|
[1243]
Canton de Bidache
Commune de Bardos
Haur prodigoa
1. Gizon batec etzituen bi seme baizic. Gazterenac erran zion bere aitari: «Ordu da ene buruaz nagusi izan nadien eta diru ukhan dezadan. Badut hemendic yoaitearen eta herri ikhustearen beharra. Zathi zazu zure onthasuna, eta emadazu ukhan behar dudana. Bai, ene semea, dio aitac; nahi dukeçan bezala. Gaichto bat haiz eta gaztigua izanen duc». Gero tireta bat idekiz, bere onthasuna zathitu zuen eta hartaric bi pharte berdinac egin.
2. Egun gutiren ondoan, seme zarra yoan zen herritic furfuria eginez, eta adioric nehori erran gabe. Pasatu zituen hainitz othar, oihanac, urhaitzac, eta heldu zen hiri handi batetarat, non zeraucan diru guzia chahutu baitzuen. Zembait hilabeteren buruan, bere trastuac saldu behar izan zituen atso zahar bati eta muthil bezala bere burua alogatu: egorri zuten alhorretarat asto eta idien hain zaintzerat.
3. Orduan, hainitz dohacabe izan zen. Etzuen gehiago oheric ukhan gauaz lo eguiteco, ez suric hotz ari zenean berotzeco. Artetan hain gose handia zeraucan non egiazki yanen baitzituen aza hosto eta fruitu ustel urdec yaten dituzten hekiec: bainan nehorc etzion deusic emaiten.
4. Arrats batez, sabela hutsic, utzi zuen bere burua zurezco yargi baten gainerat erortzerat, leihotic beha zagoela arinki airean zabiltzan chorieri. Gero ikhusi zituen ilhargia eta izarrac zeruan agertzen, eta nigarrez zagoelaric zioen bere baithan: «Hantchet, ene aitaren etchea bethea da sehi ogi eta arno, arroltze eta gasna nahi duten bezembat daucatenez. Arte hortan, ni, hemen goseac hiltzen ari nau».
5. «Beraz, yeikico naiz, yoanen ene aitaren edireiterat eta erranen diot: Bekhatu bat egin nuen, zu utzi zintudanean. Hoben handia izan nuen, eta gaztigatu behar nauzu, hori ongi badakit. Ez nezazula gehiago zure semea deith, erabil nezazu zure muthiletaric azkena bezala. Hobendun izan nintzen, bainan zutaric urrun hiratuz nindohan».
6. Aita bere baratzean zen, liliac urtatzen akhabaturic: sagartzeac eta mahatsac miatzen zituen. Ikhusi zuenean bere semea bidean yiten izerdiz eta erhautsez estalia, zangoa herrestan, etzezaken nekez baizic sinhets. Bere baithan galdez zagoen eian gaztigatu behar othe zuen, ala zioen barkhatuco... Azkenean, nigarrac begietan zerauzcala, besoac hedatu ziozcan, eta haren lephorat bere burua arthikiz musu tarro bat eman zion.
7. Gero bere semea yarrarazi zuen: oihu egin zioten bere yende eta hauzoeri: «Lehen bezala maithatu nahi dut, haur gaichoa, erran zioten elgarretarratu ziren bezain laster. Aski gaztigatua izan da, nehorc ez dezola orai gaizki bat ere erran. Zatozte haren ikhusterat: ekharozute laster maripulis pollit bat, ezarkiotzute erhastun bat erhian eta zapeta berriac oinetan. Hartuco ahal duzue ere oilarretaric, ahatetaric, eta eramanen ahalco hiltzeco on den aratche bat: edanen dugu, yanen elgarrekin eta phesta handi bat eginen».
8. Muthilec bere nagusiari obeditu zioten eta napa eder bat mahainaren gainean ezarri. Ordu berean, seme gehiena ihizitic heldu zen bere zakhurrekin: «Zer da beraz harrabots hau? zuen burhorekin oihu egin. Uste dut hemen khantuz ari zaretela; ez da goizegi ni hunat itzul nadien. Erhoa zirea, ene aita?».
9. «Ez, ene semea, ez nauc hala, ziocan zaharrac ihardetsi. Hori egiten badut, egiten diat bozcarioz bethea naizelacotz. Khantatzen diagu eta dohatsu gaituc, ezen badiagu egiazki zertaric. Hic ere nahi ukhan dezakan edo ez, khantatu beharco duc eta gurekin bozcariatu, zeren eta hire anaia hila zena bizirat itzuli baita. Berriki sorthua balitz bezala duc: atzo galdua zucan, egun horra non den arredireina».
S. Daguerre
|
|