www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1238]

Commune d'Isturits

Canton de Labastide-Clairence

Haur prodigoa

 

        1. Guiçon batec etcuén bi sémé baicic. Gazténac erran çacon béré aitari: «Dembora da içan nadin neuré nausi eta içan déçdan dirua. Béhar niz yoan ahal içan eta ikhus déçadan campagna. Pharti çaçu çuré onthasuna, eta émadaçu nic béhar dudana. ­ Ba éné séméa, erran çacon aitac, nahi ducan béçala. Gaichto bat hiz eta punitua içanen hiz». Guero tiranta bat idokiric, phartitu çuén bere onthasuna eta eguin çuen bi pharté bardinac.

        2. Egun gutiren ondotic, sémé gaichtoa yoan cen herritic fiérraréna éguinez, eta adio erran gabe néhori. Trébésatu cituén anhitz oihan, haiztéac, ur errécac, eta yin zen hiri handi batetara, nun béré diru gucia despendatu baitçuén. Çombait hilabethéren buruan, saldu behar ukhan cituen béré phuscac emazté çahar bati eta aloïtu sehi iàaïteco: igorri çuten landeratar astoen eta idien çaintcera.

        3. Orduan biciki maluru içan cen. Etçuen nahiago oheric içan atsetan lo éguiteco, ez eta suric berotcéco hotz eguiten cuénéan. Çombait aldiz hain gosé handia çuen yan baitzukeen(??,) gogotic aça hosto hec eta fruta usteldu hec urdec yaten diuztenac bainan nehoc deusez çacoten émaiten.

        4. Arratsaldé batez, tripa hutsa, bere burua érortcérat utci çuen chedéla baten gainérat so éguiten çuelaric lihotic chorier çoinac hegaldatzen baitciren arinki, Guero ikhusi çuen aguertcen céruan arguiçaria eta içarrac, eta erran çuen nigarrez ari celaric: Hantchet, éne aitaren etchea béthea da muthilez çoinec baitute oguia eta arnoa, arrotcéac eta gasna, nahi duten becembat. Dembora hortan, ni goseac hiltcen ari nu hemen.

        5. «Beraz, chutituco niz, yoanen niz éné aitaren hatcémaitera eta erranen dacot: Eguin nuen bekhatu bat çu kitatu nahi ukhan cinitudanéan. Hoben handia içan nuen, eta behar nuçu punitu, badakit ontsa.Guéhiago ez néçaçula çuré sémé deitha, trata néçacçu çuré azken sehia beçala. Hobendun içan nintçan, bainan péritzen ari nintçan çutaric urrun».

        6. Atia bere baratcéan zen, bere lilien, ihitatcen finitcen ari: bisitatcen cituen sagartciac eta mahatsak. Noiz eta ikhusi baitçuen yiten bidearen gainéan béré séméa dena estalia icerdiz eta erhautsez, çangoa herrestatuz, doïdoya ceçaken sinhets. Galdez égon cen béré buruari punitu behar çuenez ala barkhatu behar çacon.... Afin, nigarra béguiétan, besoac hedatu çazcon, eta erortcen celaric haren lephorat eman çacon pot handi bat.

        7. Guero yar araci çuen béré séméa; deithatu cituen béré yendeac eta auçoac: Nahi dut maithatu lehen beçala, gaicho haurra, erran céén elgarretarat bildu cireneco. Aski punitua içan da: guehiago nehoc ez déçola erreporchuric eguin. Çaizte ikhustera: ekharraçocué fité mapulis poïllit bat, éçarracoçué erhaztun bat erhian eta çapéta berriac çangoetan. Hartuco ahal dituzué éré oilarrac, ahateac eta yoaiten ahalco ahatché on bat hiltcéco: édanen dugu, yanen elgarrekin eta phesta bat handi bat eguinen.

        8. Séhiec obéïtu çuten béré nagusiari eta eçarri çuten dafaila eder bat mahainéan. Dembora béréan, sémé çaharréna itçultcen cen ikicitic bere chakhurrekin: «Cer da bada arrabots hau? oihu éguin çuen yuramenturekin. Uste dut khantuz ari cirezten hemen; ez da goicegui itçuli içan nadin. Erhotu cirea, éné aita?».

        9. «Ez, éné séméa, ez nuc hala, arrapostu eman çuen çaharrac. Hori eguiten badut, ceren allégrantciaz bethea bainiz. Khantuz ari guituc eta uros guituc, écic badiguc certaz eguin. Hic nahi ukhan deçacan ala ez, eguin beharco duc khantu hic ere, eta aleguera hadin gurekin, ceren hire anaya hila céna itçuli duc bicira. Sortcen yin balitz beçala duc; atço galdua cian, egun horra berriz hatcemana».

 

L'instituteur

P. Etchégoïnberry

 

Observations

        En basque on pronounce toutes les lettres séparément, même celles finales, excepté le mot gui qui se prononce comme en français.

        - La lettre u se prononce ou - Le mot au - - ——- a-ou - La lettre s a la même prononciation que dans la langue espagnole.

        - Le mot em se prononce éme et en ène - Le mot im et in - ime - - ine - - - ai se prononce a-i comme si la lettre i serait surmontée d'un tréma.

        - - - oi - - o-i id - La lettre h est toujours aspiré (sic)

        - Le mot ph se prononce pehe - La lettre z —— comme la lettre s en français - Tous les e sont fermés On a fait surmonter la plupart des e d'un accent aigu, contrairement à la règle orthographique basque afin de pouvoir éviter au lecteur l'embarras sur la prononciation.

 

aurrekoa hurrengoa