[1229]
Canton de Hasparren
Commune de Macaye
Haür barraïatzalea
1. Guiçon batec ez cin bi seme baïzic. Gazteenac erran zacon bere aïtari. Ordu da ene buruaren naüsi izan nadin eta ukan dezadan dirua. Behar da hemendic yuan ahal nadin eta icus dezadan bazterrac. Zati zazu zure ontasuna eta eman nezazu ucan behar dudana. «Ba, ene semea, erran cin aïtac, nahi ducan bezala. Gaïchto bat hiz eta gaztigatua izanen hiz». Guero idekiz tirante bat zatitu cin bere ucana eta eguin bi zati bardinac.
2. Handic egun gutiren buruan, seme tzarra yuan cen, larri eguinez, herritic, eta nehori adioric erran gabe. Pasatu citin hanitz larre, oyhanac, ibaïac eta yin cen hiri handi batera nun chahutu baitzin bere diru gucia. Zombaït ilhabeteren buruan, saldu behar izan citin bere phildac atxo bati eta bere burua alhoïtu muthil izaiteco. Igorri zuten campo bazterretara han zaïntzeco astuac edo idiac.
3. Orduan biciki dohacabe izan cen. Ez zuken guehiago oheric lo eguiteco gaüaz, ez suric berotzeco hotz cenian. Batzuetan haïn gose cen yanen baitcin cerriec yaten yaten duten aza hosto eta fruitu ustel hetaric. Baïnan nehoc ez zacon deus emaïthen.
4. Arratx batez, zorroa hustua, utzi cin bere burua erortzera sedala baten gaïnera, behatuz leïhotic, arinki hegaldatcen ziren chorier. Guero icusi cin aguertcen ceruan ilharguia eta izarrac eta erran cin bere baithan. «Han, ene aïtaren etchea bethea da sehiez zoinec baïtute ogui, arno, arroltce eta gasna nahi duten becembat. Dembora berian, ni gosiac hiltzen hari nu hemen».
5. Eh bien, ilkico niz, yuanen niz ene aitaren caüsitzera eta erranen dacot. «Becatu bat eguin nin nahi izan cintudanian utzi. Hoben handia izan nin eta behar nuzu gaztigatu, badakit ongui. Ez nazazu guehiago deit zure semea. Ibil nazazu zure sehietaric azkena bezala. Hobendun izan niz baïnan higatcen hari nintzan zutaric urrun».
6. Aïta bere baratzian cen, bere lili ondarren urtatcen. Sahar eta mahatx ondoen miatcen hari cen. Icusi cinian bidean bere semea dena icerdiz eta herrautxez eztalgia, zangoa herrestan, doï doïa sinhetxi ahal izan cin. Bere baïtan eguin cin behar cïn gaztigatu edo behar zacon barcatu. Bizkitartean, nigar chortac beguietan, zabaldu zaizcon besoac eta haren lephora yaüzi eguinez eman zacon pot handi bat.
7. Guero yarri arazi cin bere semea, deitu citin bere etchecoac eta hauzoac: «Nahi dut maïthatu lehen bezala haür gaïchoa, erran cin bildu cieneco. Aski gaztigatua izan da; nehoc ez dezola erasia bat eguin; Zaïzte harren icustera, ecarrocie maapolis pollit bat, emaco zute erreztun bat errian eta zapeta berriac oinhetan. Hartcen ahalco cie oilhar, ahate eta ecartcen hiltceco on den ahatchia. Behar dugu yan eta edan elgarrekin eta phesta handi bat eguin».
8. Sehiec obeditu cioten nausiari eta ezarri dafaila eder bat mahaïnaren gaïnean. Ichtant berean, seme zaharrena ihicitic heldu cen bere chacurrekin: «Cer da harrabotx haü erran cin yuramentuca? Uste dut cantuz hari cizten hemen, ez da goïcegui itzul nadin. Errotu cira? ene aïta».
9. Ez ene semea, ez nuc hala, ihardetxi cin çaharrac. Hola eguiten badut, duc ceren bozcalentziaz bethea baïniz. Cantatzen diaguc eta urus guituc ceren baïtugu nun cer. Nahi baduc edo ez, beharco duc cantatu eta alegueratu hic ere gurekin, ceren hire anea hila cena itzuli baïta bicira sortzetic heldu balitz bezala duc; atzo galdua zuan, egun horra nun den atchemana.
Fait à Macaye, le 6 décembre 1894
L'Instituteur de Macaye,
Darritchon
Valeur de quelques lettres qui exigent une prononciation particulière:
1. E basque n'est jamais muet. Il ne prend jamais le son de A devant m, n.
2. PH. Cette articulation ne prend jamais le son de F et est toujours aspirée.
3. S. Appuyer le bout de la langue derrière les dents supérieures sur la gencive, vers le palais de la bouche et la faire siffler -sj.
4. TX. Prononcer ts ou tsj.
5. U se prononce ou.
6. Y devant un mot ou plutôt au commencement d'un mot se prononce d mouillé.
7. Z se prononce ç ou le double ss.
|