www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1319]

Ascarat, le 15 décembre 1894

Canton de Baïgorry

Haur gastosa

 

        I. Guizon batek ez situen bi seme baitzik. Gastenak erraiten dako bere aitari: «Dembora balúke izan nadin neure búrúaren eta dirú puchka baten yabe. Behar nuke ahala úkan basterren ikústeko. Partaya sasú súhaúren ontaxuna, eta emadazú nik behar dúdana. — Bai, ene semea, erresponditsen dú aitak; hik nahi dúkan bezala. Gaichtúa hitz eta pounitia izanen hitz». Guero tiranta bat idokisian, partayatú sien bere ontaxúna eta bi partetan esarri situen.

        II. Sombait egunen buruan, seme gaichto hura yúan sen bere herritik fier fierra, eta adiorik nehori erran gabe. Passatú çituen haïnitz alor, ohain, eta erreka eta yinzen hiri handi batera, non gastatú baizitúen bere dirú gúziak. Combait ilhabeteren burúan behartu zizaskon jaldú bere arropak emasteki chahar bati eta bera mútil yarri etché batian: igorri çuten landetara astúen eta idien sainçera.

        III. Ordian, isan sen bisiki malhúros. Ez zien ez oherik arratsetan lo eguiteko, es eta ere surik berotseko hotz eguiten suelarik. Batzien sombait aldiz hain apetitú handia non yanen baitzúen cherriek yaten ditúzten aza osto eta fruita ujtel horietarik; bainan nehorkere etzakoten deúsere emaiten.

        IV. Arratx batez, estomaka hútsa, hútzi zuen bere burua erortzera alki baten gainera, lehoitik chori batzúri sozagolarik. Guero ikúsi zitúen aguertzen çeruan ilhargia eta izarrak, nigarrez hasten da erraiten duelarik: Hanche, ene aitaren etchea betea da mutilez non baitute nahi duten bezembat ogi eta arno, arroltze eta gasna. Dembora berean, ni hiltzen nu gosiak hemen.

        V. «Eh bien yekiko nitz, yuanen nitz aitaren harrapatsera eta erranen dakot: eguin nuen bekatu bat, çu kitatus. Kulpa handi nuen eta beharko nuzu punitu, badakit arratz ontsa. Ez nezazúla guehiago deita çúre semea, trata nezazú zúre asken mútila baninduçú bezala. Hobendún nindúzún, bainan eneatzen zutarik húrrun».

        VI. Aita bere lilien arrotsatzen finitzen arizen bere baratzean: bisitazen zituen sagarrak eta údariak. Ikusi zielarik bere semea heldu zela bidian errautsez eta izerdiz fúnditua, zanguak herrestan ez zuen sinesten ahal. Eguiten zuen bere buruarekin beharoté zuen punitú ala barkatu... Enfin, nigarra beguitan besarkatu çuen eta eman zakon pot handi bat.

        VII. Guero yararatzi zuen bere semea; ekararatzi bere etchekuak eta hauzuak: «Nahi dut maitatu lehen bezala, gaicho haurra, erraiten dú bilkura eguin ondoan. Izan da aski punitia: orai nehork ere ez zakoziela erreprochurik eguin. Zatozte ikustera, ekarkozié berehala palto pollit bat, ezarkozié eastún bat ehian eta zapeta berriak zangotan. Hartzen ahal tuzié ollarak, ahatiak eta igortzen ahal ducié ahaché bat on dena hiltzeko; yanen eta edanen dugu elgarrekin eta eguinen dugu besta handi bat».

        VIII. Mútilek obeditú zúten beren naúsia eta ezarri zúten tafaila eder bat mahiaren gainean. Dembora berean, semé gehiena itzulzen da ihizitik bere chakurrekin: «Zer da azantz hau? oihu eguiten dú maldiçiak eguiten tuelarik. Husté dut kantatzen duziela hemen; está goiçei yin nindazun. Hehotú zirea, ene aita?».

        IX. «Ez, ene semea, enuk ehotú, erresponditzen dú zaharrak. Hori eguiten badút, plazerrez betia baïnitz. Kantatzen dúgú eta húros guira, zeren baitúgú motivoa. Nahi badúk eta ez badúk, beharko dúk kantatú eta libertitú gúrekin zeren hire anaia hiltzena pistú baita. Sortú balitz bezala dúk: atzo galdia zukan egún horra harrapatia».

 

Larroque

Instituteur à Ascarat

Traduit en collaboration avec M. Larratapé, propriétaire à Ascarat.

L'Instituteur,

Larroque

 

aurrekoa hurrengoa