www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1347]

Canton de Tardets

Commune d'Alos

Haour bareata

 

        1. Guizoun batek etzizun bi seme baïzik. Gaztenak eran ziozun bere aïtari: «Ordu duzu izan nadin ene buruzagui eta ukhen dezadan dihaü. Behar dit jouan ahal izan ikhous ahal dezadan bazter. Phartizazu zoure hountarzuna eta eman ezadazut ukhen behar dudana.— Baï, ene semia, eraïten diozu aïtak; nahi dian bezala. Gaïchto bat hiz eta gaztigaturik izateke». Gueo zabaltzen dialarik tietabat, phartitu zizun bere hountarzuna eta hartaïk eguin bi pharte bardin.

        2. Egun aphuretarik landa, seme gaïchtoua joun zuzun heritik buria goa eta eran gabe adio ihouiere. Igan zititzun hanitch laré, oïhan, uhaïtz eta jin hiri handi batetara noun despendiatu beïtzin bere dihaïa oro. Hilabete zoumbaïten buian, behar ukhen zitizun saldu bee aropa tcharak emaste chahar bati eta alogatu mithil bezala: igori zizien alhoretat han beguiatzeko astouen eta idien.

        3. Ordian, izan zuzun hanitch malerous. Etzizun habo oheïk lo eguiteko gaïaz ez suik beotzeko hotz eguiten zinin. Bazizun zombaït aldiz hagn gose handia jan beïtzutukin aza osto hourak eta fruta hiotu hourak zougn ourdek jaten beïtzutien; bena ihourk ere etziezun emaïten deüze.

        4. Gaï batez, sabela hutsik, utzi zizun eortea bee buia hoki baten gagna soguitez leïhotik tchorier sougn hegaltatzen beïtzien ahinzki. Gueo ikhousi zizun aguertzen zelian arguizaguia eta izarak eta eran zizun bee buiaï nigarez aï zelaïk: Hantche, ene aïtaren etchia betheïk duzu michkandiz zougnek beïtie ogui eta ardou, araoutze eta gazna, nahi dien bezaïn bat. Ber demboan, ni hiltzen nuzu gosez heben.

        5. Eta aren, jaïkiko nuzu, jouanen nuzu edieïtea ene aïtaren eta eranen diot: Eguin nizun bekhatu bat nouiz eta utzi nahi ukhen beïtzuntudan. Ukhen nizun oguen handi, eta behar dizu gaztiga nezazun, hoï bakit ountsa. Enezazula habo deïth zoue semia, etchek nezazu zoue azken mithila bezala. Izan nunduzun oguendant, bena hiatzen nunduzun zutaïk hurun.

        6. Aïta zuzun bee baatzian, urhentzian hourtatzia bee lilien: bichtatzen zitizun sagartziak eta mahatsak. Ikhousi zinian jiten biden gagnen bee semia oro thapatuik izerdiz eta erhaoutsez, therestan zankhoua, ahal zizun nekez sinhetsi hoï. Galthatu zizun bee buiaï behar zenez gaztiga lezan edo pharka lezon... Azkenin, nigarak beguietan, hedatu ziotzun besouak, eta erthoukitzian bee buïa haen lephouala eman ziozun pot gozo bat.

        7. Gueo jar eazi zizun bee semia; deithu zititzun bee jentik eta aïzouak: «Maïthatu nahi dit lehen bezala gacho haoura, eran ziezun algareta bildu izan zien bezaïgn sari. Izan duzu aski gaztigatuik: ihourke oaï eztezola batee eguin eskernioïk. Jin zite haen ikhoustea; ekhar ezozie bertan subesta ejer bat; ezar ezozie erhastun bat eskian eta oski beri zankhouetan. Ahal dukezie ere hartzen oillar, ahate eta ekharten chahal houn bat ehaïteko; edanen dizugu, janen algareki eta eguinen besta handibat».

        8. Michkandiek sinhetsi zizien been naousiari eta ezari zizien tahailla ejer bat mahagnen gagnen. Ber mementouan, seme saharena utzultzen zuzun ihiztekatik bee hoeki: «Zer da aren heots hoi, oïhu eguiten dizu, arnegu eguiten dialarik. Ouste dit khantatzen duzien heben; eztuzu goïzegui ara utzul nadin. Erho zieya ene aïta?».

        9. Ez ene semia enuk hala, arapostu eman zizun zaharak. Eguiten badut hori, hori duk alagrantziaz betherik beniz. Khantatzen diagu eta gutuk irous zeren beïtugu ountsa zertzaz. Nahi baduk eta ez behar ukhenen duk khantatu hike eta alaguera hadin goureki, zeren hire anaïe hil zena arajin beïta biziala. Sortzetik jin baliz bezala duk: atzo galdurik zia, egun houra ara edienik.

 

L'Instituteur,

R. Mendicouague

 

Nota

        Tous les e sont fermés.

        La lettre z a le son de l's français.

        La lettre s a un son particulier qu'on obtient en appuyant le bout de la langue au palais et en soufflant; ce son imite le sifflement de l'oie en colère.

 

aurrekoa hurrengoa