www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1329]

Canton de St Jean-Pied-de-Port

Commune d'Aïncille

Haur prodigua (enpoiltzalia)

 

        1. Gizon batec ez zituen bi seme bezic. Gaztenac erran zacon bere aitari: «Orduizi izan nadien neure buriaren nausi eta ukhan dezadan dihuru; yuan ahal nadien eta ikhus dezadan lekhu. Zathi zazu zure huntasuna eta eman ezaazu eni ukhan behar duana». Ba, ene semia, erran zien aitac: hic nahicocan bezala. Gachto bat hiz eta izanen hiz gaztigatia. Gero idokitziarekin tiranta bat zathitu zien bere huntasuna eta egin zitien hartaz bi farte berdinac.

        2. Egun gutin burian, seme gachtua yuan zen herritic egitian fantesuntziaina eta nehori adioric erran gabe. Phasatu zitien bestaldeat anhitz larre, oihan eta hur eta yintzen hiri handi batera, nun gastatu baitzien bere dihuru guzia. Zonbait ilhaiten burian, saldu behartu zitzazcon bere arropac emazte zahar bati eta yarri sehi: igorri zuten alhorretat han zaintzera astuen eta idien.

        3. Ordian izantzen arras maluros. Etzien gehio oheric lo egiteco, ez suric bere berotzeco hotz egiten zienian. Zonbait aldiz bazien gosia hain handi nun yain baitzitien cherriec yaten dituzten aza osto eta fruitu usteldu hec: bainan nehoke etziacozien emaiten deuse.

        4. Arraxalde batez, sabela huxic, utzi zien bere buria erortzera alkhi baten gainera, so egitian leihotic chorier zoin airatzen baitziren ahinzki. Gero ikhusi zitien zerian agertzen ilhargia eta izarrac eta nigar egitian errantzien bere baithan: Han, ene aitaren etchia bethia duc muthilez zoinec baitute ogi eta ano, arrultze eta gasna nahi dien guzia. Denbora berian gosez hiltzen ari nuc hemen.

        5. Beraz chutituco nuc, yuainuc ene aitaren hatzemaitera (kausitzera) eta erranen diakoat: Egin nizin bekhatu bat zu utzi nahi zintudanian. Hoben handia ukhan nizin eta behar nuzu gaztigatu, baziakizut hori unxa. Ez nezazula deitha gehio zure semia. Trata nezazu zure sehietaric menosena bezala. Izan nintzan hobendun, bainan piruntzen (hurtzen) ari nintzan zure ganic urrun.

        6. Aita bere baratzian zen, bere lilien hurtatzia akhabatzen ziela: bisitatzen (miratzen) zitien sagar onduac eta mahaxac. Ikhusi zienian yiten bidiain gainian bere semia estalia guzia izerdiz eta erhauxez, zangua herrestan, doi doia sinhexi zien hura haren semia zela. Erran zien bere baithan behar zienez hura gaztigatu ala behar zacon barkhatu. Azkenian, nigarra begietan, hedatu ziazcozun besuac eta bere buria botatzen zielaic haren lephora eman ziacozun pot handi bat.

        7. Gero yar arazi zizin bere semia; deithu zitzin bere yendiac eta auzuac: «Nahi zit maithatu, lehen bezala, ene haur gaichua, erran ziezun bildu ziren bezain laster. Aski gaztigatia izan duzu. Nehoke eztezacola egin orai erreprotchuric batere. Zaurte hunen ikhustera; ekharracozie behala barneco gaineco po-illit bat; ezarracozie ehaztun bat ehian eta zapata berriac hoinetan. Hartzen ahal tuzie ere oillarrac, ahatiac eta ekhartzen ahatche bat hiltzeco hun dena: edanen, yanen diziu elgarrekin eta eginen besta handi bat».

        8. Sehiec obeditu zizien beren nausiari eta ezarri zizien tafaila eder bat mahiain gainian. Ichtant berian seme gehiena itzultzen zen ihizitic bere chakhurrekin: «Zer da beraz azantz hori? oihu egin zien yuramentuca. Iduri ziazu cantatzen duziela hemen; etzu goizegi itzulnadin. Ehotu zirea, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, eznuc hala, ihardexi zien zaharrac. Bozcalentziaz bethia nizalakotz egiten diat hola. Cantatzen diau eta uros gituc, ezic badiau zertaz. Nahi ukhan dezakan ala ez, beharkoc hic ere cantatu eta bozcariatu gurekin, zeren eta hire anaya zoin baitzen hila phiztu baita. Orai berian sorthu balitz bezalauc: atzo galdia zucan; egun horra nun den berriz hatzemana».

 

M in Inchauspé

 

Observations ou explications

        Dans le basque, toutes les lettres se prononcent: Ainsi au se prononce a-ou; ai = a-i. Exemples: haur = ha-our; aita = a-i-ta. Tous les e sont fermés, mais ne prennent point d'accent. L'u se prononce ou en Basse-Navarre. Le g a le son dur même devant les voyelles e, i. Ainsi ge et gi se lisent gue, gui. La lettre z = ç. Ain ne se prononce jamais ein. En ne se lit pas an; il se prononce comme dans le latin amen. In n'est jamais ein: il se lit comme dans le latin in memoria, in extenso, in secula..., soit au commencement, soit dans le corps, soit à la fin du mot. Oin = o-in.

        La lettre h est toujours aspirée.

 

aurrekoa hurrengoa