www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1236]

Canton de Labastide-Clairence

Commune d'Ayherre

Haur prodigua

 

        1. Guiçon batec etcin bi sémé baïcic. Gastenac eran cion béré aïtari: «Ordu da içan nadin éné buriaren naüsi eta içan déçadan diru. Yoan behar niz eta ikhusi herri. Partiçaçu çuré ontasuna eta ekharçu éni heldu çaïtana. — Baï, éné sémia, erran suin aïtac; nahukan beçala. Gaïchto bat hiz eta punitia içanen hiz». Guero tiranta bat idekiz, partitu çuen béré ontasuna eta éguin bi pharte bardinac.

        2. Egun gutic barnian, sémé gaïchtoa yoan cen herritic fierraena éguiten çuelaric eta nihori adioric erran gabé. Trebesatu citien larré, oïhan, ur handi hanitz eta arribatu cen hiri handi batetara, han chahutu cin béré diru guçia. Çembaït hilabétéren burian, béré arropac saldu béhar içan cituen émastéki chahar bati eta yarri cen séhi: igorri çuten landetaat idi éta asto saïn.

        3. Urdian maluros içan cen. Gaüaz lo éguiteco etçuen guehiago ohéric eta ez éguric hotz éguiten çuenian bérotzeco. Çombat aldiz haïn gose cen non yanen baïtcituen urdec yaten çuten assa osto éta fruitu ustelduetaric baïnan nihorc etçion deüsic émaïten.

        4. Gaü batez, sabéla hutsa, utsi cuen béré burua erortcera catcheta baten gaïnera, léïhotic béhatçen çuelaric choriac çoin arinki hegaldatcen ciren. Guero ikhusi çuén cerian aguertcen arguiçaria eta içarrac eta nigarrez çaolaric erran çuen: hantchet, éné aïtaren etchea sehiz bethea, badute ogui eta arno, arroltze eta gazna, nahuten bécen bat. Eta ni hemen gociac hiltzen ari.

        5. Eh bién, yeïkico nïz éta yoanen niz éné aïtaren atchemaïtera eta erranen diot: «Bekhatu bat éguin nuen quitatu nahi içan cintudanian. Hoben handia içan nuen eta punitu béhar nuçu badakit ontsa. Ez neçaçula guehiago çuré sémé deït, trata neçaçu çuré asken sehia beçala. Hobendun nintçan, baïnan iraünguitçen nintcen çuré ganic urrun».

        6. Aïta béré baratcian cen, béré lilien ihistatcia finitcen ari: bisitatcen cituen sagar ondoac eta mahatsac. Ikhussi çuenian béré semia bidian heldu içerdis eta erhaütcez eztalia, çangoa herrestan, doïdoya sinhesten ahal çuen, eta béré buriari galdeguin çuen, behar othe cion barkhatu ala punitu... Enfin, nigarra beguian bessoa luçatu cion, eta haren lephora yaüsi éguinic pot handi bat eman cion.

        7. Guero béré sémia yararaci çuin; oïhu éguin cuin béré yender eta haüzoer: «Nahi dut maïthatu, lehen béçala, haür gaïchoa, erran cioten elgaretarat bildu cienian. Aski punitia içan da: oraï nihorc eztecola éguin erréprotchuric. Çaïste ikhustera: ekharoçue fite maüpolissa pollit bat, ezarozue erhian erhaztun bat eta sapeta berriac zangoetan. Hartcen ahal tuçue éré oïlarrac, ahatiac eta ekhar hiltceco on den aatche bat: édanen dugu, yanen elgarrekin eta éguinen phesta handi bat».

        8. Sehiec obéïtu çuten béré nausiari éta éman tafaïla éder bat mahaïnian. Ordu berian, sémé saharena heldu cen ihicitic béré sakurrekin: «Cer da arrabotz hori? yuramentu éguiten cielaïc oïhu éguin cuin. Uste dut hemen cantatcen duçuen, esta goïcegui yin nadin. Erho cirea éné aïta?».

        9. «Ez, éné semia, eniz hala, chaharrac ihardetxi cion. Hori éguin badut, bozcarioz bethia niçalacotz. Cantatcen dugu eta uruz guira ceren éta baïtugu aski arracoïn. Hic nahi edo ez, beharcooc hic ere cantatu, boscariatu gurekin ceren eta hil cen hiré anéa yin beïta bicirat. Oraï sorthu balitz beçala da: atzo galdua cen, égun huna harrapatia».

 

Ayherre, le 7 janvier 1895

L'Instituteur,

Lavie

 

aurrekoa hurrengoa