[1279]
Canton de Saint-Palais
Commune de Béguios
2 ème traduction dans laquelle pour noter les sons du basque on a adopté l'alphabet le plus simple: un alphabet où chaque son est représenté par un signe unique (où un signe ne représente jamais qu'un son).
Haur prodigua
1. Aïta batek etzitzin bi seme bezik. Gaztenak erran zakozun be(r)e aitari: «Ordu (d)izi ene nausi izan na(d)in eta sos ukhan deza(d)an. Beha(r d)izit juan ahal izan eta kartier ikhusi. Pharti zazu zu(r)e unthasuna, eta ema(d)azu nik ukhan beha(r [2] d)utana. Bai, ene semia, erran zizin aitak; nahi dukekan bezala. Gaichtakin bat hiz eta iza(n)en hiz punitia». Ge(r)o za(b)alduz tieta bat, phartitu zizin be(r)e unthasuna eta hartan (eg)in bi zathi bardinak.
2. Zunbeit e(g)unen burian, seme gaichtua juan zuzun herritik fierra(r)ena (eg)inez eta adio erran gabe nihuri. I(ra)gaan zitzin biziki larre, oihen batzu, ur handi batzu eta jin zuzun hiri handi batetala, nun despendiatu bitzien be(r)e sosa oro. Zunbeit hila(b)ethe(r)en burian, behar ukhan zitzin saldu be(r)e trastiak emazte zahar bati eta bera engayatu muthil izaiteko: igorri zizien elgeta(l)at han zaintzeko astuak eta idiak.
3. Ordian izan zuzun biziki male(r)us. Etzizin ukhan gehiau ohe(r)ik lo (eg)iteko gauaz, ez su(r)ik be(r)otzeko hotz (egu)iten zienian. Hain gose handia zizin zunbeit aldi nun jan bitzuzkeen urdek jaten tuzten aza hosto eta fruta usteldu hek; bena nihuk etzakozun deus em(a)iten.
4. Ats batez, tripa hutsik, utzi zizin be(r)e buria e(r)orte(r)a eskabela baten gaira, so (eg)iten ziela(r)ik leihotik ahinki airian za(b)iltzan chorier. Ge(r)o, ikhusi zitzin agertzen zerian argizeitia eta izarrak, eta erran zizin be(r)e buriari nigarrez ari zela(r)ik: Hantche, ene aita(r)en etchia bethia duk muthilez, zuñek bitute ogi eta a(r)no, arrutze eta gasna, nahuten bezainbeste. Denbo(r)a hortan, ni, gosez hiltzen nuk he(b)en.
5. «Ebien, jeikiko nuk, jua(n)en nuk ene aita(r)en edi(r)eite(r)a eta erra(n)en dakoat: Bekhatu bat (eg)in nizin, nahi ukhan zintu(d)anian utzi. Oben handia ukhan nizin, eta behar nuzu punitu, hori ba(d)akizut untsa. Eznezazula gehiau deit zu(r)e semia, trata nezazu zu(r)e muthileta(r)ik azkena bezala. Obendun izan ninduzun, bena chifritzen ninduzun zuta(r)ik urhun».
6. Aita be(r)e ba(r)atzian zuzun, be(r)e lilien ihiztatzen finitzen: bisitatzen zitzin sa(g)artziak eta mahatsak. Ikhusi zienian jiten bidia(r)en gañan be(r)e semia oro kukutia izerdiz eta erhautsez, zangua herrestan, doidoia hori sinhetsi ahal ukhan zizin. Galde(g)in zizin be(r)e buriari behar zienez punitu ala behar zakonez barkhatu... Azkenian, nigarrak begietan za(b)aldu zazkotzun besuak, eta be(r)e buria aurdikitziaikin ha(r)en lepho(r)a eman zakozun pot gozo (b)at.
7. Ge(r)o jar a(r)azi zizin be(r)e semia; deithu zitzin be(r)e jendiak eta be(r)e aizuak: «Nahi (d)izit maithatu lehen bezala, haur gaichua, erran zeizun bildu zieneko. Aski punitia izan duzu: nihuk o(r)ai eztezakola erreprotchu(r)ik bihi bat (eg)in. Zaizte ikhuste(r)a ; ekharrakozie fite besta pullit bat, ezarrazkotzie behaztuñ bat ehian eta zapata berriak zanguetan. Hartuko ahal duzie ere ollar, gita, eta ekharriko aatche (b)at huna phikoko: eda(n)en diizi, ja(n)en elgarrekin eta (eg)inen phesta handi bat».
8. Muthilek obe(d)itu zizien be(r)e nausiari eta ezarri zizien zerbita eder bat mahaña(r)en gañan. Memento berian, seme gehiena heldu zuzun ihizitik be(r)e chakhurrekin: «Eta zer da azantz hori? oihu (eg)in zizin arneguz. Uste (d)izit khantuz a(r)i zizten he(b)en: etzu gotche itzul na(d)in. Ehotia zirea, ene aita?».
9. Ez, ene semia, enuk hala, arraphostu eman zizin zaharrak. Hori (eg)iten badut, bozkarioz bethia nizalakuan duk. Khantatzen diik eta u(r)us gituk, ezik badiik untsa ze(r)en. Nahi ukhan dezakan ala ez, beharko (d)uk khantatu hik e(r)e eta alege(r)atu gu(r)eki(la)n, ze(r)en eta hi(r)e aneja hila zena arra phiztu b(e)ita. Orai sorthia baliz bezala (d)uk: atzo galdia zian, e(g)un horra nun den arra hatzemana.
G. Istebot
Instituteur à Béguios
[1] Voir cet alphabet ci-dessous.
[2] Si on fait entendre ces deux lettres, c'est le t suivant qui disparaît. Voir la 1 ère traduction.
|