www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1304]

Commune de Hélette

Canton de Iholdy

Basses-Pyrénées

L'enfant prodigue

Traduction:

Haur onthasun chahutzaïlea

 

        1. Guizon batec etzitcin bi seme beizic. Gaztenac erran zacon bere aïtari: «Ordu da izan naïn nere buruaz naüsi eta eta ukhan dezaatan dirü. Yuan behar izan ahal dut eta bazterrak ikhusi. Zathica zazu zure onthasuna eta emaazut ukhan behar dutana. ­ Baï, ene semia, erran ziin aitac, hic nahi dukan bezala. Haür tzar bat hiz eta gaztigatua izaan hiz». Guero ideki ondoan tiant bat, zathicatu ziin bere onthasuna eta eguin bi erdi berdinac.

        2. Handic egün guitiin buruan, seme tzarra yuan tzen herritic bürua goraric eta nehori yous erran gabe. Ibilizen hanitz larre, oïhan, ür bide gaïndi eta heldu zen hiri handi batetara, nün chahutu beïtziin bere diru guzia. Zoinbeit hilabetheren burüan, saldu behar izan zitiin bere phildac emazte chahar bati eta bera eman behar izan muthil (ou sehi): igorri zuten landetara han tzeinzeco astuen eta idien.

        3. Orduan, izan tzen ozoki dohacabe. Etzuen guehiago oheric lo eguiteco gaüaz, ez eta ere suic berotzeko hotz eguiten ziinian. Batzuetan hain gose zen, nün gootic yaan beitzitiin urdec yaten diüsten aza hosto eta (früitu) usteldü hec; bainan nehoc etzacon yeus emaiten.

        4. Aats batez, tripa (ou sabela) hutsa, yarrizen khatcheta (ou alkhi) baten gainian, behatzen ziilaric leihotic ahinki hegaldaca zaïlzan chorier. Gero ikhusi ziin aguertzen zeruan ilharguia eta izarrac, eta nigar eguiten (eïten) ziilaric erran ziin bere baithan: «Hanctchet, ene aïtaren etchia bethiaduc sehiz, zoinec beitute ogui eta ano, arroltze eta gasna, nahi duten bezenbat. Dembora hartan, ni, gosez, hemen ari nuc hiltzen».

        5. «Beraz, chutituco niz, yuaan niz ene aïtaren khaüsitzea eta erraan dacot: Bekhatü eguin niin, zu utzi nahi ukhan zintudanian. Obenhandia niin, eta behar nuzu gaztigatu, badakit hori üntsa. Ez nezazula guehiago deitha (ou izengla) zure semia, eguizu nitaz zure azken muthilaz eguiten duzuna. Hobendün nintzan, bainan higatzen ari nintzan zutaric urrun».

        6. Aita bere baatzian zen, bere lilien urtatzen, sagar (saar) onduen eta mahatsen ikhusten ari zen. Ikhusi ziinian heldu bidian bere semia izerdiz eta erhautsez dena estalia, zangoa herrestan etzioon kasik sinhets. Galdeguin ziin bere buruari hea behar othe ziin gaztigatu ala behar zancon barkhatu.... Azkenian, nigarrac beguietan, hedatu zazcon besuac, eta lephua inguratzen zacolarik, eman zacon musu handi bat.

        7. Guero yarrazi ziin bere semia; deithatu zitiin bere sehiac eta aüzüac: «Nahi dut maïthatu lehen bezela, haür gaichua, erran zeen bildü ziineco. Aski gaztigatua izan da: nehoc oaï ezdezola gaïzkirik erran.Zaüzte haren ikhustea; ekharrozue laster maapülis eder (ou pollit) bat, emozue erhaztün bat erhian eta zapeta (ou oïnetaco) berriac zangüetan. Hartüco ahal düzië oono oilar eta ahate, bai eta hiltzeco on den aatche bat: edan behar düü, yan elgarrekin eta eein phesta handi bat».

        8. Sehiec eguin zuten bere naüsiaren nahia eta eman süten dafaila eder bat mahiaan gainian. Ordü berian, seme guehiena itzültzen zen ihicitic bere chakhürrekin: «Zer da beaz harrabosts ori?» dio (ou erraiten du) arnegüca. «Usteüt khantüz aï ziiztela hemen; ez da goizeei itzül naain. Erhotu ziaa, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez nuc hala, ihardesten dio zaharrac. Hori eiten baüt, düc bozkalentziaz bethia nizelacotz. Khantatzen diüc eta atseguinetan guituc, zeen beitüu certaco (ou certaco içan). Nahi izan dezakan ala ez, beharco duc hic ee khantatu ta bozkariatu guekin, zeen eta hie anea hitzena berriz phiztü beita. Doïdoa sorthua balitz bezelaüc: atzo galdua zuan, eün horra nün hatchemana den».

 

Hélette, le 4 janvier 1895.

Gastellu Instituteur

 

        J'ai cherché par l'orthographe à rendre le plus fidèlement la prononciation locale - (Je suis originaire de la commune).

        Ainsi prononcer ü - ou z - s s ­ s mouillé y -j.

 

aurrekoa hurrengoa