www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1331]

Canton de Saint-Jean-Pied-de-Port

Commune d'Arnéguy

Haur prodigua

(L'enfant prodigue)

 

        1. Gizon batec ez zuen bi seme baizic. Gaztenac erraiten du bere aitari: «Ordu du izan nadin neure nausi eta izan dezatan diru. Behar dut kurritu eta leku ikhusi. Parti zazu zure ontasuna, eta eman eni, izan behar dutana. — Bai, ene seme, dio aitac; nahi dukan bezala. Gaichto bat hiz eta izanen hiz gaztigatua». Gero tiranta idokiric, partitzen du bere ontasuna eta egiten bi parte berdinac.

        2. Egun gutien ondotic, seme gaichtoa, gan zen herritic eginez fierra eta nehori adio erran gabe. Kurritu zituen hanitz landa, oihan, hur handi eta heldu hiri handi batetala, nun gastatu baitzuen bere diru guzia. Zonbait ilabeteren burian, behar izan zituen saldu bere arropac emazte zahar bati eta akordatu muthil izaiteco: igorri zuten alhorretalat asto eta idi zain.

        3. Ordian, izan zen arras maluros. Ez zuen geihago oheric lo egiteko gaüaz, ez eta suric berotzeko hotz egiten zuelaric. Hain zen zonbait aldiz gose handian, nun gootic yanen baizuen aza osto eta fruita usteldu yaten tuztenac urdec; bainan nehorc ez zaïon deuse emaiten.

        4. Arrats batez, tripa hutsa, erori zen alki baten gainera, so eginez leihotic, choriac hegaldaka arinki. Gero ikusi zuen agertzen zeruan ilargia eta izarrac eta berari erran zuen nigarrez. Han, ene aitaren etchia bethia da muthilez zoinec baitute ogi eta arno, arroltze eta gasna, nahi duten bezanbat. Denbora berian, ni hiltzen niz gosez, hemen.

        5. «Eh bien! yekico niz, yuanen niz aitaren ganat eta erranen diot: Egin nuen bekatu, nahi ukhan nuenian zu kitatu. Oben handi ukhan nuen, eta behar nauzu gaztigatu, badakit untsa. Ez nezazulu geihago deit zure semia, trata nezazu zure muthiletaric azkena bezala. Obendun nintzan, bainan izigarri sofritzen nuen urrun zutaric».

        6. Aita zen bere baratzien, akabatzen lilien hurtatzia: so zagon, sagar onduer eta mahatser. Ikhusi zuenian yiten, bide gaïnen bere semia izerdi eta erhautsez estalia, zangua terrestan, doi doya sinhetsi ahal ukhan zuen. Bere buriari galdetu zuen behar zuen gaztigatu edo barkhatu. Gero nikarrac begietan, besoac aitzinatu zituen eta iraganez lephora, eman zakon pot gizen bat.

        7. Gero, yar arazi zuen bere semia; deitu zituen etcheco yendiac eta auzuac: «Nahi dut maitatu lehen bezala, gaicho haurra, heri erran zuen, bildu zien bezain laster. Aski gaztigatua izan da: nihorc ez dezakon orai egin batere erreprotchuric. Zaurte haren ikhusterat; ekarrazakozié fite palto pollit bat, ezarrakozie eraztuna erhian eta zapata berriac zanguetan. Hartzen ahalko duzie ere oillarrac, ahatiac, eta ekartzen aatche bat huna hiltzeko: edanen dugu, yanen dugu elgarrekin eta eginen besta handi bat».

        8. Mutilec obeditu zuten nausiari eta ezarri tafaila ederra mahainaren gainen. Memento berian, primia heldu zen ihizitic chakurrekin: «Zer da azantz hori? oihu egiten du sakreka. Iduri zaut kantuz ari zieztela hemen; ez da goizegi itzul nadin; errotu zirea, aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez nuc hala, errepostu aita zaharrac. Egiten badut hori, alegrantziaz bethia bainiz. Kantuz ari gira eta uros gira, baitugu zer. Hic nahi edo ez beharco duc khantatu eta alegrantziaz bete, zeren hire aneya hil dena, phiztu baita. Orai sortu balitz bezala duc: atzo galdia zukan, egun horra berriz bildia».

 

Elissagaray

 

Nota

        L'orthographe a été respectée. Aussi:

        1° toutes les voyelles doivent être décomposées;

        2° en = in; g = gue; ll = ill;

        3° u = ou; z = ç; e = é = è = ê;

        4° s = ch gras (ce son n'existe pas en français).

        Pour la traduction, le mot à mot du morceau a été suivi. Dans le basque usuel, les inversions sont plus fréquentes.

 

aurrekoa hurrengoa