[1312]
Ostabat
Canton d'Iholdy
Traduction en Bas-Navarrais d'autrefois; idiome d'Ostabat, où le traducteur est né.
Haür prodiguä
1. Guizon batec ez-t-zuen bi seme beïcik. Gaztenak erran-t-zuen bere aïtari: «Ordu da izan nadin ene naüsi eta ukhan dezadan dihuru. Behar dut yuan ahal izan nadin eta bazter ikhus dezadan. Pharti zazu zure untasuna eta eman ezadazu nic ukhan behar dudana. Ba, ene semea, dio aïtac, nahi dukan bezala. Gaïchto bat hiz eta gaztigatia izanen hiz». Guero, zabaltzen-t-zuelaric tienta bat, phartitu zuen bere untasuna eta bi pharte berdinac eguin.
2. Guti egunen ondoan, seme zarra yuan-t-zen herritic yaun haündiarena eguinez eta nehori adio erran gabe. Igaran-t-zuen othar anhitz, oïhan uhaïtz eta yin hiri haündi batea nun chahutu baï-t-zuen bere dihuria oro. Cembaït hilabetheïn buruan behartu citzakon bere phildak saldu emazte zahar bati eta bere burua eman muthil izaïteco: igorri zuten alhorretarat asto eta idi zaïntcea.
3. Orduan, izan-t-cen anhitz dohacabe. Ez-t-zuen guehio oheïk ukhan gaüaz lo eguiteco, ez eta suïc berotceko dembora hotz-t-cenian. Haïn-t-zuen cembaït aldiz gosia haündi nun gogo hunez yanen baï-t-cituen urdec yaten diüzten aza osto eta fruïtu ustelac ; baïnan nehorkec ere ez-t-zakoten deüsere emaïten.
4. Arratx batez, sabela hutxic, bere burua utci zuen erortcera escabela baten gaïnera, leïhotic so eguiten-t-zuelaric arhinki hegaldatcen-t-ciren chorier. Guero ikhusi zituen ceruan aguertcen argui izaïtia eta izarrac eta nigarrez erran-t-zuen bere baïthan: Han-t-che, ene aïtaren etchea betheïc duc muthilez zuïnec ogui, arno, arroltce eta gasna nahi duten bezaïmbat baïtute (pr. «baï dute»). Dembora hortan, ni, gosez hiltcen nuc heben.
5. Untxa! Chutituco nuc, yuanen aïtaren khaüsitcera eta hari erranen: «Bekhatu bat eguin nuen nahi ukhan-t-zintudanian utci. Oben haündi ukhan nuen eta behar da gaztiga nezazun, badakit hori untxa. Guehio ez nezazula deïth zure semea, trata nezazu zure azken sehia bezala. Obendun izan nintzan baïnan hiratcen nin-t-zan zutaric urhun».
6. Aita bere baratcian-t-zen acabatcen ari bere lilien ihiztatcen. Sagartciac eta mahatxac ikhertcen-t-zituen. Ikhusi zuenian bidiaren gainian yiten bere semea izerdiz eta erhaütxez oro estalia, doï doïa sinhetxi ahal ukhan-t-zuen. Bere baïthan galdatu zuen behar zuenez gaztigatu ala behar-t-zakon barkhatu. Azkenian, nigarrekin beguietan, hedatu zazcon besoac, eta yaüztiarekin haren lephora eman-t-zakon pot haündi bat.
7. Guero yar arazi zuen bere semea, deïthu zituen bere etchekuac eta aüzuac: «Nahi dut maïthatu aïntcinian bezala, haür gaïchua, erran-t-zeen bildu ciren bezaïn sarri. Aski gaztigatia izan da, oraï nehorkec ere ez dezacola easiaïk eguin. Zaurte haren ikhustea, ekharracocie barneco pollit bat, ezarracocie erhaztun bat erhian eta oski berriac oïnetan. Hartcen ahalco duzue ere oïlar, ahate, eta ekhartcen hiltceko hun den aatche bat: edanen dugu elgarrekin, yanen eta phesta haündi bat eguinen».
8. Sehiec obeditu zuten beren naüsiari eta ezarri dahailla eder bat mahaïaren gaïnian. Ichtant berian, seme guehiena (ou «primua») ihizitic heldu cen guibelerat bere ihiz'horekin: «Cer da ba azantz hori?» oïhu eguiten du arnegatuz. Naski khantuz ari cizte heben (ou «Naski khantatcen duzue heben») ; ez da (ou «ezta») goïtche guibelerat yin (ou «itzul») naïn. Eho cirea, ene aïta?
9. Ez, ene semea, ez nuc hala, ihardesten du zaharrac. Hori eguiten badut, duc ceren baïniz bozcarioz bethea. Khantatcen ari guituc (ou «khantatcen diaou») eta dohatxu guituc, ezen (ou «ceren») badiagu untxa certaz. Nahi ukhan dezakan ala ez (ou bien brièvement: «Nahi ala ez») khantatu beharco duc eta bozcariatu beharco hiz gurekin, ceren eta hire aneïa hila cena arrayin baïta bizirat (ou «phiztu baïta»). Hori duc sortcetic heldu baliz bezala: atzo galdia zukan, egun horra idiena».
Domezain, le 31 décembre 1894.
B. Primorena
Instituteur
|