|
[1255]
Canton de Mauléon
Commune de Charritte-de-bas
Haour prodigoua
1. Guizon batec etzin bi seme baïzik. Gaztenac erran zeyon bere aïtari: «Ordu dizu izan nadin ene naouzi eta ukhen dezadan diharu. Behar dizu joun ahal nadin eta kartiel ikhous dézadan. Partaja ezazu zoure hountarzuna, eta eman ezadazut ukhen behar dudana. Bai, ene semia, erran zin aïtàc, nahi dukian bezala. Gaïchto bat hiz, eta punituric izanen hiz». Guero zabaltzen zilaric tireta bat, partajatu zin bere hountarzuna eta eguin bi pharte bardin.
2. Egun gutien burin, seme gaïchtoua joun zen herritic, fierraena eguiten zilaric, eta adio erran gabe ihouri ere. Trebesatu zutin hanitch landa, oyhan batzu, uheitz batzu, eta jin zen hiri handi batetara, noun despendiatu beitzin bere diharia oro. Zoumbaït hilabeteren burin, behar ukhen zutin saldu bere arropac emazte chahar bati, eta mithil sarthu: igori zien alhoretarat, han astouen eta idien beguiatzeco.
3. Ordin, izan zen hanitch malerous. Etzin ukhen haboro oheric lotzeco gaïan, ez suic berotzeco hotz eguiten zinin. Zoumbaït aldiz haïn gosse zen, noun ountsa janen beitzutin ourdec jaten tien aza osto eta fruta hiotu hourac, bena ihourk ere etzion deüs ere emaïten.
4. Gaï batez, sabela hutsic, bere buria utzi zin erortera cacheta baten gagna, soguiten zilaric leihotic chorier zouin hegaltatcen beitziren arhinki. Guero ikhousi zutin aguertzen zelin arguizaguia eta izarrac, eta berartan erran zin nigarrez ari zelaric: Hantche, ene aïtaren etchia betheric da magnataz zouignec beitue ogui eta ardou, arraoutze eta gazna nahi dien bezaïmbat. Dembora hortan, ni gossez hiltzen niz heben.
5. «Eh bienn, jeikico nuc, jounen nuc ene aïtaren edieitera eta erranen deyoat. Bekhatu bat eguin nizun nahi ukhen zuntudanin zu kitatu. Oguen handia ukhen nizun, eta behar naïzu punitu, badakit ountsa. Enezazula haboro deit zoure semia, trata nezazu zoure mithiletaric azkena bezala. Oguendun nunduzun, bena trichteziaz hiltzen nunduzun zutaric hurrun».
6. Aïtà bere baratzin zen, lilien arrosatzez finitzen: bijitatzen zutin sagartzic eta mahatsac. Ikhousi zinin jiten bidin bere semia, izerdiz eta erhaoutsez oro gorderic zankhoua nekez thiatzen, doï doya sinhetsi ahal ukhen zin. Berartan galdeguin zin behar zinez punitu ala pharkatu. Askenin, nigarrac beguietan, besouc hedatu zeitzon eta bere buria ithoukiten zilaric haren lephoula eman zeyon pot handi bat.
7. Guero, jar erazi zin bere semia, deithu zutin bere gentic eta aïzouc: «Nahi dut maïthatu lehen bezala, gaïcho haoura, erraïten deye bildu zirenin. Izan da aski punituric: ihourkere oraï eztizón erran gaizkiric batere. Jin zitie haren ikhoustera, ekhar ezozie fite camisola ejer bat, ezar ezozie erhaztun bat erhin eta oski berric zankhouetan. Hartuco ahal tuzie ere oïllar, ahate, eta ekharrico chahal bat ehaïteco houna: edanen dugu, janen algareki, eta eguinen besta handi bat».
8. Mithilec obeditu zien beren naousiari eta ezari zien tahailla eder bat mahaïgnen gagnen. Ber mementoun, seme guehiena arrajiten zen ihizetic bere chakhurrekin. «Zer da arren herots hori? oyheguiten du, juratzen dilaric. Ouste dut khantan ari ziriela heben; ezta goïzegui arrajin nadin. Erhoturic zireya, ene aïta?».
9. «Ez, ene semia, enuc hala, arrapostu eman zin zaharrac. Hori eguiten badut, boztarioz betheric nizalacotz duc. Khantatzen diagu eta irous gutuc, ezi badiagu ountsa zeren. Nahi ala ez, beharco duc khantatu hic ere eta alagueratu goureki, zeren eta hire anaïa hilic zena ara jin beita bizilat. Sorthu berri balitz bezala duc: atzo galduric zia, egun horra araedienic».
L'Instituteur de Charritte-de-bas,
B. Malet
|
|