta behar nuzu gaztigatu, ongui dakit. Enezazula (ez nezazula) gargoitic deith zure semea, erabil nezazu zure sehiric azkena bezala. Hobendun izan niz, bainan atsecabetan nintzen zutaric urrun».
6. Aita bere baatzian zen, bere lili hondarrac urztaturic zituiela: harizen ikhusten saar hondoac eta mahatsac. Nabaritu zuienian bidian heldu bere semea dena izerdiz eta herrautsez estalia, zangoac herrestan zabilala, doi-doia sinhetsi ere ahal zuien. Bere baitan zarabilan gaztigatu behar zuienetz ala barkhatu behar zionetz... Azkenian, nigarra beguietan, zabaldu ziotzin besoac, eta lephora eroric, eman zion musu handi bat.
7. Ondoan yarrarazi zuien semea, deithu zituien etchecoac eta auzuac: «Nahi dut maithatu aintzinian bezala haur gaichoa, erran zioten bildu ziren bezen laster. Aski zehatuia izan da: nehorc orai eztezola eguin errantzukeric batere. Zatozte ikusterat: ekar dezozuie berehala soineco eder bat, ezar dezozuiye erheztun bat erhian eta oinetaco berriac oinetan. Hartzen ere ahal ditutzuie, oilar eta ahate, eta ekhar aratze hiltzeco on den bat: bagoazi edatera elgarrekin yatera, eta phesta handi baten eguitera».
8. Sehiec eguin zuten bere nausiaren nahira eta ezarri zuten dafaila eder bat mahainian. Ordu berean seme guehiena bihurtzen zen ihizitic bere chakurrekin: «Cer da bada harrabots hau, erraiten du oihuka eta burhoka? Uste dut cantuz hari ziretela hemen. Ezta (ez da) lasterregui bihurtu bainiz. Erhotu zira, aita?».
9. «Ez ene semea, ez nuc zoratuta, ihardetsi zion aguriac. Hau eguiten badut, eguiten diat zeren bozkarioz bethia bainiz. Kantuz gaozic eta bozic gaituc, ezen badiagu zergatic. Nahi baduc edo ez, beharco duc hic ere kantatu eta gurekin atseguin hartu, zeren hire anaya hila zena bihurtu baita bizirat. Sorthu balitz bezala duc: atzo galduia zuian, huna nonden egun hatzemana».
L'Instituteur de Halsou,
J. M. Etcheverry
Remarques
1. Il est impossible de rendre exactement certains sons basques par l'orthographe ou les caractères français. Par ex.: l'«enfant» du titre ne peut s'écrire en basque qu'ainsi: «haur» qu'on prononce non ha our, mais «hoeur» comme s'il n'y avait qu'une seule syllabe.
2. En basque, comme en espagnol, u se prononce ou. s se prononce j. Exemple: sagua (souris) doit être lu: jagoua.
3. Dans le basque a et i ne forment jamais é, mais bien aï comme si i était surmonté d'un tréma. Ex.: bai (oui) se prononce baï. Aita (père) se prononce aïta; également oi se lit oï; eu se lit eou; au se prononce aou et non o; ei se lit eï; c'est-à-dire que chaque lettre, même dans les voyelles assemblées ou composées, se prononce distinctement. En d'autres termes, dans ce dialecte, ou plutôt cette «langue», les diphtongues au, oi, eu, ai n'existent pas.
|
|