[1209]
Canton de St Jean-de-Luz
Commune d'Urrugne
L'enfant prodigue
1. Guiçon batec ez cituen bi seme bertceric. Gaztenac erraten dio bere aitari. «Dembora da nere buruaren nausi içan nadin eta dirua içan deçadan. Behar dut gan eta behar ditut ikhusi herriac. Pharti çaçu çure içantatia, eta ekhaçu tokatcen caitana. Bai, nere semea, erran çion aitac; nahi duken beçala; Gaichto bat haiz eta gaztigatua içanen haiz». Eta idekitcen çuelaric tireta bat, phartitu çuen bere içantatia eta bi pharte igual eguin çituen.
2. Handic cembait egunen buruan, seme gaichtoa gan çen herritic fierrena eguiten çuelaric eta nehori adioric erran gabe. Pasatu cituen larre hainiz, hoyanac, hur handiac, eta ethorri hiri handi batetarat, non diru guçia gastatu baitçuen. Cembait ilhabeteren buruan behar içatu çituen bere zarpilac saldu emazteki chahar bati eta burua plaçatu sehi içateko; egorri çuten landetarat astoac eta idiac çaintzerat.
3. Orduan arras malhurus içatu çen. Ez çuen guehiago oheric lo eguiteco arratsetan, ez eta ere suric berotçeco hotz eguiten cuenian. Batzuetan hain gose handia cuen non yanen baitcituen zerriec yaten dituzten aça hosto eta fruitu ustelduetaric; bainan nihorc ez çion deusic ematen.
4. Arrats batez, tripa hutsa, utzi çuen bere burua erortzeat alki baten gainerat, leihotic beiratçen çuelaric hairetan arinki cabiltçan choriac. Guero ikhusi, çituen aguertçen çeruan ilharguia eta içarrac eta erran çion bere buruari nigarrez: «Han, nere aitaren etchea mutilez bethea da, dutenak arnoa eta oguia, arroltziac eta gasna, nahi duten becembat. Dembora hortan, ni gosiac hiltcen hai niz hemen».
5. Beraz altchatuco naiz, ganen naiz nere aitaren atzematerat eta erranen diot: «Bekhatu bat eguin nuen çutaric aphartatu nahi içatu nuhenian. Arroçoin eskas handia içatu nuen, eta behar nauçu gaztigatu, badakit ongui. Ez neçaçula guehiago deith çure semea, trata necacu çure azken sehia beçala. Faltadun nintçen, bainan hiratçen nintçen çutaric urrun».
6. Aita bere baratzean çen, bere loriac frescatçea akhabatçen: bisitatçen çituen sahardiac eta mahatsak. Ikhusi çuenian bidearen gainean ethortçen bere semea dena estalia içerdiz, eta errhautsez, sangoa errestan doy doyetaric sinetsi çuen. Galde eguin çion bere buruari heyan behar çuen gaztigatu edo behar çion barkhatu... Azkenian nigarrac beguietan besuac cabaltzen diozka eta harren leporat bere burua botatzen duelarik ematen dio musu handi bat.
7. Eta yar hazten du bere semea; deitzen ditu bere yendeac eta hauzuac: «Maithatu nahi dut lehen beçala, haur gauchoa, erraten diote bildu dieneco. Aski gaztigatua içatu da: nihorc oray ez dioçala eguin erreportchuric. Çatozte hunen ikhusterat, ekhar çoçue laster beztimenda pullit bat, émoçué erreztun bat errian eta zapata berriac zangoetan. Posibleko duçué ere hartçea oilharrac, ahatiac, eta ekharri chahal hiltçeco on den bat: yanen du eta edanen elgarrekin eta eguinen besta handi bat».
8. Sehiek obeditu çuten bere nausiari eta eman çuten dafaila eder bat mahainaren gainean. Dembora berean seme çaharrena ethortçen cen ihicitik bere chakurrekin: «Cer da bada harrabots hau? oihu eguiten duçuen yuramentuka. Uste dut cantatçen duçuen hemen: ez da sobera goizegui guibelat ethorri naiçen. Errhoa çare nere aita?».
9. Ez nere semea ez naiz hala, ihardesten du çaharrac. Hori eguiten badut ceren bozcarioz bethea bainaiz. Cantatçen dugu eta hurus gaituk ceren baitugu ongui certaz. Nahi baduk edo ez, beharko duk cantatu hic ere eta alegueratu gurekin çeren hire anaya hila cena ethorri baita biçirat. Sortzen balitz beçala duk: Atzo galdua huen, gaur horra nun duken hatzemana.
Urrugne, le 15 Xbre 1894
L'Instituteur communal,
A. Soubie
|