[1221]
Canton d'Espelette
Commune d'Ainhoa
Haur prodigoa
1. Gizon batec etzuen bi seme baizic. Gasteenac erran tzion bere aitari: «Ordu da izan nadin nere nausi eta izan dezadan dirua. Behaut juan ahal izan eta ikhusi basterrac. Pharti zazu zure ontasuna eta eman nezazu tokatzen zaitadana. Bai, ene semea, errantzuen aitac, nahukan bezala. Gaichto bat haiz eta gaztigatua izanen haiz». Gero idekitzen zuelaric tireta bat phartitu zuen bere ontasuna eta egin bi pharte bardinac.
2. Handic egun gutien buruan, seme gachtoa juan tzen herritic egiten zuelaric handiaenia, eta adio erran gabe nihori. Pazatu zituen hanits larre, oyhen, ur eta ethorri zen hiri handi batera, nun chahutu baitzuen bere diru guzia. Hilabete zenbaiten buruan saldu behar izan zituen bere phuzka guziac emazte zahar bati eta engaiatu muthil izateco: egorri zuten landetara saintzeco astoac eta idiac.
3. Orduan izantzen arras malurus. Etzuen izan gehiago oheric lo egiteco gauaz ez suic berotzeco noiz eta ere hotz egiten baitzuen. Bazuen batzuetan hain goze handia nun jaen baitzituen aza osto hek eta fruitu usteldu hek zoinak jaten baitituzte cherriek, bainan nihorc etzion emaiten deusik.
4. Arras batez, sabela hutsik, utzi zuen bere burua erortzerat zizelu baten gainerat, beiratzen zuelaric leihotic choriei zuinak araitzen baitzien arinki. Gero ikhusi zituen agertzen zeruan illargia eta izarrac, eta erran tzuen nigarrez. Hantchek ene aitaren etchea bethea da muthilez zuinek baitute ogia eta arnoa, arroltzeac eta gasna, nahuten bezen bat. Denbora hortan ni goseak hiltzen ainaiz hemen.
5. Beraz, alchatuco naiz, juanen naiz hatchamateat ene aita eta erranen diot: Eginuen bekhatu bat, noiz eta ere nahi izan bainuen zu uztea. Izan nuen huts handia, eta behar nauzu gastigatu, hori badakit ontsa. Ez nezazula deit gehiago zure semea, molda nezazu zure muthil etaric azkena bezala. Izan nintzen faltadun, baïnan unhatzen nintzen zutarik urrhun.
6. Aita bere baatzian tzen, akabatcen zuelaric arrosatzea bere loreak: bisitatzen zituen sagar ondoac eta mahatsak. Noiz eta ere ikhusi baitzuen ethortzen bideaen gainean bere semea dena estalia izerdias eta erhautsaz, herrestan zangoa, ahal izan tzuen doidoia hori sinhetsi: Galdegin zuen bere buruari behar zioen barkhatu edo gastigatu behar zuen. Azkenian, nigarrac begietan, hedatu ziozkan besoak eta botatzen zelarik haren lephorat eman zioen musu handi bat.
7. Gero jarraazi zuen bere semea; deithu zituen bere jendeac eta hauzoac: «Nahi dut hori maithatu lehen bezala, haur gaichua, erran zioten bildu izan tzien ondoan. Izatu da aski gastigatua: nihork ez diozola orai egin erreprochubat. Zatozte hunen ikusterat, ekhar izozue fite maipulis puillibat, eman izozue erhaztun bat erhian eta zapata berriac zangoetan. Hartzen ahalco tutzue ere, oilarrac, ahatiac, eta ekhar azue aachebat ona hiltzeco: edanen dugu, janen elgarrekin eta eginen besta handi bat».
8. Muthilec obeitu zioten bere nausiari eta eman tafaila eder bat mahainaen gainean. Memen berean semeik saharrena sartzen tzen ihizitik bere chakhurrekin: «Zer da bada harroots hau? oihu egin zuen juamentuka. Uste dut khantuz ari zaetela hemen; ez da goizegi itzul nadien. Erhua zare, ene aita?».
9. «Ez, ene semea, enaiz erhua, erreposta eman zioen saharrac. Egiten badut hori, da bethia naizelacoz boskarioz. Khantatzen dugu eta urus gare, ceren baitugu ere arrazoina. Hik nahi izan edo ez beharco duk hik ere khantatu eta boskariatu gurekin, zeren hire anaia zuina hila baitzen ethorri baita bizirat. Da sortzeat heldu baliz bezala: atzo galdua zen, egun huna hatchemana».
J. Lissague
Prononciation
1. En basque tous les e sont fermés.
2. La lettre z se prononce s.
3. La lettre g a toujours le son dur.
4. La lettre u se prononce ou.
|