|
[1230]
Canton de Hasparren
Commune de Méharin
Haur prodigu[1]a
1. Guiz[2]on batec etzituen bi s[3]eme baizic. Gaztienac erraiten du bere aitari: «Ordu da izan nadin ene nagusi eta ukhan dezadan dirua. Behar niz hemendic yuan eta bazter ikhusi. Partaya zazu zure ontasuna eta emadazu izan behar dudana. Ba, ene semia, erraiten du aitac, nahi dukan bezala. Gaichto bat hiz eta punitua izanen hiz». Guero tiranta bat idokitzen zuelaric partayatu zin bere ontasuna eta hartaric eguin zitin bi pharte berdinac.
2. Egun guti bat guerochago, seme gaichtoa yuan zen herritic, fierrerena eguinez, eta erran gabe adioric nehori. Pasatu zitin anhitz larre, oihan, hurhaitz eta yintzen hiri handi batera nun despendiatu baitzin bere dira guzia. Çombait hilabeteren buruan, saldu behar izan zitin bere arropa charrac emazte chahar bati eta plazatu zen mutiletaco: igorri zuten landetarat idien eta astuen guardiatzera.
3. Orduan, biziki maluros izan zen. Etzuen guehiou oferic gauaz lo eguiteco ez eta ere suric berotzeco hotz eguiten zuelaric. Bazuen çombait aldiz hain gose handia nun yanen baitzituen cherriec yaten dituzten aza ostuac eta fruitu ustelduac; bainan nehorc etzioten deus emaiten.
4. Arras batez, tripa huxic, utzi zuen bere buria erortzera alkhi baten gainera, behatzen zuelaric leihotic airean arhinic zabiltzan chorieri. Guero ikhusi zuen aguertzen zeruan ilharguia eta izarrac eta bere buruari erran zuen nigarretan zagolaric: Hantchet, ene aitaren etchea bethea da sehiez çoinec baitute oguia eta arnoa, arroltzeac eta gasna nahi duten bezambat. Dembora berean, ni, goseac hiltzen ari naiz hemen.
5. «Eta beraz, nahi naiz chutitu, yuanen niz ene aitaren harrapatzera eta erranen dacot: Bekhatu bat eguin nin, zu kitatu nahi ukhan zintudalaric, hobendun nintzan handizki, eta behar nauzu punitu, badakit unxa hori. Ez nezazula guehiago deit zure semia, trata nezazu zure sehietaric azkena bezala. Hobendun izan niz, bainan peritzen ari nintzan zure ganic urrun».
6. Aita baratzean zen, bere lilien arrosatzen ari: bisitatzen zituen sahartziac eta mahaxac. Ikhusi zuelaric yiten bere semia bidearen gainean dena bethea izerdiz eta erhauxez, zangua herrestan, doidoya sinhexi zuen. Bere buruari galdatu zuen behar zuenez punitu ala barkhatu... Azkenean, nigarrac beguietan, hedatzen dazco bere besuac, eta bere buria botatzen duelaric haren lephora emaiten daco pot handi bat.
7. Guero yarazi zuen bere semia; deithatu zituen bere yendeac eta auzoac: «Nahi dut maithatu lehen bezala, haur gaichoa, erran zayoten bildu zireneco. Aski punitua izana da: Nehorc ez dezacola erreprochuric eguin orai. Zaurte haren ikhustera; ekhar zacozue fite paltot poillit bat, ezaracozi erhaztun bat erhian eta zapeta berriac zanguetan. Harrapatzen ahal dituzi oilarrac, ahatiac, eta ekharazi hiltceco hunden aatche bat: yan behar dugu, edan eta eguin elgarrekin besta handi bat».
8. Sehiec obeditu zuten nagusiari eta ezarri zuten mahainaren gainean napa eder bat. Memento berian, seme zaharrena yiten da ihizitic bere chakurrekin: «Zer da beraz azantz hau? Oyhu eguiten du yuramenturekin. Uste dut cantuz ari zizten hemen; ez da goizegui yin nadin. Erho zirea, ene aita?».
9. Ez, ene semia, ez nuc hala, erresponditu zuen zaharrac. Hola eguiten badut, eguiten diat bozcarioz bethia nizalacotz. Cantatzen diagu eta uros guituc, zeren eta badiagu segur arrazoina. Nahi izan dezadan ala ez beharco duc hic ere cantatu eta alegueratu gurekin, ceren eta hire anea hila zena arrayin duc bizira. Orai sorthua balitz bezala duc. Atzo galdua zian, egun horra berriz harrapatua.
Arrambide
[1] u se prononce ou
[2] z se prononce s
[3] s se prononce jou-ge
|
|