www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1309]

Canton d'Iholdy

Commune de Lantabat

L'enfant prodigue

Traduction dans le basque

 

        1. Gizon batec etzuen bi seme baizic. Gaztenac erten daco bere aitari: «Dembora da ene buriain nausi itzan nadin eta ukhan dezadan dihuru. Yuan beharco niz hementic eta behar dut ikhusi kartier. Pharti zatzu zure ontasuna eta eman dezadazut ukhan behar dutana. ­ Bai, ene semia, erten du aitac: nahi ducan bezala.Gaichto bat hiz eta izanen hiz punitia». Gero zabalzen duelarik tienta bat, phartitzen du bere ontasuna eta egiten du bi pharte bardinac.

        2. Zonbeit egunen burian, seme gaichtua yaun zen herritic eguiten zuelaic azkarraina eta adioric erran gabe nehori. Kurritu zuen mendi biphil anhitz, oihan, erreca eta yiten da hiri haundi batetara, nun despendiatzen beitu bere sos guzia. Zonbeit hilabetein burian, behar ukhan zituen saldu bere arropac emazte zahar bati eta yarri zen soldatan muthil izaiteco: igorri zuten alhorretarat asto eta idi zaintzerat.

        3. Orduan itzan zen arras malerus. Etzuen gehiago oheik lo eguiteco, ez suic berotzeco hotz eguiten zuenian. Bazuen zombeit aldiz hain gosse haundia yan beitzuzken gogotic aza eta fruitu usteldu urdec yaten tuzten hec, bainan nehorc etzakon emaiten deus.

        4. Astiri batez sabela hutsik, uzten du bere buria erortzera escabela baten gainerat so eguiten duelaric leihotic chorier zoinac airian beitzabilzan ahinic. Gero ikhusten ditu agertzen zeruan arguizagia eta itzarrac erten du bere baithan nigarrez dooloric: Han, ene aitain etchia bethia da muthilez, zoinec beitute ogi eta ano, arrolze eta gasna nahi duten bezambat yan. Dembora berian ni hilzen ari niz hemen gosez.

        5. «Ebien! Chutitzea noa, yuanen niz ene aiteran khaussitzera eta erranen dakot! Egin nuen bekhatu bat noiz eta ere nahi ukhan beitzintudan kitatu. Ukhan nuen oben haundia eta behar nuzu punitu badakizut untsa. Ez nezazula geyhago deitha zure semia, trata nezazu zure azken muthila bezala. Obendun nintzan, bainan patitzen nuen zutaric urrun».

        6. Aita baratzian zen finizen ari bere lilien ihistatzen: bisitatzen zituen sagartziac eta mahatsac. Noiz eta ere ikhusi beitzuen yiten bidearen gagnian bere semia, guzia estalia izerdiz, eta erhausez, herrestan zangua, ahal ukhan zuen doidoia sinhetsi. Bere baithan galdegin zuen behar zuenez punitu ala behar zakon barkhatu. Anfin, nigarrac beguietan hedatzen dazco besuac, eta lotzen zakolaric lephotic emaiten daco pot haundi bat.

        7. Gero, yarrazten du bere semia; deithatzen ditu bere yendiac eta auzuac. «Nahi dut maithatu lehen bezala, gaicho haurra, erten dee bildu dieneco. Itzan da aski punitia: nehoc orai ezdezakotela egin erreprochuric. Yin ziezte ikhustera, ekharrakozie fite barneco poillit bat, ezarrakozie ehaztun bat eyhian eta zapata berriac zanguetan. Ahal dukezie ere hartu oillarrac, ahatiac eta aatche bat hun dena hilzeco: edan dezagun, yan elgarrekin eta egin besta haundi bat».

        8. Muthilec obeditzen dute beren nausiari eta ezartzen dute dahailla eder bat mahagnaren gagnian. Memento berian seme geyhena itzulzen zen ihitzitic, bere chakhurrekin: «Zer da beraz azanz hau? Oihu eguiten du sacreka ari delaric. ­Uste dut khantuz ari zieztela hemen? Ez duzu goitche itzul nadin. Erhotu zirea ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez nuc hala, errepostu emaiten du zaharrac. Egiten badut hola, zeren eta bethia beiniz plazerrez. Khantatzen diagu eta irus gituc, ezen badiagu zertaz. Nahi ukhan dezakan ala ez, beharco duc khantatu hic ere eta gozatu gurekin, zeren hire anaya hila zena, itzuli duc bizirat. Orai sorthia baliz bezala duc: atzo galdia zukan, egun huna nun den hatzemana».

 

H ré Paguéguy

 

aurrekoa hurrengoa