[1305]
Commune de Hosta
Canton d'Iholdy
Haur prodiga
1. Gizon batec etzitzin bi seme bezic. Gastenac eran zien aïtari: «Ordu da izan nadin ene buriaz nausi eta ukhan dezadan dihuru. Behar dut juan ahal izan eta cartier ikhusi. Pharti zazu zure ontarsuna eta eman ezadazu ukhan behar dudana». Baï, ene semia, eraïten du aïtac, nahukhan bezala. Gaïchto bat hiz eta punitia izanen hiz. Gero sabalduz tiroir bat phartitu zizin bere ontarsuna eta in zitzin bi phusa berdinac.
2. Zenbeit egunen ondotic, seme gachtua juan zuzun herritic, inez ascaraendaco eta eran gabe adioric nihorire. Trebesatu zitzin anitz larre, oïhan, uhaïtz eta jin hiri handi batetala, nun despendiatu beitzien bere dihuru guzia. Zenbeit hilabeteren burian, behar izan zitzin saldu bere aropac emaste zahar bati, eta bere buria acordatu muthil izateco; igori zizien alhoretarat astuen eta idien zeintzera.
3. Orduan izan zen biziki maleus. Etzizin guehio oheric gauaz loïteco, ez eta suric berotseco hotz iten zienian. Zenbeit aldiz haïn zuzun gosia nun jaen beizitien cheriec jaten ditusten assa osto eta fruitu usteldu hec: bena nehoke etziacosien deuse emaïten.
4. Gau batez, sabela hutzic, utzi zizin bere buria erortsera cacheta baten gaïnera so iten zilaric leihotic choriac hegaldaca ahinki. Gero ikhusi zizin agertsen zerian argisaïtia eta izarac eta nigarez eraiten du bere buriari: Hantchet, ene aïtaren etchia bethia duzu sehiz sognec beitute ogi eta ano, aroltze eta gazna nahutena. Ber denboran, ni gosiac hiltzen nizi heben.
5. Eh bien jeikico nuzu, juanen nuzu aïtaren hatsemaïtea eta erain diot: Bekhatu bat in nizin zu kitatu nahi ukhan zintuanian. Ogen handia ukhan nizin eta behar nuzu punitu, baziakizut ontsa. Ez nezazula gehiago deitha sure semia, trata nezazu zure asken muthila bezala. Ogendun izan ninduzun bene sofritzen nizin zure ganic hurun.
6. Aïta bere baratzian zuzun, bere lilien arosatzen finitzen ari: bizitatzen zitzin sagar onduac eta mahatsac. Ikhusi zienian jiten bidian gaïgnian bere semia oro izerdiz eta erhautsez coucoutia, sangua herestan, etzizin casic chinhesten ahal. Galdatzen dizi bere buriari behar dienez phunitu ala barkhatu. Askenian, nigarac begietan, hedatsen diascotzu bezoac eta lephoa jausi itiarekin emaïten diacosu pot handi bat.
7. Gero jararazi zin bere semia ; oïhu in zizin bere jender eta auzuer: «Nahi zit maïtatu lehin bezala, haur Gaïchua, eraïten diezu bildiac izan zien bezan fite. Aski punitia izan duzu: oraï nehoke etsacosiela erreprotchuric in. Zaurte ikhustera; ekhar acozie fite vezta polit bat, ezar acozie ehaztin bat ehian eta zapata beriac zanguetan. Hartzen ahalco tuzie oillarac, eta ekharzen aïtche hiltzeco hun den bat. Edaen diizi, jain elgarekin eta inen bezta handi bat».
8. Muthilec obeitu zizien beren nausiari eta ezari zizien dahailla eder bat mahagnaren gaïnian. Memento berian, seme gehiena heldu zuzun ihizitic bere chakhurekin. «Zer da ba azantz hau? Oïhu iten dizi juramentuca. Uste dizit cantatcen duzien heben; eztuzu goïtchegi itsul nain. Ehotu zirea, ene aïta».
9. Ez, ene semia, ez nuc ehotu, erepostu eman zizin aïta zaharac. Hori iten badut, duc nizalacotz plazerez bethia. Cantatzen diau eta iruz gituc zeren beitugu zertaz. Hic nahi ala ez beharco duc cantatu hic ere eta alageratu gurekin, zeren hire anaïa hil izan zena ara phistu beita. Sorthu baliz bezala duc: atzo galdia zian, egun hora ara atsemana.
L'instituteur de Hosta,
J. Loustau
Notes
U se prononce ou.
Z se prononce ss.
e équivaut à é g se lit gu même devant e et i.
|