www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1207]

Canton de St Jean-de-Luz

Commune de Guéthary

Haur prodigoa

 

        1. Guizon batec ez cituen bi seme baicic. Gastenac erran cion aitari: «Dembora da nausi izan nadin eta dirua izan dezadan. Behar dut gan eta tokiac ikhusi. Partizazu zure onthasuna eta eman nauzu nere izaitea. — Ba, nere semea, dio aitac; nahidukan bezala. Gaichtaguin bat haiz eta pugnitua izanen haiz». Idekitcen du tireta bat eta partitcen bere izaitea bi pharte igualetan.

        2. Egun cembeiten ondoan, seme tzarra gantzen herritic fierrarena eguinez, eta nihori adioric erran gabe. Trebessatu zituen hagnitz larre, oihan, arribera, eta ethorri cen hiri handi baterat, nun despendatu baitzuen bere sosa. Cembet hillabetheren buruan, saldu behar izatu zituen bere arropac emazte chahar bati eta bera alokatu muthil izateko: egorri zuten landetarat astoen eta idien zaintzeko.

        3. Orduan, arras maluros cen. Etzuen guehiago oheric gabaz lo eguiteko, ez eta ere surik hotz cenean berotzeko. Cembeit aldiz zuen hain gosse handia, nun yanen baitzituen zerriek yaten tuzten aza hosto eta fruitu ustelduac.

        4. Gau batez sabela hutza, bere nahitarat erortcen da kadira baten gainerat, behatzen duelaric leihotic, arinki airatzen diren chorieri. Guero ikhusi cituen ceruan aguertzen ilharguia, eta izarrac, eta erran zuen nigarrez: Han, nere aitaren etchea bethea da sehiz ceinec baitute ogui eta arno, arrotze eta gasna nahi duten bezembat. Dembora berean ni hemen gosez hiltcen hari.

        5. Beraz, altchatuko naiz eta ganen nere aitaren ganat; erranen diot: «Bekhatu eguin nuen zu utzi nahikatu cintudanean. Badakit falta handi nuela eta behar nauzu gaztigatu. Ez nazazula deit guehiago zure semetzat; trata nazazu zure azken cerbitzarietaric bat bezala. Faltadun nintcen bagnon sofritcen nuen zutaric urhun».

        6. Aita bere baratcean cen, eta loreac urtaturic bisitatcen cituen sagar ondoac eta mahatsac. Ikhusi zuenean bidearen gainean bere semea heldu, icerdiz eta herrautsez dena estalia, zangoa herrestatuz, doyetan sinhetsi ahal izatu zuen. Galdatu zuen bere buruari, behar othe zuen gaztigatu ala barkhatu. Azkenekotz nigarra beguietan hedatu ziozkan besoac eta lephotic lothuz eman cion musu handi bat.

        7. Guero bere semea yarrarazi zuen; deithu zituen bere etchecoac eta hauzoac: «Maithatu nahi dut aitzinean bezala, haur gaichoa, erran zioten bildu ziren pontutik. Aski gaztigatua izatu da; orai nihoc ez dezon erreprotchuric eguin. Zatoste hunen ikhusterat; ekharrozue laster beztimendaric ederrena, emozue erhaztun bat erhian eta zapata berriac oinetan. Hartcen ahal tutzue, oilar, ahate eta chahal on bat eta erematen hiltcerat. Janen eta edanen dugu elgarrekin eta besta handi bat eguinen».

        8. Muthillec obeditu zuten beren nagusia eta eman zuten dafailla eder bat mahagnaren gainean. Memento hartan premua helducen ihizitik bere zakhurrekin: «Cer da bada harramantza hau? erraten zuen yuramentuka. Iduritcen zait hemen khantatcen duzuela? Ez da goizeguy ethor nadin. Aita, erhotu zare?».

        9. «Ez, nere semea, ez naiz erhotu, erran zion aita zaharrac. Hola banaiz, allegrantziaz bethea naizelakoan naiz. Cantatcen dugu eta uros gare, zeren arrazognac baititugu. Hic ere beharko duc, nahi edo ez, gurekin cantatu eta alegueratu, zeren hire hillacen anaya phistu baita. Berriz sorthu balitz bezala: atzo galdua cen eta horra egun hatchemana».

 

B. Cazebonne

 

Notes

        1. Dans notre idiome local, toutes les lettres se prononcent. Ainsi le son composé oi se prononce oï, chaque voyelle laissant entendre un son distinct. Dans la consonne double ph, qui n'existe pas en basque, les deux consonnes doivent être articulées séparément, l'h étant aspiré.

        2. La voyelle e n'est jamais muette; elle répond toujours à lfermé français.

        3. La voyelle u se prononce toujours ou; elle est muette dans les syllabes gue, gui.

        4. La consonne s se prononce à peu près comme l's double en français. Cependant sa prononciation véritable ne peut se rendre par écrit: il faut l'entendre de la vive voix d'une personne parlant bien la langue.

        5. La consonne z a le son de l's dur.

 

aurrekoa hurrengoa